Azken urteetan, gure historiari, kulturari, hizkuntzari eta abarri buruzko bi kontakizun ongi bereiziak eraikitzen ari direla esango nuke. Alde batetik, "lerro ofiziala" dei diezaiokeguna, eta bestetik, azken ikerketetan eta aurkikuntza arkeologikoetan oinarritutako lerroa.
Irulegiko eskuaren aurkikuntza eta Oiz mendian aurkitutako Burdin Aroko aztarna arkeologikoak (historikoki Pirinioetan aurkitutakoen antzekoak) indar gabe uzten dute lerro ofizialaren argudioa; hau da, Euskal Herriko mendebaldean horrelako formaziorik ez egoteak etnia piriniotarra eta bizkaitarra (nolabait esatearren) bera ez zela adierazten duena. Bi aurkikuntza arkeologikoek erakusten digute substrato baskonikoaren teoriak baduela oinarririk. Beraz, esan daiteke Irulegiko eskuaren zein Oiz mendiko aztarnaren aurkikuntzak zaplazteko ederra suposatu duela teoria berantiarrarentzat (nahiz eta batzuek ez duten onartu nahi), eta deigarria egin zait Irulegiko eskua agertu zenetik (zuzendu nazazue oker banago) ez dela berriro emititu pasarte bat bera ere. Kasualitatea ote? Ala telebistako parrillatik kentzea programatuta zegoen aurretik? Akaso oinarri zientifiko eskasa duelako izango da? Gustura jakin nahi nuke arrazoia.
Irati filmaren moduko lanek gehiago egin dezakete euskal kulturaren alde, denon poltsikotik ordaindutako telebistako saio dibulgatzaile batzuek baino
Mundu mailako ikertzaile handiek (Hammel, Venneman, Torroni etab.) lehen mailako aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluetan (The American Journal of Human Genetics, Scientific American etab.) adierazten dute euskal substratuaren teoria aintzat hartzeko oinarria egon badagoela. Hori hala izanda ere, Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko ikertzaile batzuk historialari frankistek sortutako eta helburu ideologikoekin sustatutako oinarri gutxiko teoria defendatzen dabiltza. Jakin nahi nuke "lerro ofizial" hori bultzatzen dutenei zein nazioarteko aldizkari zientifikotan argitaratu dizkieten artikuluak (benetan, ez dakit). Harrigarria da batzuk ze endogamiko bihurtzen diren interesatzen zaienean... Ni neu ez naiz zientifikoa, baina ondotxo dakit edozein argudio zein teoriari oinarria emateko ezinbestekoak direla bibliografia, ikerketen erreferentziak eta abar. Oso erraza da esatea "azken ikerketek erakusten digutenez" edo "gaur egungo ikertzaileek adierazten dutenez" eta hain zabal geratzea beste ekarpenik egin gabe. Eta horrek ez du balio.
Kontakizunez hitz egiten gabiltzanez eta gaiarekin zerikusirik baduelakoan, Irati filmaren inguruan dudan iritzia adierazi gura dut. Ni neu aho zabalik utzi nau filmak. Paul Urkijok euskarari, emakumeen rolari, euskal mitologiari eta Euskal Herriaren historiari (fikzioa dela kontuan hartuta) eskaintzen dion begirada oso egokia iruditu zait. Oso apustu arriskutsua izan da, baina euskal kultura zabaltzeko balio kalkulaezina izan dezake. Hori uste dut nik, eta denborak esango du…
Astakeria hutsa izango da, akaso, baina esango nuke Irati filmaren moduko lanek gehiago egin dezaketela euskal kulturaren alde, denon poltsikotik ordaindutako telebistako saio dibulgatzaile batzuek baino.
Joseba Azkarate
Gaiarekin lotutako estekak:
Oiz mendian Bizkaiko lehenengo cromlechak aurkitu dituzte, Burdin Aroko hilobi-monumentuak.
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]