Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren mesedetan eta noren kaltetan.
Espainiako Estatuan 37,5 ordura lanaldia murriztuko dela iragartzearekin eta zaintzagatik prestazio unibertsal bat proposatzearekin batera, 24 orduz irekita dauden haur-eskolak kontziliaziorako neurri ona liratekeela adierazi du Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Enplegu eta Ekonomia Sozialeko ministro Yolanda Díazek, konferentzia batean.
Eta bai, guraso batzuek berandura arte egiten dute lan, baita gauez ere, “baina soluzioak ezin du beti izan txikienen ongizatearen kontura, justu zaurgarrienen kontura; 3 urtetik beherako umeek etxetik kanpo lo egin dezatela proposatzea da haurtzaroko beharrak eta osasun mentala batere ez ezagutzea”, gogoratu du Paola Roig psikologo perinatalak.
Salbuespen izan daitezkeen horientzat –gauez lanean ari direlarik familia- edo lagun- sarerik ez dutenentzat– haur-eskolak uneoro irekita izateak arriskua luke aukera hori orokortzea eta lanorduak are gehiago luzatzea, umeek badutelako non egon, ohartarazi dute. Hain justu, zer eta 0-3 urteko haurrei bideratua da proposamena –nahiz eta 3 urtetik gorako haurren gurasoek kontziliazio premia berak dituzten–, jakina denean lehenengo urte horietan zein inportantea den gurasoenganako atxikimendua ondo finkatzea, haurraren garapen emozional eta psikologikorako.
Haur Hezitzaileen Munduko Elkarteak gogor kritikatu ditu Díazen adierazpenak: batetik, nabarmendu du haur-eskolak ez direla haurrak aparkatzeko eta kontziliatzeko espazioak, haurrak hezteko lekuak baizik. Bestetik, azaldu du kontziliazioa denok nahi dugun zerbait dela baina soluzioa ez dela zaintza instituzioei 24 orduz delegatzea, baizik eta lan-politikak malgutzea eta humanizatzea, gurasoak seme-alabekin denbora gehiago egon ahal izateko.
Soluzioa ez da zaintza instituzioei 24 orduz delegatzea, baizik eta lan-politikak malgutzea eta humanizatzea, gurasoak seme-alabekin denbora gehiago egon ahal izateko
Egun solteak, lanaldi erdiak, baimen ordainduak…
Benetako kontziliazioa bestelako neurriek dakartela gogoratu diote Yolanda Díazi. Amatasun eta aitatasun baimen luzeak, lan eredu malguak (presentzialki eta etxetik uztartu ahal izatea, haurraren ordutegiekin hobeto lotzeko), ordutegi malguak (sartu-irtenean adibidez, edo ordutegi jarraia egin ahal izatea), lau eguneko astea, norberak nahi duenean hartzeko egun libre eta ordaindu kopuru jakin bat eskaintzea (hala egiten dute hainbat enpresek), lanaldi erdirako pentsatutako postuak (Ingalaterra edo Holandan, esaterako, ohikoa da zeregin jakin bat antolatua egotea bi pertsonek egiteko, bakoitzak lanaldi erdian)…
Espainiako Gobernuak berak aspaldi iragarri zuen haurrak 8 urte bete arte zortzi asteko baimen berezia har dezaketela gurasoek, zaintzarako, baina oraindik ez da lortu aste horiek ordainduak izatea.
Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 61 enpresak, sei hilabetez. Horietan, nekea %71 murriztu da eta gaixotasun bajak %65, diru-sarrerak batez beste %1,4 handitu dituzte eta orain arteko esperientzia piloturik handienean parte hartu duten... [+]
Zaintza eta kontziliazioa erraztea helburu duten baimen eta neurriak onartu ditu Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Senideak eta senide ez direnak zaintzeko baimen ordainduak, seme-alabek 8 urte bete arte gurasoek hartu ditzaketen baimenak, premia handiagoak dituzten... [+]
Beste behin ere, astea berandu hasi dut, aurrekoaren zipriztinez beteta, eta asteburua izan denik ohartu gabe. Amatasunari buruzko jardunaldi batzuetan izan naiz, eta orduko hitzak dira daramadan zipriztin arinena. Edo ez. Entregatu gabeko lanak, umearen arropa, prestatuta behar... [+]
Ama bakarra den gasteiztar batek arratsaldeko lan txandatik goizekora aldatzeko eskatu zion Correos enpresari, bi semeak zaindu ahal izateko; ezezkoa jaso zuen arren, epaitegi batek eskubide hori onartu dio orain. Beste enpresa batzuei aplika daitekeen aurrekaria ezartzen du... [+]
Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 73 enpresek, sei hilabete iraungo dituen proba pilotuan. Parte hartzen ari diren enpresek erantzun duten inkestaren arabera, produktibitatea ez da jaitsi, oso gustura daude esperientziarekin eta litekeena... [+]
Andrazko estresatuta, eskolara bidean antxintxika, merienda eta kirol poltsa aldean. Hori litzateke ia guztion burura etorriko litzatekeen irudia zaintza eta kontziliazioa aitatuko bagenitu.
Kontu zabalagoa da, ostera. Umeak jagotea ez ezik, zaharrak edota behar bereziren bat... [+]
Ikasgelan bi kasu positibo agertzearekin gelako haur guztiak etxera bidaltzen ari diren honetan –kasu bakarrarekin baheketa orokorra egitera ere ari dira bidaltzen ikasle guztiak–, Gabonetako oporren atarian beldur dira guraso asko: batzuk, haurra ikasgelan kutsatu... [+]
Koronabirusak bistan utzi ditu sistema kapitalistaren josturak, eta edonork esango luke horiek errematatzeko xedea izan duela agintariek egindako osasun krisiaren kudeaketak. Bizitza eta kapitalaren arteko norgehiagokak goia jo duen osasun larrialdi egoeran ere, gobernuetatik... [+]
Udaleku publikoak ixteko Jaurlaritzak egindako eskaria berez gomendioa dela baliatuz, Oñatiko Udalak erabaki du udalekuak ez ixtea eta Donostiakoak eta Pasaiakoak berriro zabalduko dituzte, egoera berraztertu ondoren. “Haurren ongizatea da oinarrizko premisa”.
Bai, eskolak asko du zaintzatik (bere adiera zabalenean) eta bai, etxe askotan sortu den kontziliazio arazoari erantzutea beharrezkoa da, baina bestelako neurriak hartuz, Espainiako Gobernuak egin duen planteamenduarekin haserre baita irakasle ugari: gogoratu dute Haur... [+]
Aitatasun baimenaren inguruan aritu gara Zebrabideko kolaboratzaile den Iñaki Kasaresekin.
Laugarren aldiz jarraian Nafarroako Gobernuak aurrekontuak izango ditu, Geroa Bai, EH Bildu, Alhal Dugu-Orain Bai eta Ezkerraren babesari esker. UPN, PSN eta PPk kontra bozkatu dute ostegun goizean egindako saioan.
Ez da denbora asko Dyson markako xurgagailuei publizitatea egiten zien irudi surrealista harekin topo egin nuela, zeinetan 007 agentearen itxurako gizon baten soina ageri zen, trajez jantzita eta arma eskuan. Aipatu iragarkian, baina, esmokindunak esku artean eusten zuen arma ez... [+]