Piketeengatik kartzela zigorra ezartzea ahalbidetzen duen artikulua indargabetu du Espainiako Kongresuak

  • Espainiako Diputatuen Kongresuak ostegun honetan onartu du Zigor Kodearen 315.3 artikulua indargabetzea, grebetako piketeetako jarrera “hertsatzaileen” kartzela zigor espezifikoak jasotzen dituena. Ezkerreko alderdien babesa izan du proposamenak eta Senatutik pasa behar du oraindik. Maiatzaren Lehena baino lehen indarrean egotea espero du Gobernuak. 


2021eko martxoaren 12an - 10:36
Argazkia: LAB

Zigor Kodearen 315.3 artikuluaren arabera, beste pertsona batzuk greba hasi edo jarraitzera derrigortzen dituztenei urtebete eta bederatzi hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra edo hemezortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaie. PSOEk eta Unidas Podemosek aurkeztutako proposamena izan da horien despenalizazioa eta ERC, EH Bildu, Junts, PDeCAT, CUP, Más Paí-Equo, BNG, Conpromís, Teruel Existe eta Nueva Canariasen babesa izan du. Tramitazioak Senatuan jarraitzen du orain, Maiatzaren Lehena baino lehen indarrean egotea nahi du Gobernuak.

Mariano Rajoyren gobernuak (PP) sartu zuen artikulu hori Zigor Kodean 2015ean eta PSOE eta Unidas Podemos-IUren gobernu itunean adostu zuten artikulua indargabetuko zutela. Hala ere, artikulu horrek jarrera "hertsatzaileak" baino ez ditu zigortzen eta Zigor Kodetik kendu arren grebalariak zigortzeko aukera indarrean egongo da. Zailagoa izango den arren, derrigortze delitu generikoa ezartzeko aukera dago.

EAJ abstenitu egin da eta egindako proposamena artikuluari eustea izan da, baina zigorrak murriztuz. Alderdiak, askatasun sindikala edo langileen greba eskubidea eragozten dutenek egin dezaketenarekin parekatu zituen piketeen gehiegikeriak. Mikel Legarda parlamentari jeltzaleak artikulua Kodetik kentzeak “bumeran efektua” izan dezakeela ohartarazi zuen, horren ordez derrigortze delitua aplikatu ahalko zaielako, zigor gogorragoekin. PPk, Voxek, Ciudadanosek, UPNk eta Foro Asturiasek ordea kontra bozkatu dute.

Sindikalismoarekin zorretan

Andrea Fernandez PSOEko diputatuak egun "historikoa" dela esan zuen, izan ere, indargabetze horrek "sindikalismoarekin zuten zorretako bat" itxi duela uste dute. "Protesta babestu egin behar dela ulertu behar dugu, demokraziarekin bat datorrelako", aldarrikatu zuen. En Comú Podem alderdiko kide den Aina Vidalek gogorarazi zuen "ehunka sindikalista" zigortu dituztela artikulu hori ezarrita eta barkamena eskatzeko beharra azpimarratu zuen.

EH Bilduk gogor kritikatu du EAJren jarrera eta Oskar Matute bozeramaileak eskuineko alderdien blokearekin bat egitea leporatu zien jeltzaleei. EAJren proposamena, greba egitea ekar zezaketen ekintzak kartzela-zigorrarekin zigortzea zela nabarmendu zuen. "Oinarri sindikal antolatu eta indartsu batek langileen bizi-baldintzen hobekuntzarekin zerikusia duela pentsatu al duzue?", galdetu zuen. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


Arabako Foru Suhiltzaileek hiru asteko greba deitu dute

Eskakizun nagusienen artean plantilla handitzea, hitzarmen berri bat lortzea eta atseden egunak errespetatzea jaso dituzte ELAk eta LABek. Grebak ez du eragingo eguneroko suhiltzaileen zerbitzuan, baizik eta langileen atseden-egunetan bakarrik, Diario de Noticias de... [+]


2024-07-05 | Gedar
Astean sei eguneko lanaldia ezarri du Greziako Gobernuak

Egunean hamahiru orduz lan egitea ere legeztatuko dute 'Georgiadis Legea' delakoaren bidez, kaleratzeak eta "eskariaren araberako enpleguak" errazteaz gain. Langileek ezingo diote uko egin asteko seigarren lanegunari.


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


LABek soldatak igotzea eta zerbitzu publikoak indartzea eskatu dio Jaurlaritza berriari

Aurreko gobernuak proposamen horiei “bizkar emanda” eta “entzungor” eginda jardun duela salatu du. Eusko Jaurlaritzak iragarritako bilera erroldatan “eskari zehatzak” mahaigaineratuko dituela adierazi du.


Bilbobuseko langileak lanera itzuli dira ia 80 eguneko greba amaituta

Asteazkenean egindako bilkuran, aurreakordioak aldeko 332 boto, kontrako 186, hiru boto zuri eta sei baliogabe jaso ditu. Maiatzeko aurreakordioan izandako desadostasunak gainditu dituzte enpresa-batzordearen gehiengoak eta Biobide enpresak, eta greba mugagabea bukatu dute.


Bilbobuseko greba amaitzeko aurreakordioa bozkatuko dute asteazkenean, 80 eguneko grebaren ostean

Enpresa-batzordearen gehiengoaren eta Biobideren artean aurreakordioa lortu dute. CCOO, UGT eta LSB alde azaldu dira, eta ELA, LAB eta ESK, kontra. Asteazkenean dira langileen batzarra eta Bilboko Udala akordio hau onartzen duten ala ez erabakitzekoak.


Protesta egin dute Cementos Rezolako langileek, eta akordiorik ezean, greba mugagabea hasiko dute ostiralean

ELA eta LAB sindikatuek “erabat gaitzetsi” dute Añorgako Cementos Rezolak (egun, Heidelberg Materials) 56 langile kaleratzeko egindako proposamena.


Nafarroako ikastoletako eta itunpeko ikastetxeetako langileek negoziatzen hasteko eskatu diote gobernuari

Nafarroako hezkuntza hitzarmen berria negoziatzea exijitu die Nafarroako Hezkuntza kontseilariari, Carlos Gimenori, Iruñean eginiko mobilizazioan. Langileek salatu dute Gimeno, patronalarekin bakarrik biltzen dela, eta ez dituela aintzat hartzen langileek negoziaziorako... [+]


Emakumeek baserria defendatu zutenekoa

1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]


Osakidetzaren irtenbide bakarra lanaldia luzatzea dela kritikatu dute ELA, LAB eta CCOOk

Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.


Eguneraketa berriak daude