Kontseiluak dio euskararen ezagutzaren unibertsalizaziorantz egin behar dela indarra

  • Euskalgintzaren Kontseiluak 2023. urteko irakurketa egin eta ondorioak aurkeztu ditu ostiralean. Bertan, lurralde bakoitzean arloz arloko hizkuntza-politiketako aurrerapausoak, oztopoak eta atzerapausoak azaldu dituzte, eta 2023ak euskararen normalizazioan eta hizkuntza-politiken arloan emandakoa aztertzeaz gain, 2024ko erronkak eta bideorria aurkeztu dira. Herritar guztiek euskaraz ulertzeko eta aritzeko gaitasuna lortzea bilatuko duten neurriak eskatu ditu.


2024ko urtarrilaren 26an - 12:53
Azken eguneraketa: 2024-01-29 09:30

Etorkizunera begira euskarak bizirik irauteko dituen hizkuntza-politiketan “erronkei aurre egiteko moduko jauzia” eragitea ezinbestekotzat jo du Idurre Eskisabel idazkari nagusiak, eta Europar Batasunean euskararen ofizialtasunerako atea irekitzea albiste ontzat jo du, nahiz eta azaldu duen ofizialtasunaren aitortza ez dela bere hutsean “minorizazioa gainditzeko tresna automatikoa”. Horrela argudiatu du Kontseiluko Ordezkariek Bruselan agerraldia egin izana, “Batasuneko Estatu kideei hizkuntza-berdintasunaren alde egiteko eskatuz”. Aldi berean, salatu dute EBn ofizialtasuna bilatzea eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ez-ofiziala izatea.

Hizkuntza politiketan, jauzia egin ezinik

Lurralde bakoitzeko azterketa ere egin du Eskisabelek eta etorkizunera begirako hizkuntza-politiken arloko jauzia egitetik “urrun” gaudela azpimarratu du. Izan ere, datozen 10 urteetarako Eusko Jaurlaritzaren “marko estrategikoa” ezarriko duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartze bidean dago, eta sektore publikoan euskararen normalizazioa arautuko duen Dekretua ere azken txanpan sartua da. Era berean, hobetu beharreko zenbait elementu ere aipatu ditu: administrazioa, euskalduntzeko epea ezartzea, derrigortasun-indizeen eskema gainditu beharra...

Nafarroari dagokionez, Euskararen Nafar Kontseiluak Euskararen II. Plan Estrategikoaren azken proposamena bozkatu eta onartu ondoren, Gobernuak "kutxa batean sartu eta blokeatu" egin duela azpimarratu du. Gainera, euskara merezimendu gisa “eremu mistoko lanpostu zehatz batzuetan soilik” arautuko dela ziurtatu du, eta ondorioz, haren “eragin murritza” azpimarratu du.

Hezkuntza: aukerak galtzen

Hezkuntza “euskararen normalizazio eta biziberritzerako tresna nagusietakoa” dela adierazi du, eta arreta berezia jartzen dio abenduaren 21ean onartutako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berriarengan. Haren esanetan, "hau ez da izango euskararen etorkizuneko belaunaldietan ezagutzaren unibertsalizazioa bermatzeko urrats sendo eta irmoa emango duen legea".

Nafarroan, Hezkuntza Departamenduak euskararen hedapena “galgatzen” jarraitzen duela esan du, eta adibidetzat jartzen du Iruñeko Lezkairu auzoan ikastetxe publiko berria D eredurik gabe zabaldu izana. Ipar Euskal Herrian, berriz, oraindik ere azterketak euskaraz egiteko ezintasuna azpimarratu du, baina irakasle eta ikasleen mobilizazioei esker “aurrerapausoak” eman izana azpimarratu du.

Oldarraldi judiziala eta herri gogoa

2023an “euskararen normalizazioaren aurkako epaien intentsifikazioa” gertatu izana salatu du Eskisabelek: Administrazio publikoko langileei euskararen ezagutza eskatzea auzitan jarri duten sententzietatik hasita, EAEko udalei euskaraz funtzionatzeko lege babesa ematen zien Udal Legea eta bere garapen dekretua partzialki baliogabetzearaino. Sententzia isolatuak izatetik urrun, botere judizialak hartutako joera baten parte dela ohartarazi zuen Kontseiluak.

Hala ere, adostasunaren bidetik “erantzun bateratu bat” artikulatzen asmatu dela ziurtatu du, eta horren adibide izanik azaroaren 4ko manifestazio “arrakastatsua”. Manifestazioaren biaramunean, Kontseiluak lortutako adostasun hori erantzukizun handiz kudeatuko zuela nabarmendu zuen, eta tokian tokiko erantzunak artikulatzeko Protokoloa aurkeztu zuen.

Ezagutzaren unibertsalizazioa, konpromiso zibiko

Kontseiluaren ustez, unibertsalizazioaren norantzan bultzatzea da etorkizunera begira euskararen normalizazio eta biziberritzeak behar duen akordio soziopolitiko berriaren muina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontseilua
Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


2024-11-11 | ARGIA
Euskara “larrialdi linguistikoan” dagoela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak

Euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan dagoela adierazi du Kontseiluak. Ohartarazi du “indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean”, atzeraldia datorrela. Kontseiluak... [+]


2024-11-06 | Leire Ibar
Hamabi hilabeteren ostean, euskararen aurkako oldarraldiak ez du etenik

Bilboko kaleak bete zituen mobilizaziotik urtebetera, auzitegiek euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak gutxiesten jarraitu dutela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Auzia gainditzeko euskararen "normalizazioa eta biziberritzea" ezinbestekoak direla... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


2024-10-11 | Cira Crespo
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea”

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak,  eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak... [+]


2024-10-07 | Leire Ibar
Kontseiluak positiboki baloratu du epaitegiek atzera bota izana UGTk Euskotreneko langileen euskara maila jaisteko jarritako errekurtsoa

UGT sindikatuak B2 maila ezartzearen aurka egin zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskotreneko hautaprobetarako ezarritako euskara eskakizunak ontzat hartu ditu. Kontseiluak esan du, hizkuntza eskubideen defentsan “urrats garrantzitsua” eta “berri... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Kontseiluaren balorazioa EAE-ko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretu berriaz
“Dekretuak ez die erantzuten euskararen normalizazioak dituen erronkei eta egiazko posibilitateei”

Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko iragarri duen dekretua baloratu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Aurrerapauso batzuk onartzen badizkio ere, gabeziak eta eta dekretuak hasierako bertsiotik azkenera bidean izan dituen aldaketa negatiboak azpimarratu ditu... [+]


Kontseiluak “aukera galdutzat” jo du Hezkuntza Legea

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 21ean bozkatuko duen EAEko Hezkuntza Legearen balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Legea “etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzetik urrun” geratuko dela kritikatu du. Gehitu du ez dela izango... [+]


2023-11-07
Epaitegien erasoei erantzuteko protokoloa aurkeztu du Kontseiluak, eta itun berri bat bultzatzeko konpromisoa hartu

Larunbateko manifestazioaren balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak asteartean eginiko prentsa agerraldian. Mobilizazioaren arrakastaren ondoren, euskararen aldeko itun soziopolitiko berri bat indar handiagoz sustatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du. Oldarraldiaren... [+]


Idurre Eskisabel
“Estatuko hizkuntza gutxituetako ordezkariek harriduraz ikusten dute han PP eta Voxenak diren jarrerak hemen ezkerreko alderdiek dituztela”

Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak larunbateko manifestazio jendetsuaren balorazio baikorra egin du igande goizean Euskadi Irratian. Bildutako jendetza herritarren euskararekiko konpromisoaren erakusgarri dela adierazi du, baina PSEren eta Ahal Duguren falta sumatu... [+]


70.000 euskaltzalek olatu euskarafoboa salatu dute Bilboko kaleetan

Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan 70.000 pertsona inguru elkartu dira Bilbon. Kontseiluak akordio soziopolitikoa eskatu du, euskararen aurkako oldarraldi judizialari hesia jartzeko eta etorkizunera begirako hizkuntza politikak bideratu ahal izateko.


Oldarraldi judizialaren aurrean Bilboko kaleak euskararen eta eskubideen alde betetzera deitu du Kontseiluak

Larunbatean egingo da Kontseiluak eta euskalgintzak bultzatu duten manifestazioa, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Milaka lagun espero ditu Kontseiluak Bilbon, eta bertaratzeko arrazoiak gogoratu ditu asteartean eginiko agerraldian. Euskararen eta... [+]


Eguneraketa berriak daude