Konfinamendu garaian joan zaizkigun musikariak

  • Aste honetako Soinugelan azken lau hilabeteetan zendu diren musikariak gogoratu nahi ditugu, haietako bakoitzaren kanta bat entzunez. Batzuk zuzenean hil dira Covid 19 birusaren erasoaren ondorioz, eta gainerakoak beste gaixotasun batzuek jota, baina guzti-guztiak konfinamendu garaian joan zaizkigu. Hona, beraz, gorazarre egin nahi diegun musikari hilen zerrenda aski luzea:


2020ko ekainaren 11n - 09:37
Argazkian Manu Dibango

Joseph Shabalala: Zulu herriaren baitan sorturiko musikari hau Ladysmith Black Mambazo abestaldearen sortzailea eta zuzendaria genuen, eta 1986an mundu mailako arrakasta bildu zuen Paul Simonekin batera grabatu zuten Graceland diskoari esker. Jakina denez, disko hori World Music deiturikoaren hastapeneko diskotzat jotzen dute adituek. Homeless izeneko kanta Paul Simonek eta Joseph Shabalalak konposatu zuten, elkar hartuta.

Ivan Kral: Gitarra jotzaile hau 71 urte zituela hil da joan den otsailean. Jatorriz txekiarra bazen ere, gazterik joan zen AEBetara, eta han abiatu zen musika munduan. Baxua ederki jotzen zuen musikari hau Patti Smith, Iggy Pop eta beste sortzaile ezagun askoren laguntzaile aritu zen luzaroan. Musikaz gain, zinea ere gogokoa zuenez, biak bildu zituen The Blank Generation dokumentalean, punkak New Yorken izan zituen sorrera eta bilakaera kontatzeko zuzendu zuena.

Crazy Cavan: Galesko musikari honek goi mailara eraman zuen rockabillya Britainia Handian Rhythm Rockers taldearekin. Gazterik igo zen oholtzara aurrenekoz, eta oraintsu arte han jarraitu du bere musikaz bazterrak alaitzen. Saio honetan Rockabilly Rules OK entzungo dugu.

McCoy Tyner: Jazzak inoiz eman duen piano jotzailerik hoberenetariko bat ere joan zaigu joan den martxoan, McCoy Tyner, 1938an Filadelfian jaioa. Bere bizitza luzean hogeitaka disko grabatu zituen, haietako asko jazzaren benetako maisuekin. Bost urtez John Coltrain handiaren laukotean jo zuen, eta beronen funtsezko disko batzuetan entzuten den pianoa McCoyTynerrena da, hain zuzen.

Luis Eduardo Aute: Artearen adierazpide guztiak maite zituen sortzaile espainiar honek. Olerkiak idazten zituen, margolanak sortzen zituen eta kantu ederrak konposatzen zituen, beti ere finezia eta dotorezia handiz. Gaur entzungo dugun kanta hamaika aldiz entzun dugu denok, baina denborak ez dio baliorik kendu. 1975eko irailean, hil hurrean egon arren, Franco diktadoreak bost lagunen heriotza zigorra sinatu zuen: FRAPeko hiru militanterena eta Txiki eta Otaegi etakideena. Diktadorearen hilburuko politiko makrabo horren berri izan bezain laster, Luis Eduardo Autek Al alba maitasun kantu hunkigarria sortu zuen, protesta gisa.

Bob Andy: Reggae esparruan ibilbide luzea eginda zeukan 1944an Kingstonen jaio eta aurten hil zaigun Bob Andy jamaikar musikariak. Gaurko saioan To Be Young, Gifted and Black abesti ezaguna entzungo dugu, Bob Andyk bikotekide zuen Marcia Griffiths kantariarekin 1970ean grabatu zuena. Kanta, berez, Nina Simonerena da, eta, denboraren poderioz, arrazakeriaren aurkako himnoetariko bat izatera heldu da.

Kenny Rogers: Kantari hau ere zendu zaigu konfinamendu garaian. Houstonen jaio zen 1938an, eta musikan jazzaren bidetik abiatu zen hastapenean. Geroztik, hainbat estilo eta esparrutan aritua genuen, popean eta pop rockean esaterako, baina arrakastarik handienak country musika egiten hasi zenean lortu zituen. Orain entzungai jarriko dugun kanta bere ibilbidearen hasierakoa da, 1968koa, hain zuzen ere.

Manu Dibango: Kamerungo saxo jotzaile bikaina dugu Manu Dibango, askok afrofunk musikaren ordezkari nagusitzat jo izan dutena. Bera ere berrikitan hil zaigu koronabirusaren pandemian. Gaztetan Parisera jo zuen, eta han hasi zen musika munduan, baina sekula ere bere afrikar erroak galdu gabe. Disko ahaztezinak utzi dizkigu Manu Dibangok, ederrenetako bat Eliades Ochoa eta Cuarteto Patriarekin grabatu zuen Cubafrica izenekoa izanik.

John Prine: Amerikako Estatu Batuek azken hamarkadetan eman duten kantautorerik handienetako bat ere eraman digu koronabirusak, John Prine. Hemezortzi disko laga ditu, eta haietan kantu sakon eta bikainak, Amerikako Estatu Batuetako gizartearen eta politikaren erradiografia zehatza egiten dutenak. Sam Stone honetan, kasurako, Vietnamdik, dominez gain, heroinaren mendekotasuna ere ekarri duen soldadu baten historia kontatzen digu.

Eric Weissberg: Gitarra eta banjoaren maisua izan da denbora luzean. Artista ospetsuenei laguntzen ikusi izan dugu beti, Bob Dylan, Judy Collins, Art Garfunkel, Billy Joel eta beste askori. 1972an gitarra eta banjo baten arteko duelu izugarri ona moldatu zuen Deliverance filmerako. Entzun dezagun, beraz, Dueling Banjos ezaguna.

Tony Allen: Kritikari askoren iritziz, agian inoizko bateria jotzailerik onena. Nigerian sortu zen, Lagos hiriburuan, eta musikan hasi eta berehala, bikotea osatu zuen Fela Kutirekin. Beronek behin baino sarriago adierazi zuen, Tony Allen egon ezean, afrobeat musika ez zela inola ere sortuko. Tony Allenek ederki ezagutzen zituen jazz esparruko bateria jotzaileak. Bere ekarpenik handiena klasiko horien erritmoei Afrikako berritasunak ekartzea izan zen, dudarik gabe.

Hamilton Bohannon: Perkusio eta batería jotzaile bikain hau oraino eskolan zegoela hasi zen jotzen bere jaioterrian, Georgia estatuko Newman herrian. Baina gero Detroitera jo zuen, eta han funk eszenako musikari hoberenekin aritzeko aukera izan zuen, Stevie Wonder, The Supremes eta The Temptationsekin, besteak beste.

Ahmed Ismail Hussein: «Lautearen erregea» esaten zioten, eta ez da harritzekoa, Ahmed Ismail Husssein musika tresna horren benetako maisua izan delako luzaro. Bera ere berrikitan hil zaigu Londresen, 91 urte zituela. Yemenen ikasi zuen lautea jotzen, eta 50 eta 60ko urteetan Somaliako folk musikaren aita pontekoa izan zen. Baina rocka ere maite zuenez, hango agintari atzerakoiek ez zuten haren lana begi onez ikusten, eta Europara alde egin beharra izan zuen. Ahmed Ismail Hussein eta bere lautea ezinbesteko ereferentzia dira Arabia aldeko musika ezagutzeko.

Little Richard: Egia esan, dena zeukan kontra, arrakastarik ez izateko, txikia, beltza eta homosexuala zelako, baina bere kategoria hain handia zen, ezen laster rockaren izar handienetako bat izatera iritsi baitzen. Georgiako Macon herrian jaio zen, beste izar bi, James Brown eta Otis Reding jaio ziren herrian. Kantuegile aparta izan zen Little Richard, hitak bata bestearen ostean sortzen zituena eta oholtza gainean kemenez eta indarrez interpretatzen zituena. Jarraian entzungo dugun Long Tall Sally kantuan primeran hautematen da Little Richarden kemen berezia.

Bill Withers: Konfinamendu garaian zendu diren musikarien zerrenda gehiago luzatzea bagenuke, baina gaurkoz Bill Withersi egingo diogu azken gorazarrea. Mendebaldeko Virginian 1938an jaiotako musikari honek bide oparoa egin du soularen esparruan, hain oparoa, non musika mota horren erreferente nagusietako bat baita. Segidan entzungo dugun kanta Just As I Am diskotik aterea dago eta Ain´t No Sunshine du izena.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Inaugurazio erromantiko-berantiarra

Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.


2024-07-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-07-30 | Sustatu
Ruper Ordorika, 2024ko Abadia Saria

Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortu zen Abadia saria. Irailaren 12an Hendaian egingo da ekitaldia, Abadia Jauregian hain zuzen, eta sari... [+]


2024-07-24 | Xalba Ramirez
Lagun onekin, orduak labur

Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin. 

“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]


2024-07-24 | Julen Azpitarte
Free jazz
Beltzetan beltzena

1959. urtea mugarri izan zen jazzaren bilakaeran: Miles Davisek A Kind Of Blue grabatu zuen martxoan eta apirilean; disko horretan parte hartu zuen John Coltranek Giant Steps plazaratu zuen maiatzean; eta, azkenik, Ornette Colemanek The Shape Of Jazz To Come argitaratu zuen,... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


Eguneraketa berriak daude