“Konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu”

  • Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.


2022ko abenduaren 02an - 13:33

Asteazkenean, Josep Borrell Europar Batasuneko diplomaziaburuak Europako eta Latinoamerikako 150 parlamentarik osatutako EuroLat batzarrean hartu du parte. Eta PSOEko kide katalanak ez du ideia hoberik izan egungo egoera aztertzeko honako hau baino: “Aurkitzaileek eta konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu. Gure iparrorratz estrategikoa kontzientzia historiko osoarekin birkalibratu behar da, aurrean ditugun aldaketen garrantzia ulertzeko”.

Mendebaldeak jatorrizko herrien aurkako indarkerian, arrazakerian eta arpilatzean oinarritutako sistema jarri du erreferentziatzat, Borrellek, "zurrunbiloen garai honetan, premiazkoa delako Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko loturak sendotzea: Inoiz baino gehiago behar dugu elkar".

Enegarren adierazpen eurozentrikoa

“Europa lorategi bat da […], eta munduaren gainerakoa ez da zehazki lorategia. Munduko gainerako zatirik handiena oihana da, eta oihanak lorategia har dezake”, zioen Borrellek urriaren hasieran Europako Akademia Diplomatikoaren irekiera ekitaldian. Eta, eskuin muturreko diskurtso xenofobo eta zibilizatzaile gordina lasai aireratuz, ondokoa gaineratu zuen: "Lorezainek oihanera joan behar dute. Europarrek askoz konpromiso handiagoa hartu behar dute munduarekin. Bestela, munduaren gainerakoak inbaditu egingo gaitu, askotariko modu eta bitartekoez".

2019ko apirilean, Mexikoko Casa de América-n, Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministro zela,  azpimarratu zuen Mexikoko presidente Andrés Manuel López Obradorrek jatorrizko herriei eskatu beharreko barkamen eskeak, "Kondaira Beltzean" oinarrituta eraiki diren "topiko" batzuk dituela oinarri. Espainiako eskuinak eta eskuin muturrak sustatutako Kondaira Beltza ildoak dio Espainiako historia zikintzeko asmoz, propaganda antiespainiar eta antikatolikoa barreiatu dela munduan, gehien bat Espainiako Inperioa itsusteko eta espainiarren “lorpenak” ezkutatzeko. Horri jarraiki, konkista honela definitu zuen Borrellek: "Indigenen arteko gerra zibila izan zen, non guk Alexandro Handiaren pareko inteligentzia pragmatikoa erabili genuen". Era berean, azpimarratu zuen Espainiari esker "gizarte berri bat sortu zela, garapen politiko berri bat, eta ikusi besterik ez dagoela Latinoamerikara joatean, hangoek esaten dizutenean konkista indigenen kontua izan zela eta espainiarrena independentziarena".

2018ko azaroan, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Europaren etorkizunaz eztabaidatzeko antolatu foro batean, adierazi zuen "lau indio hiltzeaz gain besterik ez zutela egin" AEBetako independentzia lortzeko. Guztiek hizkuntza bera erabiltzeak eta historia oso gutxi izateak, integrazio politikoa sendotzen laguntzen duela ere azpimarratu zuen Borrellek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonialismoa
“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Commonwelth-eko gailurra
Karibeko estatuek esklabotzagatik kalte-ordainak eskatu dizkiote Erresuma Batuari

Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.


2024ko Nobel sariak: ez da kasualitatea

Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]


Urriaren 12aren beste aldea: erresistentziaren hausnarketak

Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta... [+]


2024-10-09
Oroimen historikoa
Memoria gara

Cádiz
Euskal esklabistak metropoli kolonialean

1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]


Airbnb eta Bookingek ostatua eskaintzen dute palestinarrei kendutako lurretan
Ehunka etxe, hotel edo apartamentu dituzte Israelek Palestinan okupatutako lurretan. Nazio Batuen Erakundeari entzungor egiten diote.

2024-10-08 | Mikel Aramendi
Norenak ote dira munduaren akabuko uharteak?

Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]


Herri indigenei egindako kalteengatik barkamena eskatu du Kanadako Elkarte Medikoak

Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak... [+]


Eguneraketa berriak daude