Asteburu honetan, hauteskunde konstituziogileak izan dira Txilen. Herritarrek 1.300 hautagairen artean 155 ordezkari hautatu dituzte konstituzio berri bat idatzi dezaten. Alderdi politikoek porrot handia jasan dute eta independenteek inoiz ez bezalako ordezkaritza lortu dute. Pinocheten diktadurapean idatzitako konstituzioa atzean utzi eta berri bat idatziko da; 2019ko protestetako eskaera garrantzitsuenetako bat izan zen.
Maiatzaren 15 eta 16an, txiletarrek Asanblada Konstituziogileko ordezkariak hautatu dituzte. Biltzarreko 155 kideek Oinarrizko Gutun bera idatzi beharko dute, indarrean dagoena ordezkatuz. Eskuinak eta zentro-ezkerrak uste baino eserleku gutxiago lortu dituzte eta independenteek gora egin dute. 1.373 hautagai aurkeztu ziren, besteak beste, aktoreak, idazleak, irakasleak, gizarte langileak, abokatuak eta politikari tradizionalak. Bozketa bi egunez egin zen, jende pilaketa murrizteko, izan ere, 1,2 milioi COVID-19 kasu baino gehiago erregistratu dira eta 30.000 pertsona hil dira Txilen.
Sebastián Piñera presidenteak babestutako hautagaitzak 37 eserleku lortu ditu eta urrun geratu da konstituzio berriaren edukian eragin eta artikuloei betoa jartzeko beharrezkoak ziren 52 eserlektuetatik. Emaitza agintean dagoean eskuinaren eta alderdi politiko tradizionalen aurkako "zigor" gisa interpretatu da. "Herritarrek mezu argi eta indartsua bidali digute, bai Gobernuari eta baita indar politiko guztiei ere: ez gara behar bezala sintonizatzen ari haien eskaerekin eta nahiekin", adierazi du Sebastián Piñera presidenteak. "Adierazpen eta lidergo berriak eskatzen ari dira. Gure betebeharra da jendearen mezua umiltasunez eta arretaz entzutea", gaineratu du. Independenteek ordea, ia eserlekuen heren bat lortu dute, guztira 48 eserleku eskuratu baitituzte.
Herritarrek eskualdeko gobernadoreak, alkateak eta zinegotziak ere aukeratu zituzten hauteskundeetan. Presidentearen alderdiak udalerri garrantzitsuenak galdu ditu eta Alderdi Komunistak aldiz Santiagoko alkatetza kendu dio. Azaroan presidentetzarako hauteskundeak egingo dira. Kontaketen arabera, populazioaren %40 inguruk eman du bozka asteburu honetan.
Genero parekotasun mekanismo bat erabiliko da Asanbladan, gutxienez %45 emakumeak izango direla bermatuko duena. Horrez gain, 155 eserlekuetatik hamazazpi indigenentzat izango dira, Estatuak onartutako Txileko hamar herriak ere kontuan hartu nahi izan baitira.
Asanblada Konstituziogileak konstituzio berri bat idazteko ardura dauka, izan ere, aurreko konstituzioa 1980an idatzi zen Augusto Pinocheten diktaduran. Sektore guztietan enpresa pribatua sustatzen du –hezkuntzan, osasunean eta pentsioetan esaterako– eta Txileko gizarteko sektore garrantzitsu batentzat jatorri ez-legitimoa du.
2019ko urrian eztanda egin zuten protesten eskaera nagusietakoa konstituzioa aldatzea izan zen. Herritarrak kalera atera ziren, desberdintasun sozioekonomikoak salatzeko eta erreforma sozial sakonak martxan jartzea eskatzeko. Manifestarien eskarietako bat Estatuak oinarrizko ondasunen prestazioan parte-hartze eta inplikazio handiagoa izatea izan zen.
Protesten harira, eskaerak bideratzeko bide konstituziogilea hartzea erabaki zen eta 2020ko urrian txiletarren gehiengoak –ia %80ak– konstituzioa aldatzearen alde egin zuen. Batzarrak bederatzi hilabeteko epea izango du testu berria osatzeko eta 2022an beste kontsulta bat egingo da testu konstituzional berria onartzeko edo atzera botatzeko. Herritarren ustez konstituzioa aldatzea ez da nahikoa, baina aldaketa ugari ekarriko ditu.
Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.
Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]
"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]
1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.
Txileko konstituzio berria idazteko ardura izango duen kontseilua 50 lagunek osatzen dute, eta haietako 22 Alderdi Errepublikanoko kideak izango dira, botoen %36 lortuta.
Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]
Salvador Allenderen aurkako estatu kolpea eman eta bi aste eskasera hil zen Pablo Neruda; datorren irailean beteko dira 50 urte. Heriotzaren arrazoi ofiziala prostatako minbizia eta metastasia da, baina poeta txiletarraren ilobak nazioarteko peritu-txostenaren berri eman du:... [+]
Irailaren 4an Txileko herritarrek argi utzi zuten ez dutela nahi Biltzar Konstituziogileak ondutako testu berria onartu: bozkatu zuten hamahiru milioi herritarretatik %62k (7.882.958 boto) ezezkoa eman zioten proposamenari, eta gainerako %38ak (4.860.093 boto) baiezkoa. Inkestek... [+]
Ia zortzi milioi txiletarrek ezezkoa eman diote konstituzio proposamenari. Gabriel Boric presidenteak konstituzio-prozesu berria eta aldaketak iragarri ditu bere gobernuan.
Irailaren 4an bozkatuko dute Txilen konstituzio berria, oraindik indarrean den Augusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa ordezkatu nahi duena. Berau onartzen bada, munduko konstituziorik feministena izango da. Zer jasotzen du konstituzio honek? Nola izan da idatzia eta... [+]