“Konpainiei emanaldiak egiteko aukerak emateak asko betetzen gaitu”

  • Dantzari ikusgarritasuna emateko helburuarekin sortu zuten Pasaiako Dantza Festibala (PDF) Haatik konpainiako kideek Pasaiako Udalarekin batera. Ekainaren 8tik 11ra Pasai Antxoko kaleetan emango diren hogei ekitaldi antolatu dituzte. Euskal konpainien emanaldiekin osatu dute bosgarren edizioaren egitaraua.Besteak beste, aurten eszenatokietako jardun profesionala utzi duen Iker Murillo dantzaria omenduko dute. Jaialdiaren azken egunean Zanga Handia ekimena egingo dute herritar askoren partaidetzarekin. Jaialdiaren nondik norakoei buruz aritu gara Jon Arsuaga eta Iurre Aranburu antolakuntza-taldeko kideekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko ekainaren 07an - 05:22

Nolatan bururatu zitzaizuen PDF sortzea?

Pasaiako konpainia izanik, jaialdia egin aurretik bagenuen harremana udalarekin, eta dantzarekin zerikusia zuen zerbait egitea planteatu ziguten, eta herritarrentzako dantza eskaintza erakargarria egiteko modua kaleko jaialdi bat zela pentsatu genuen. Hasiera batean ekimen puntuala zen, jarraitasunik gabekoa. Lehen edizio hark arrakasta itzela izan zuenez, berriz antolatzea erabaki genuen.

Garapen eta gorabehera handiko bost urte izan dira…

2018an hasitako ekimena izanda, bultzada sendoa emateko tenorean iritsi zen pandemia. Dagoeneko guztiok ondo dakigu edozer antolatzea zein konplexua izan zen, baina hala ere eutsi genion, distantzia, edukiera eta bestelako neurriekin. Bestalde, hiriko jaialdia denez, herri-lanek ere baldintzatzen dute jaialdia. Esaterako, aurten metroa lur azpitik pasarazteko lanek baldintzatu dituzte emanaldien tokiak.

Horrez gain, Pasaiak badu berezitasun geografikoa, udalerriaren baitan lau herri txiki baitaude badiaren bueltan: Antxo, Donibane, Trintxerpe eta San Pedro. Sorrerako ideia urtero herriz aldatzea bazen ere, Antxon sustraitzea erabaki genuen, lehen jaialdiak izandako harrera onaz gain, dantzarekin lotura asko dituelako Antxok: Iker Murillo hemengoa da eta hemen dauka akademia, Alkartasuna dantza-taldea dago, Ebi Soria dantzari eta sortzailea hemen bizi da, guk ere hemen daukagu egoitza… Kasualitatez-edo, aurtengo jaialdian izango den Akira Yosidak esan zigun bera ere hemen bizi izan zela.

Zeren arabera hautatzen duzue egitaraua?

Urtetik urtera, ikusten eta ikasten goazen neurrian, egitaraua osatzeko irizpideak gero eta gehiago ari gara zehazten. Hasiera esperimentalagoa izan zen, akaso publiko orokorrarengana heltzea errazten ez zuena. Dantza garaikidea da oinarria, eta Euskal Herrian konpainia asko eta onak egoteak laguntzen digu bide horretan. Oinarri horretatik abiatuta, askotariko estiloak bilatzen ditugu: urbanoa, tradizionala, klasikoa… Aberastasun erakusgarri, aurtengo egitaraua euskal konpainiekin osatu dugu.

Zein ekarpen egin dizue halako jaialdia antolatzeak?

Lan piloa eskatzen digu, baina asko gozatzen dugu, dantzazaleak ere bagarelako. Oso barrutik bizitzen dugu, zentzu guztietan. Asko ikasten dugu ekartzen ditugunekin, bai sormenaz, baita antolaketaz ere; baina batez ere, asko pozten gaitu konpainiei emanaldiak egiteko aukera emateak. Badakigu zein zaila den haien bizimodua, eta guri gehien gustatuko litzaigukeena —jendaurrean aritzea— ematen saiatzen gara konpainiei. Gainera, dantzari izateak konpainien eskakizunak betetzeko erraztasuna ematen digu, eta eskertzen dutelakoan gaude.

Badakigu dantzak publiko minoritarioa duela, baina edozeinek har ditzake 15 minutu koreografia-pieza bat ikusteko. Egoera hori errazten eta bideratzen saiatzen gara, dantza herriko plaza eta kaleetara ekarrita. Asko zaintzen dugu emanaldiaren izaera, eta horren arabera hautatzen dugu tokia. Giro berezia sortzeko saiakera berezia egiten dugu.

Haatik konpainian sorkuntzaz harago egiten duzuen lanaren ispilua da PDF?

Baietz esan liteke. Koreografiak sortzeaz aparteko jarduerak egiten ditugu. Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean antolatzen ditugu dantza garaikideko Hik Dantza Landu formazio-tailerrak urte osoan zehar hainbat irakaslerekin. Kulturarekiko eta herriarekiko gertuko begiradarekin aritzen gara lanean, eta jaialdian islatzen den jarrera dela uste dugu.

PDF 2023 Egitaraua

Ekainak 8, osteguna (sortzaile berriak)

  • 19:00 Ground zero. You are not machines. Skate parkean.
  • 19:30 Jone Amezaga eta Manu Gaigne. Remedios vals. Skate harmailetan.
  • 20:00 Unity kolektiboa. Biak bat. Biteri plazan.

Ekainak 9, ostirala

  • 18:30 Haatik. Ezkiula. Biteri plazan.
  • 19:00 Akira Yoshida. Burial of the bark. Skate parkean.
  • 19:35 Mizel Theret. Komunikazio inkomunikazio. Skate gradetan.
  • 20:30 Osa eta Mujika. Bueltaxka. Luzuriaga parkean.
  • 21:00 Lokke. Doppel-Leo. Luzuriaga parkean.
  • 21:30 Paula Parra. The bleedings issue. Luzuriaga parkean.

Ekainak 10, larunbata

  • 11:00 Dantza familian tailerra. Irakasleak: Jone Amezaga eta Manu Gaigne. Luzuriagako udal lokalean.
  • 13:00 Ekitaldi berezia: Iker Murillo dantzariari omenaldia. Biteri plazan.
  • 17:30 Iker Murillo Studio 24. Erakustaldia. Biteri plazan.
  • 18:30 Alkartxiki. Alkartasuna Dantza Taldea. Biteri plazan.
  • 19:30 Qabalum. La medida que nos ha de dividir. Skate parkean.
  • 20:00 Cia. Hiriko. X2. Skate gradetan.
  • 20:45 Amaia Elizaran. Ihir. Luzuriaga parkean.
  • 21:30 Kresala. Amoria & Dolore. Luzuriaga parkean.

Ekainak 11, igandea

  • 12:00 Barra klasikoa. Iker Murillo Studio 24. Katuen Etxadian.
  • 13:00 Herri ekimena. Zanga handia. Biteri plazan.
  • 13:30 Ttipika. Dantzaldi gidatua. Biteri plazan.

 

Informazioa: Pasaia Dantzan Festibala


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-03 | dantzan.eus
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan... [+]


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude