Kondena berria Marixol Iparragirreri: hamabost espetxe urte

  • Amurrioko epaitegiaren aurka 1996an egindako atentatua agindu izana leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Iparragirreri.


2021eko azaroaren 15ean - 16:05
Azken eguneraketa: 17:08

Amurrioko atentatua agindu izanagatik ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak zigorra preso gipuzkoarrari, Efe berri agentziak zabaldu duenaren arabera. Frantziako Estatuak 2019an entregatu zion Marixol Iparragirre Espainiakoari, Frantzian ezarritako zigorra osorik bete ostean. Espainian hamabi auzi ireki dizkiote, eta gaurkoa itxitako bederatzigarrena da. ETAko buruzagi izatea leporatuta 1980 eta 90eko hamarkadetan hainbat atentaturen ardura egotzi diote Iparragirreri, eta orotara 250 espetxe urte baino gehiagora zigortu dute jada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marixol Iparragirre
2022-01-04 | ARGIA
Xanti Iparragirrek Espainiako Poliziarengandik ihes egin behar izan zuenekoa, berak kontatuta

Xanti Iparragirrek Eskoariatzako Aingeruguarda baserritik (Kortako Zelaia izenez ere ezaguna) ihes egin behar izan zuenekoa horrela kontauta du Biziaren azala liburuan.


2021-06-09 | ARGIA
Sei hilabetean lau espetxe zigor jarri dizkiote Marixol Iparragirreri, azkena 46 urtekoa

Urtea hasi zenetik lau zigor ezarri dizkiote Marixol Iparragirreri. Azkenarekin, Espainiako Auzitegi Nazionalak 46 urteko espetxe zigorra ezarri dio presoari, 1987an bi hilketa burutzea eta Eskoriatzan lehergailu bat jartzea leporatuta.


2020-07-09 | Mikel Eizagirre
122 urteko espetxealdia eskatu du fiskalak Marixol Iparragirrerentzat

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izaten ari da, uztailaren 8an eta 9an. Beste hamaika auzitan deklaratu beharko du euskal preso politikoak.

 


Eguneraketa berriak daude