Kongon herritarrek 500 urte daramate globalizatuta


2004ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12

Pello Zubiria zubiria@argia.eus "Zertaz ari zarete globalizazioaz hizketan XXI. mende hasieran?" diosku Kabissa.org guneko erredaktoreak. Alegia, mundu mailako ekonomiaren aldaketek lehen munduko langileoi kalteak ekarri dizkigunean ohartu garela globalizazioaz... afrikarrek hori jasaten bost mende daramatzatenean. Kabissa.org gunea Ameriketatik kudeatzen dute eta Afrikan gauzak alda daitezen lehiatzen da. Hor plazaratu dute "Congo: Globalized for Centuries" titulua daraman artikulua. Eta bertan erakusten dute globalizazioaren interpretazioa hirugarren munduko pertsona baten ikuspegitik begiratuta: mendebaldekook enteratu ez bagara ere, bost mende daramatzate haiek guk eragindako globalizazioa jasaten. Kongo herrialde aberatsa da gauzak ulertzeko adibide ona. "Diego Cao bidaiari portugaldarra Kongo ibaiko bokalera 1482an iritsi zen, eta geroztik horko herrialdeetan bizi izan diren jendeak gero eta gehiago egon ziren urrutitik gidatutako prozesuen mende, gero eta gutxiago eduki zuten beren eskuetan beren bizimoduaren kontrola" dio Kabissako erredaktoreak. Ondorioa latza izan zen: laborantza tropikala lantzen zekiten afrikarrak bortxaz eramaten hasi ziren urruneko herrialdeetara, esklabo hartuta. Esklaboen harrapaketa, salerosketa eta Ameriketarako bidaia, horra Afrikako jendeak ekonomia globalean integratzeko modu berria, duela bost mende. "Sufritzea eta modernizatzea, biak izan dira afrikarrontzako txanpon beraren bi aurpegiak". Afrikarren ikuspegitik, esklabo trafikoa izan zen Europako zentrotik antolatutako globalizazioaren lehen fasea. Ondoren etorriko ziren beste bi faseak. Bigarrenean, Afrika kolonizazio bidetik globalizatu zuten. Eta hirugarrena Kabissako erredaktoreak 1980ko hamarkadan hasitakoan kokatzen du. "Gaur kongoar izenez ezagutzen ditugun herritarrak globalizazioaren aurreko bi faseak bizirik mirariz gainditu dituztenak dira". Esklabismoaren garaian herrialde honetako biztanleria izugarri jaitsi zen: gizon eta emakume askok nahiago zuten beren buruak hiltzea harrapatzen uztea baino, haurren jaiotza asko jaitsi zen esklabo eramango zituzten beldurrez, antzinako tribuen sisteman oinarritutako erresistentziak izan ziren... Kolonialismoa: sorterrian esklabo Hurrengo fasean ere -kolonialistek honetan herritarrak urrun eramateko ordez beren lurrean erabiltzen zituzten esklabo gisa- biztanleriak izugarri sufritu zuen. Kabissak espresuki aipatzen du artikulu honetan Kongoren jabe izan zen Belgikako Leopold erregeak hemen eragindako sarraskia. Holokausto ahantzi hau aipatzen da Adam Hochschild-en King Leopold's Ghost liburuan. Leopold erregearen denboran, 30 urtetan, gaur Kongo osatzen duten herrialdeetako biztanle kopurua 20 milioitik 8 milioira jaitsi zen. Mendebaldeko jendeok datu horiek kontuan eduki beharko genituzke afrikarren izaera ulertzerakoan, "trauma horiek gogor eragiten baitute gure herrialdeko kulturen forma, estilo eta baita edukietan ere. Horrela bakarrik uler dezakegu gure herri kontzientziaren izaera burumakur eta apala, eta Kongoren historia odoltsuan gertatzen diren gertakizun bortitzak ere bai". Pixkanaka hasiko zen eskema kolonialista hau auzitan jartzen metropolian ere, baina hasiera batean batez ere Kongo Belgikari garestiegi ateratzen zitzaiolako. Inork gutxik planteatzen zuen zein garesti ateratzen zitzaien Belgika kongoarrei. Kabissa.org-eko erredaktorearen lan hau irakurriz, burura datozkigu George W. Bush Irakeko gerra garestiegi ateratzen ari delako eroriko ote den ametsetan ari diren intelektual eta kazetari txintxoak. Kongon pixkanaka ugaritzen joan ziren globalizazio mota honi aurre egin eta erantzun nahi zioten jendeak. Profezia itxurazko erradikalitatea zekarten batzuek (Simon Kimbangu), aktibismo politikoa beste batzuek (Patrice Lumumba famatu eta gaur ia ahantzia), bide militarra zenbaitek (Mulele eta besteak)... Horietako bakoitzari, modurik barbaroenez erantzun zieten kolonialistek. Kimbangu heriotzera kondenatu zuten estreina eta bizitza osorako espetxera gero. Presondegian hil zen. Lumumba eta bere kideak azidotan suntsitu zituzten. Muleleren gorputza puska txikitan zatitu eta Kongo ibaira bota zituzten. "Eta hemen ezagunak aipatu ditugu, izeberraren pikoa direnak; ez dugu jakinen nola akabatu zituzten zoko urrutietako errebelde ezezagunak". Orain, auzo globala... hesiekin Beraz, Kabissa.org-ek "bir-globalizazioa" deitzen duen gaurko hirugarren hau baino askoz lehenago, Afrikako herritarrek beren larruan dastatu zituzten globalizazioaren kalteak: eritasunak, hilketak, ekologiaren hondamendia, ekonomia kriminala (diru garbiketa, drogak, sexu esklabotasuna), lehengaien lapurreta... Ondorioz, gaurkoa eta berria iruditzen zaigun mugimendu altermundialistarekin lotu ditu erredaktoreak afrikarrek bidegabekeria horiei guztiei egindako erresistentziak: esklaboen erreboltak (tartean 1804an Haiti fundatzera eraman zuena), Brasilen belztasunaz egindako aldarrikapena ("negritude"), AEBetako beltzen aldarrikapen eta borrokak. Eta jakina, Afrika osoan XX. mendearen bigarren erdian bi aldetara (lokala-globala) gertatu ziren mugimenduak: herrialdeen askapen mugimenduak batetik, eta Afrikaren batasuna bultzatu nahi zuen mugimendu pan-afrikanista bestetik. XX. mendeko beste lider afrikar kasik ahantzi baten hitzak, Ginea Bissau kolonia portugesaren independentziaren alde borrokatu zuen Amilcar Cabral-enak, hauek ziren: "Nazio baten askatasunaren oinarria bere historia ezagutzeko duen eskubidean datza". Nork bere historia ezagutzea aldarrikatzen du Kabissa.org-ek nahasketa arriskutsuetan ez erortzeko: mundua herrixka globala izatearen aitzakiaz, biktimak eta zanpatzaileak nahasi daitezkeelako. "Herrixka bat bihurtu omen da mundua, baina ez da esaten herrixka horretako alde batzuetatik besteetara joateko mugimenduak oso murriztuta daudela". XX. mendetik masa suntsipeneko armak ere globalizazioaren ezaugarriak dira, eta Kongo bezalako herrialde bat horretan ere presente egon da: Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoak egiteko erabili zen uranioa Belgikaren mende zegoen Kongotik atera zen. Mendebaldeak ustiatzearen poderioz suntsitu diren oihan tropikal asko ere Kongokoak dira. Eta munduan zehar azken hamarkadetan hedatu diren birus hilgarrietako batzuk ere (Hiesa, Ebola...) hemendik barreiatu direla esan da. Kanpotik laguntza gutxi espero dute globalizazioak Kongon egindako kalteak goxatzeko. Eta aldiz, badakite "Berlinen 1884-85ean Kongo sortu zenetik, garrantzizko ezer ez dela hemen gertatu mendebaldeko indarrak tartean egon gabe". Bostehun urtez globalizazioaren kalteak jasan dituzten afrikarrek badute guri zer erakutsia... bir-globalizazioak orain guri ekar diezagukenaz. Informazio gehiago: OneWorld.Net-eko artikulua Kabissa.org gunea King Leopold's Ghost liburuaren laburpena Congo On Line

Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude