Konfort eremua versus amesgaiztoa

  • Hirugarren eguna zinemaldian eta hasi dira erritualak. Gazte epaimahaiko bi kide topatu ditut eramateko kafea hartzeko ilaran: elkarri izena galdetu diote, zinemaz hizketan hamar bat minutu zeramakitela. Dendakoak bere semea film batean ateratzen dela kontatu die, eta agian inoiz alfonbra gorrian egongo dela. Okindegian "Bollos de cine" kartela zintzilikatu dute. Izugarria da zinemaldiak duen eragina inguruko paisaian.


2021eko irailaren 19an - 22:21
Azken eguneraketa: 2021-09-20 00:27:50
Xabier Erkiziaren "O gemer" filmaren fotograma
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zuzendari berrien sailean eskaini dute Lena Lanskihren lehen filma. Nich'ya 14 urteko neskato baten erretratua da, Errusian girotuta dagoena. Vikak (hori da neskatoaren izena) jazo zaizkion gertakariak munduari ezkutatu behar dizkio, gizartea ez baita gai horiek onartzeko. Gertatutakoak, alta, bere gain eraman behar ditu, eta ahal bezala moldatu aurrera egiteko, horretarako garatzen dituen tresnek gizartetik gehiago urruntzen badute ere. Pobreziaren, ama nerabeen, familia barneko bortxaketen eta patriarkatuaren paretetan, ikuslegoa ere preso da. Eta ez dauka besterik pantailara begira jarraitzea baino. Egia esan, istorioaren gordintasunaren aurrean bat edo beste aretotik atera da, konfort eremutik bortizki atera baitute. Irudiek fidel mantendu dute hariaren giroa, eta hoztasun emozionalez lagundu dute une oro kontakizuna. Tentsio konstantean maisuki gidatutako film mikatza.

 

 

 

"Nich'ya" filmaren fotograma

 

 

 

Bakardadearen ildotik tiraka, Agustín Banchero Uruguayarraren Las vacaciones de Hilda filmera irits gaitezke. Akaso bi mundu paralelotan, edo bi garai ezberdinetan emakume berari gertatutakoak ditu hizpide. Lehen kasuan, bakarrik bizi den emakumea da, arkitekto bezala lan egiten duena eta ama zaintzeaz ere arduratzen dena. Umore txarreko bizi da, lehor ageri zaio munduari, eta inguruarekiko harreman afektibo oro ukatu du. Bigarren kasuan, hiru semeren ama da, eta senarrarekin minduta dago, bere fidelitate eza medio. Bata bestearen iragana izan liteke, lehen kasuan aspaldi ikusi gabeko semeak bisita egingo diola esaten baitio, eta bigarrenean harreman berezia baitu seme zaharrenarekin. Aitzitik, aktoreen errepikapenak (supermerkatuko kaxako emakumea, fabrikako langilea, jatetxeko zerbitzaria edo nortasun agiria eskatzen dion neska, besteak beste) giro berezia sortzen du, nahasia. Bi istorioak batuko dituen elementuak eztanda egiten du filmaren amaieran, nahasmendu hori potentziatuz. Batetik, bien arteko hariak nola josten diren interesgarria iruditu zait; bestetik, mezua susmagarri gertatzen da. Batez ere, mesfidantza sortu dit ozpindutako emakumearen irudiaren eraikuntzak, iraganerako saltoan izandako senarrarekiko harremanak guztiz baldintzatu izan balu bezala. Uste dut badela garaia bizitza berregiten duten emakumeen plazera erakuts diezaguten, samindura hutsean erretratatuak izan gabe.

 

 

 

"Las vacaciones de Hilda" filmaren fotograma

 

 

 

Xabier Erkiziaren O gemer filma eskaini da, azkenik, Zinemira sailean. Soinuaren munduko ikertzaile ezaguna den Erkiziak zuzendari papera hartu du bidaia gisa aurkeztutako film honetan, estruktura narratibotik urrun. Euskal idi-gurdien hotsen atzetik abiatu zen orain dela 10 bat urte zuzendaria, eta Brasil, Galizia, Erroma eta Egiptora ere eraman du bilaketa horrek. Gizakia, paisaia eta idien arteko harremana du ardatz zuzendariak, eta erritmo musikal eta bisualek gidatzen dute filma. Erkiziak Victor Hugoren aipu bat irakurri nahi izan du proiekzioaren aurretik asmoen aitortza gisa: horrenbesteko zarata egiten zuten gurdien deserosotasunak txunditu zuen idazle frantsesa, eta horrek berak liluratu du lesakarra. Maite Larbururen biolin eta Erkizia beraren akordeoiaren sorkuntza musikalak irekitzen du filma, eta soinuaren eta irudien elkarrizketan galtzen da ondoren haria. Eguna amaitzeko pieza, gozatzekoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2021
2021-09-28 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.


BESTELAKO ZINEMALDIA
Irudika ditzagun istorio sinesgaitzak

Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]


2021-09-27 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.

 


BESTELAKO ZINEMALDIA
Irudika ditzagun istorio sinesgaitzak

Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]


“Haiek milionario, gu prekario”

Zahar etxeeetako langileak Zinemaldiaren alfonbra gorrian sartzen saiatu dira (irailak 25), baina Poliziak geldiarazi egin ditu.


BESTELAKO ZINEMALDIA / 8. EGUNA
Alfonbraren azpian zegoena

Betirako gelditzeko itxura lukeen arren, amaitzen ari da Donostia Zinemaldia. Estreinatu dira dagoeneko film guztiak, eta hasia da epaimahaia sarien berri ematen. Batzuetan bat gatoz, besteetan ez horren beste; hor dago iritziaren koska. Agian homologazio eta lehia ez litzateke... [+]


BESTELAKO ZINEMALDIA / 7. EGUNA
“Dokumentalgintzak narraziorako potentzia eta esperimentaziorako joera berariazkoak ditu”

Paloma Orlandini (Buenos Aires, 1996) zine zuzendaria eta muntatzailea da. Donostia Zinemaldiko Nest sailean aurkeztu du Ob scena lana, eta berekin izateko aukera izan dugu, Argentinako zinemaz, bertako mugimendu transfeministaz, eta pornografiaz aritzeko. Urguleko... [+]


2021-09-23 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 6. EGUNA
Kerik gabeko egunak

Giro itogarria ezin jasanez alde egin eta Mexikon luzaz egon den gizon bat Donostiara itzuli da. Bertan aurkituko duenak ez du zerikusirik bere gaztaroan ezagutu zuenarekin. Gatazkaren presentzia egunerokoa den hirian ezin egokituz dabil, bakarti, eta alkoholarekin arazoak... [+]


BESTELAKO ZINEMALDIA / 6. EGUNA
Esaten ez direnak

Azken egunetara iristen ari garela, film gutxi gelditzen dira estreinatzeke. Banaka-banaka ikusi ditugu areto eta oholtzatik pasa diren zuzendari, ekoizle nahiz aktoreak, apur bat hurbiltzen gaituelarik horrek sortze eta eratze prozesura. Egileen zuzeneko ahotsa entzutea izaten... [+]


2021-09-22 | Peru Iparragirre
Sail Ofiziala / 5. eguna
Amatasun atmosfera itogarriak


2021-09-22 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 5. EGUNA
Azpi-azpikoak

Emanuel Carrere idazle eta zinegilearen Ouistreham filmaren sinopsia irakurri nuenean, Günter Walraff kazetari alemaniarrak 1985ean argitaratu zuen Ganz unten (Azpi-azpian) liburua etorri zitzaidan gogora. Walraffek bi urte igaro zituen lan egiteko baimenik gabeko langile... [+]


BESTELAKO ZINEMALDIA / 5. EGUNA
Atalik interesgarriena eta ospearen balioa

Sarrerak lortzeko egon diren zailtasunak izan dira hizpide hainbat mediotan. "Aurten ez dut ezer lortu" edo "datorren urtean akreditazioa, fijo" bezalako komentarioak entzun ditut han eta hemen; nik, seigarren egunez, alarma 6:45etan jarrita eman diot hasiera... [+]


“Emakumerik gabe ez dago zinemarik, elkarrekin indartsuagoak gara” aldarrikatu dute Zinemaldian

Emakumeek zineman ikusgaitasun nahikorik ez duten arren, izan badirela gogoratu dute Donostiako Zinemaldian, duten lekua aldarrikatuz, “emakumerik gabe ez baitago zinemarik”. Elkarrekin indartsuagoak direla-eta, elkarte berri bat ere aurkeztu dute: MIA Animazio... [+]


Eguneraketa berriak daude