Kondenatutako hiltzaile ultra-eskuindarra, Espainiako segurtasun indarrentzat lanean

  • Emilio Hellin Moro, 1980an Yolanda Gonzalez (Espainiako) Langileen Alderdi Sozialistako militante deustuarra hiltzeagatik 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ultra-eskuindarra, Estatuko Segurtasun Indarrentzako ari da lanean, El País-ek azaleratu duenez.


2013ko otsailaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Emilio Hellín, pasa den astean (Argazkia: Carlos Rosillo / El País)

Duela 16 urte, 1996ko urtarrilaren 25ean, jaiotza aktako izena aldatu zuen. Luis Enrique izena du orain. Guardia Zibilaren kriminologia zerbitzuetako aholkularietako bat da, terrorismoaren inguruko ikerketetan parte hartzen du, eta prestakuntza ikastaroak ematen dizkie Ertzaintzako, Guardia Zibileko, Polizia Nazionaleko, Defentsa Ministerioko eta Mossoetako agenteei, Jose Maria Irujo kazetariak dioenez. Zerbitzu horiengatik, Barne Ministerioak ordaindu egiten dio.

Legeak izen-aldaketa onartzen du, "baldin eta bidezko arrazoia dagoela erakusten bada eta hirugarren pertsonei kalterik eragiten ez badie”.

“Estatuaren zerbitzura zegoen terrorista”

“Zer esango lukete AVT eta PPko bozeramaileek, Ertzaintzak ETAko kide ohi bat kontratatuko balu prestakuntza ikastaroak emateko?”, galdetu du Pablo Iglesias zientzia politikoetako irakasleak Público egunkarian. “Francisco Alcarazek, Ynestrillasen adiskide demokratak, esango luke justizia euren gain hartuko luketela, biktimek jasandako tamainako umilazioaren aurrean. Dena den, Espainiako eskuinak sekula ez du izan adorerik justizia bere gain hartzeko: tiro bat bota baino lehen, Estatuaren babesa zutela ziurtatzen zuten”.

Artikuluan hainbat datu ematen du Iglesiasek, amaieran gauzak argi uzteko: “Badakizue terrorista ohi bat zergatik ari den soldatapean lanean guztiok ordaintzen ditugun segurtasun indarrentzako. Estatuaren zerbitzura aritu zen terrorista bat delako. Gurea trantsizio eredugarria izan dela diotenek, demokratak garenon mespretxua besterik ez dute merezi”.

Yolanda Gonzalez

Yolanda González Martin (Bilbo, 1961- Madril, 1980) espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraildako ikasle eta militante komunista izan zen. Deustukoa jatorriz, Madrila joan zen elektronika ikastera. Partido Socialista de los Trabajadores alderdiko militantea zen. 1980ko otsailaren batean, Fuerza Nuevako zenbait kidek bahitu, torturatu eta erail zuten. Hilketa Batallón Vasco Español taldeak hartu zuen bere gain. Egile moduan, Emilio Hellin eta Ignacio Abad Velázquez atxilotu zituzten. Hellini 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion eta horietatik hamalau bakarrik bete zituen.

Iturria: Wikipedia


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Eneko Etxeberria: “Hitz bakarrean, inpunitatea bilatzen du Gobernuak”

Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]


2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


Bigarren saioan ere ez dute ‘Naparra’-ren gorpuzkirik aurkitu Landetan

Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]


Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.


Bigarren saioan ere ez dute Pasaiako Sarraskiko poliziarik identifikatu

Joseba Merinoren familiak eta defentsak eskatu dute hilketen garaiko argazkiekin izan dadila hurrengo identifikazio saioa. Deituta zeuden hiru polizietatik bakarra agertu da, beste biak hilda baitaude polizien defentsaren esanetan.


Jaurlaritzak Zabalzari biktima izaera onartu arren, justiziak hirutan artxibatu du auzia

“Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz... [+]


Espejo guardia zibila saritu izana justifikatu du Grande Marlaska ministroak

Mikel Zabalzaren atxiloketa eta heriotzarekin lotura izan duen Arturo Espejo Guardia Zibila teniente jeneral izendatzeagatik azalpenak eman ditu Barne Ministroak Senatuan. Grande Marlaskak erabakia defendatu du, EAJ-k eta Geroa Baik Mikel Zabalzaren familia berriz ere... [+]


2023-04-19 | Gatzaga taldea
Eustakio Mendizabal ‘Txikia’, abertzale belaunaldi baten mitoa

Luzaz iraunen du euskaldun askoren oroimenean 1973ko Ostegun Santu hark. Euskal erresistentzia armatuan ordurako mito bihurtua zen Txikia hil zuten eguna. Eustakio Mendizabal Benito Polizia espainolaren tiropean erori zen Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko bururik... [+]


Espainiako Estatuak torturatzaileak saritzen dituela salatu du Zabalzaren familiak

Mikel Zabalza Gogoan ekimenak Espainiako Estatuari leporatu dio tortura saritzea. Arturo Espejo Intxaurrondoko tenientea zen orbaizetarra torturatu eta hil zutenean, eta gaur egun Guardia Zibileko teniente jenerala da.


Eguneraketa berriak daude