Komunitate iraultzailea, elkarlaguntzaren aldarri


2022ko maiatzaren 25an - 13:28
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2017. urtetik aurrera elkarlaguntzaren alde apustu egiten dugu gure kolektiboan. Dominazio Sistemari aurre egiteko –kapitalismoa, patriarkatua eta kolonialismoaren estrukturen arteko uztarketa horri– elkarlaguntzaren bidea besterik ez dugu ikusten.

Gehienetan, era organizatiboetan pentsatu ohi dugu Elkarlaguntza Sareak burura etortzen zaizkigun momentuan; baina historikoki, gizarteak, elkarkidetasun sare eta informaltasun asoziatiboaren bitartez eraiki izan ditu bere harreman afektibo eta ekonomikoak, merkantilizazio formetatik eta burokratizaziotik haratago. Gaur egun ere, gure egunerokotasunean merkatutik at sozializazio ereduak ezagutu eta antzemateak sekulako potentzialitate politikoa izaten jarraitzen du. Eta dinamika honek kapazitate mobilizatzailearekin hornitzen du Elkarlaguntzaren bidea.

Horrek, inondik inora ez du esan nahi Dominazio Sistemaren logikatik kanpo bizi diren harremanak direnik; baizik eta erlazio indartsuak sortu, mugimendua aglutinatu eta praktikaren bitartez, helmuga emantzipatzaileranzko biderik eraginkorrenen modura aurkezten zaizkigula.

"Gatazka, antolakuntza eta politizazio espazio hauen helburua mugimendu antagonista sortzea da: Dominazio Sistemaren kontrako mugimendu antagonista"

Mundua aldatzea ez da erraza. Sarritan, ortzi-muga handiei heltzea nahikotzat jo izan dugu Euskal Herrian, epikotasunaren bidez langilegoa energia historikoz hornitu nahian. Baina elkarbanatutako konplizitateak sustatzea ezinbestekoa da; militantzia, etengabeko sakrifizioa baino, normaltasun baten barruan sartu dadin, egunerokotasuna ordenatuko duena, beste forma bat emanez; ez bakarrik diziplinak mediatutakoa. Elkarbanatutako afektuek eta ilusioa pizteko gai diren proiektuen eraikuntzak oso eraginkorrak izan direla baieztatu genezake, eta egunerokoan sortzen dugun sozializazioak baino ezin du elikatuko gero eta gehiago hedatu nahi dugun errealitate berria.

Konturatu gara jada, Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan langileria mobilizatzeko gaitasuna izan duen ENAMek ezin duela paper hori bete gaur egun; proiektu iraultzailearen porrotaren ostean. Horregatik, ezinbestekoa zaigu beste adierazpen politiko berri batzuen sorkuntza autoantolatua, gatazka eta antolakuntza eraikitzeko –etxebizitza sindikatuak, elkarlaguntza sareak, gaztetxeak, ...– eta inoiz militatu ez duenarentzako politizazio eta ikasketa espazio izateko.

Gatazka, antolakuntza eta politizazio espazio hauen helburua mugimendu antagonista sortzea da: Dominazio Sistemaren kontrako mugimendu antagonista, hain zuzen ere. Inoiz ahaztu barik etsaia kanpoan ez ezik gure arteko erlazioetan ere badagoela. Horregatik, eguneroko ekina moldeatzeko gaitasunean aurkituko dugu komunitate iraultzailearen potentziala.

Esan dezakegu orduan, mugimendu antagonista hori eraginkorra izateko gure marko ideologikoak, eta horrenbestez, gure jarrerak eta ekintzek despatriarkalizazio eta deskolonizazio prozesu sakona behar dutela, bai eta klase kontzientzia indartu eta klase elkartasuna hauspotzea ere.

Ideia guzti horiek egunerokoan duten lanketaz gain, inflexio puntu indartsuek guzti hori elikatzen dute, eta horretara dator, aipatutako ideiek astebetez eztanda egin dezaten antolatu dugun Elkarlaguntza Astea, ekainaren 20tik 26ra, egun bakoitza egunerokotasunean lantzen dugun ildo politikoetako bati eskainiz.

Egun hauetan guztietan elkarrekin bazkalduko dugu (bakoitzak berea ekarriz). Esan beharrik ez dago denok gonbidatuta zaudetela. Ume-zaintza, elikaduraren dibertsitatea eta itzulpen linguistikoak kontutan hartuko dira ekimen guztietan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude