Joan den larunbatean, urriak 21, Gernikan aurkeztu zen Sareren dinamika berria: "Konponbiderako Giltzak".
Aurkezpen horretan, gizarte zibilak, euskal gizartearen aniztasunaren erreferente diren kultura, unibertsitate, kirol eta beste hainbat arloetako pertsonek ordezkatuta, ahotsa jarri zion bestelako espetxe-politika baten aldarrikapenari. Bestelako espetxe-politika honek batez ere gizatasuna eskatzen du, Martin Pallin edo Garbiñe Biurrun magistratuek, Garaikoetxea eta Ibarretxe lehendakari ohiek eta indarkeria desberdinenen biktimek (Rosa Lluch, Rosa Rodero edo Unai Romano) adierazi zuten bezala. Era berean, zigorrak egungoak ez diren modalitatetara egokitzea eskatzen du. Espetxe-legerian jasotako modalitate horietan, baldintzapeko askatasunean edo erdi-askatasun erregimenean egoteak ez du esan nahiko zigorra osorik bete denik, baizik eta modalitate desberdinen bidez bete daitekeela, espetxeko hirugarren gradua aplikatzen denetik aurrera.
Duela egun batzuk, espetxe-eskumena Eusko Jaurlaritzara eskualdatu zela bi urte igaro diren honetan, Sareren baitan, itxaropenetik abiatuta, egiten genuen balorazioa plazaratu genuen. Jakinik ere Auzitegi Nazionalak eta Ministerio Fiskalak etengabe helegiteak jartzen dizkietela Auzitegi Nagusietako Justizia Epaitegiek eta Eusko Jaurlaritzak ebatzitako erabakiei, aldarte horrekin egin genuen, presoen arazoari konponbide justua emateko bidean aurrera egiteko aukerak ikusten ditugulako. Ahaztu gabe, jakina, Euskal Herrian sortutako indarkeria guztien biktima guztiei ere bidezko tratamendua eman beharra dagoela. Izan ere, bi arazo horiei irtenbidea emateak euskal gizarte gisa aurrera egiten lagunduko digu, finean hain behartuta gauden ezberdinen arteko akordioak lortzera eta eskubideen –Giza Eskubideen– urraketa ororen aurkako konpromisoak hartzera eramango baikaitu.
Ez du inolako justifikaziorik salbuespen juridikoari eusteak, eta, beraz, horri amaiera emateko, eragile politiko, sindikal eta sozialek hartutako konpromiso irmoa berriro plazaratzen dugu
Gernikan gogorarazi genuen, eragozpenak eragozpen, batez ere judizialak, espetxe-politikak bilakaera positiboa izan duela azken hiru urteotan. Urruntze-politikari amaiera eman zaio eta sartu garen aro berri honetan, euskal presoek lehen gradua atzean utzi dute. Orain preso guztiak bigarren graduan daude, Auzitegi Nazionalaren erabaki justifikaezinek bigarren gradutik hirugarrenera normaltasunez aurrera egiten eragozten badiete ere.
Oraintxe emango diogu hasiera etapa berri honi. Zaila, korapilatsua, baina gure elkarbizitza finkatzeko funtsezkoa izango dena, dudarik gabe.
Ez du inolako justifikaziorik salbuespen juridikoari eusteak, eta, beraz, horri amaiera emateko, eragile politiko, sindikal eta sozialek hartutako konpromiso irmoa berriro plazaratzen dugu.
Lurralde Auzitegiek proposatu eta Erkidegoko Espetxe Administrazioak berretsi dituen gradu-progresioen %75 Fiskaltzak errekurritu izana ez da soilik euskal presoei zuzenean eragiten dien arazo bat, baizik eta baita Jaurlaritzari berari ere, espetxeetako profesionalek hartzen dituzten erabakiak etengabe errekurrituak izaten ari baitira, berauek direnean preso horien bilakaera ondoen ezagutzen dutenak.
Horren ondorioz, preso hauek beren espetxe-egoeraren bilakaera estres handiaren pean bizi dute, Auzitegi Nazionaleko epaitegi eskudunak emandako erabaki judizialak espetxeei aplika dakizkiekeen irizpide juridikoetatik urrun ebazten direlako maiz. Horrek, zalantzarik gabe, presoen animoan sekulako kalteak eragiten ditu.
Laurehun kilometro baino urrutiago dagoen Auzitegi Nazionalak egungo egoerak gainditu duen une eta testuinguru jakin batean sortua izan zen jurisdikzio berezia erabiltzen jarraitzen du, inolako begirune juridikorik gabe, errealitate berria onartzeari uko eginez eta Zuzenbidea bihurrituz, gizarteratze-printzipioa jasotzen ez duen zuzenbidearen bertsio bat aplikatzeko.
Askotan esan dugu, baina gaur ere berriro errepikatzen dugu; ez gara pribilegioak eskatzen ari inorentzat. Ez. Legezkotasuna eskatzen dugu. Dauden milaka presoetako beste edozein presori aplikatzen zaion legezkotasun bera.
Demokrazia batean presoek zigorrak betetzeko egiten duten bidean eskubideak dituzte, eta horiek ukatzen bazaizkie, demokrazia bera ukatzen da. Beren eskubideak aitortzea eta sustatzea ez doa biktimen aurka
Eskubide eza ardatz duen "Etsaiaren Zuzenbide Penala" indargabetzea, eta herritarren zigor- eta espetxe-zuzenbidera itzultzea, giza eskubide guztien zatiezintasuna eta unibertsaltasuna onartzea besterik ez da. Bizikidetza demokratikora itzuli behar da, justifikaezinak diren diskriminaziorik eta neurtzeko haga bikoitzik gabe.
Espetxean urte asko daramatzaten presoei buruz hitz egiten ari gara. Batzuk, 30 urte baino gehiago. Aspaldi kondenen zati bat baino gehiago bete dituzten presoez ari gara, eta ez dago legerik esaten duenik zigorra ezin dutela bete beste era batera, espetxeko harresietatik kanpo.
Horregatik guztiagatik, "Konponbiderako giltzak". Giltza eduki behar dugu. Konponbidearen giltzak. Euskal gizarteak berak izan behar du, bere erakunde politiko eta judizialen bitartez, preso horiek nola itzultzen diren beren etxeetara diseinatzen duen partaide nagusia. Helburua salbuespenei amaiera ematea da, eta, espetxe-politika arrunta aplikatuz, etxera itzultzeko bide hori irekitzen joatea, hainbat hamarkadatan askatasunik gabe egon ondoren.
Artikulu honen hasieran aipatu dugu. Aldarrikapen hori bateragarria da jasandako indarkeria ezberdinen biktima guztiei zor zaien errespetuarekin.
Biktima horiei guztiei esan nahi diegu beren minaz jabetzen garela, sentitzen dugula beren mina, eta haiekin partekatzen dugula. Giza eskubideen defentsa berretsi nahi dugu, eta eskubide guztien alde egiten dugun defentsa ulertzeko ahalegina egitea eskatzen diegu. Eskubideen urraketa bizi izandako urraketei jarraipena ematea dakarrelako, ondorio-kate amaigabe baten bidez, dagoeneko bete dituzten zigorrei erreparatzen ez zaielako. Demokrazia batean presoek zigorrak betetzeko egiten duten bidean eskubideak dituzte, eta horiek ukatzen bazaizkie, demokrazia bera ukatzen da. Beren eskubideak aitortzea eta sustatzea ez doa biktimen aurka. Presoen eta biktimen arteko aurkakotasun hori politikaren muturreko ikuspegi batek errotzea lortu duen baina bizikidetza normalizatuaren garaian lekurik ez duen falazia bat da. Biktimen mina ulertzen dugu. Nola ez dugu ulertuko, bada! Eta ez dugu min hori handitu nahi gure ekintzarekin. Gure helburu bakarra euskal presoen oinarrizko eskubideen defentsa da, bestelako helburu eta planteamendu politikorik gabe.
Konponbiderako giltzak. Hori izango da urtarrilaren 13an Bilboko kaleetan milaka eta milaka euskal herritarrek berriro egingo duten aldarrikapena.
Joseba Azkarraga eta Bego Atxa, Sare herritarreko bozeramaileak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]