Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean 34 erasoren berri izan duela; iaz baino zortzi gehiago. Behatokiak ustetan du zerbitzua geroz eta ezagunagoa delako izan daitekeela.
Iruñeko LGTBIfobiaren erradiografia bat egiteko eta beharretara egokitutako neurriak hartzeko jaio zen Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokia 2021. urtean. Horretarako, Iruñean jasotako eraso LGTBIfoboaren erregistroa egin, eta txosten bat egin du Behatokiak. Txostenaren arabera 2022. urteko abuztutik 2023. urteko uztailera 34 jaso dituzte; iaz baino zortzi gehiago.
Erregistratutako erasoak %30 igo badira ere, behatokiaren arabera horrek ez du esan nahi erasoen kopurua igo denik. Behatokiak dioenez, gaiarekiko sentsibilizazioa “handiagoa” delako eta zerbitzua “geroz eta ezagunagoa” delako izan daiteke igoera: “Indarkeria sinbolikoa %109 hazi denez; ondorioztatu daiteke herritarrak gero eta kontzientzia handiagoa dutela LGTBIfobiarekiko, eta, beraz, jarrera, jokabide eta gorroto-delitu horien aurrean aipatuak eta erantzule sentitzen direla”.
Erregistratutako eraso gehienak sinbolikoak eta ahozkoak izan dira; %36 eta %22 hurrenez hurren. Sinbolikoei dagokienez, gehienak transfoboak izan dira, eta “asko” Emakumearen Nazioarteko Egunaren ingurukoak ziren. Beste eraso batzuek aldiz, iaz bezala kutsu erlijiosoa duten kristau komunitateen mezuak ziren.
Aurrez aurre salatzeko premia
Erasoak salatzeko zenbait bide daude; hala nola Harrotuko sare sozialen bidez edo 948226326 telefonoa, lgtbi@pamplona.es posta elektronikoa edota Harrotun (San Gregorio kalea 28) bertan. Harrotuko langileek aurrez aurre nahiago izaten dute arreta “hurbilagoa” emateko.
Aurten, salatutako gertakarien %44 aurrez aurrekoa izan da: “Horrek agerian uzten du garrantzitsua dela zuzeneko arreta-zerbitzu bat izatea, jendearendako irekia, langile espezializatuekin, baliabideak ematen dituena leku segurua eta konfiantzazkoa izan dadin, egoera zailetan bertara jo ahal izateko”.
Azkenik, Iruñea sozializazio eta bizikidetza espazio bat izateko gomendioak eman ditu behatokiak; hala nola nabarmendu du intersekzionalitatea “beharrezkoa” dela, salaketa eta laguntza mekanismoak "indartu" behar direla; LGTBIfobairen aurkako kanpainak egiten jarraitu behar dela eta pertsona sexu genero disidenteen inguruko datuen eta azterlanen “egiazko” informazioa eman behar dela.
2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]
LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatzen duen Bekat'uros jaialdia antolatzen du Prefosta elkarteak. Salatu dutenez, "lan horren kontrako eraso" izan dira tindaketak. Elkarretaratzea egingo dute astelehenean.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]
Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.
Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.
Libri liburu-saltzaile eta argitaletxeak plastikozko zorroetan bilduko ditu LGBTI+ edukia duten liburuak. Helburua da dendetan liburuak ez irekitzea, 2021eko “haurren babeserako” legean oinarrituta.
Sexu bereko gurasoen seme-alabak erregistratzeari uzteko eskatu du Italiako Gobernuak, eta Paduako Fiskaltzak ildo horretako neurria hartu du: 2017az geroztik bi amarekin jaio diren haurren erregistrotik erditu ez den amaren abizena kentzeko eskatu du. Erregistrotik ezabatuta,... [+]
Antolaketan zebiltzanei arraultzak bota dizkiete erasotzaileek, eta partehartzaile bat ere jarraitua izan da manifestazioaren bukaeran. Testigantza bilketa abiatu du antolatzaile den Les Bascos elkarteak.
Gizon bikote batek eraso fisikoa jasan zuen, igandeko ordu txikietan.
LGBTIfobiaren Kontrako Egunean, kolektiboaren instrumentalizazioaz, gure gorputz, desira eta harremanak birplanteatzeaz, etiketez eta erasoez hitz egin dugu Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduko kide batekin. "Marika txuri naizen honek eskubide batzuk lortu... [+]
2022an Ertzaintzak erregistraturiko gorroto delituen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 438 gertakari guztira, 2021ean baino %57 gehiago. Arrazakeria eta xenofobiari lotutako delituek jarraitzen dute izaten zabalduenak, eta atzetik dituzte sexu-joera edo sexu-identitateari... [+]
2021ean salatutako edo ezagututako gorroto delituen berri eman du Espainiako Barne ministroak. Hego Euskal Herrian, 309 kasu zenbatu dituzte denera, baina askoz gordinagoa da errealitatea: gorroto delituren bat jasan dutenen %80ak ez du salatzen, hainbat ikerketaren arabera.