Ekarpen zehatzak egin dizkiote Eusko Jaurlaritza jorratzen ari den dekretuari. Bederatzi oinarri ezarri dituzte administrazio publikoa euskalduntzeko, “epe zehatz eta egingarrietan”. Herritarren hizkuntz eskubideak bermatzea dute helburu, erabiltzaile zein langileenak.
Eusko Jaurlaritza EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretua egiteko prozesuan dago, eta horri egindako proposamen zehatza aurkeztu dute astelehenean Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, ELA sindikatuko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak eta LAB sindikatuko koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburuk. Azpimarratu dute proposamenak “gehiengo zabalaren babesa” eta “oinarrizko adostasuna” duela.
Sektore publikoa euskalduntzeko bidea zehaztu dute, bederatzi neurritan banatuta, eta epe “zehatz eta egingarriak” jarrita. Bost urte barru herritarrekiko euskarazko harremana bermatzea nahi dute, eta hamabost urteko epemugan administrazioko lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea. Horrela, bi eskubide nagusi ziurtatuko lirateke: “euskaldunek euskarazko zerbitzua jaso ahal izatea” eta “langile euskaldunek euskaraz lan egin ahal izatea”. Bilbaok gogorarazi du unea aproposa dela aldaketak egiteko: “Kontuan izan behar dugu datozen urteotan langile publikoen erdiak hartuko duela erretiroa, eta belaunaldi aldaketa hori abagune aparta da administrazioa euskalduntzeko, langile guztiei erreparatuko dien trantsiziorako prozesu batekin”.
Prozesu horren neurrietako bat da langileen beharrezko hizkuntza gaitasuna definitzea, eta horri lotuta, euskarazko zirkuituak (herritarrei arreta euskaraz emango dien zerbitzu-katea) eta unitateak (lan-harremanak euskaraz izatea bermatzeko) sortzea. Halaber, nabarmendu dute beharrezkoa dela hizkuntza eskakizuna duten lanpostu publikoak derrigortasun indizearen arabera kalkulatzeko sistema “gainditzea”. Bestela “beti geratuko baita aukera sektore publikora beharrezko hizkuntza-gaitasunik ez duten langileak sartzeko. Eta langile horien euskalduntzeak gainkostua ekarriko du”, azaldu du Lakuntzak.
Langileak euskalduntzeko formazio-programa sendoak ere zehaztu dituzte eragileek proposamenean, eta lan-poltsa eta deialdi berrientzako neurriak ere bildu dituzte. Aranburuk oroitarazi du “aspaldiko belaunaldi elebidunena” izango dela orain lan-mundura jauzi egingo dutenena (%80tik gorako ezagutza-tasa), eta beraz, ezinbestekotzat jo du gutxienez B2 hizkuntza-eskakizuna izatea. Bestalde, derrigortasun-data ez betetzearen ondorioak eta salbuespenerako aukerak ere jaso dituzte, eta argitu dute “administrazioko langileak euren lanpostuetan mantentzearen aldeko apustua” egiten dutela.
Hiru eragileek adostu dute langileen egonkortasuna bultzatzea ere neurri egokia dela: “Lan baldintza duinak ere beharrezkoak izango dira: behin-behinekotasuna euskararentzat oztopo delako administrazioaren euskalduntzeko prozesuak aurrera eramateko, are gehiago Hego Euskal Herriko administrazioetan behin-behinekotasuna %40koa denean”, azpimarratu du Lakuntzak.
Azkenik, ohartarazi dute hizkuntza hegemonikoa “boterez eta baliabidez” nagusi dela, eta, ondorioz, “hizkuntzaren erabilera-irizpideak arautu ezean, beti nagusituko dela hizkuntza-hegemonikoa”. Gutxiagotutako hizkuntza lehenesteko irizpideak eskatu dituzte: “Ezer gutxirako balio du hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeak, langile horiek euren lan jarduna euskaraz garatzen ez badute”.
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.
2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]