Konfiantzaren indarra


2017ko abuztuaren 11n - 10:06

Konfiantzak ematen du norbere gaitasunak garatzeko segurtasuna. “Pertsona haurtzaroan eta gaztaroan konfiantza giroan hazten bada, bere buruarengan eta besteengan konfiantza izan dezan behar dituen baldintzak eskaintzen bazaizkio, hezkuntza-ibilbidean zein bizitzan zehar sortuko zaizkion erronkei eta zailtasunei erantzuteko gaitasuna garatuko du”. Horra Konfiantzaren Pedagogiaren abiapuntua, Amaia Antero Arrasateko Arizmendi ikastolako zuzendari pedagogikoak azalduta. Bera da liburuaren egilea, eta gero eta ikastetxe gehiagotan praktikan jartzen ari diren pedagogia hau Arizmendin nola aplikatzen duten partekatu du liburuan. “Konfiantza ez da airean eraikitzen, sendotasuna ematen duen oinarri batean baizik”, eta horretarako gako ugari ematen ditu Anterok: zimenduak, baldintzak, baliabideak, testuingurua, rolak… Baita gogoetarako hainbat gai ere, egungo hezkuntza ereduaz eta paradigma aldaketaz.

FITXA

Konfiantzaren pedagogia. Arizmendi ikastolaren markoa
Amaia Antero Intxausti

Arizmendi kooperatiba, 2015


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udako kultur gomendioak 2017
2017-08-04 | Axier Lopez
Historia ofizialetik kanpo

Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.


Eguneraketa berriak daude