Komunak, garatze oztopatua testuinguru zailean

  • Behetik eraikitako Estatu komunal bat sortzeak kolokan jartzen du guztiz Estatu kapitalistaren egitura. Aurretik esperientzia batzuk bazeuden ere, Chávezi aitortu behar zaio epe luzerako ikuspegi eraldatzaile eta ausarti honen aldeko apustu estrategikoa, Estatu burgesaren egiturak erabiliz Estatu hori bera gainditzea ezinezkoa dela egiaztatuta. Hasieratik marxismoak Estatuaren aferari arreta jarri badio ere, ez dago esperientzia arrakastatsurik sozialismoa eraikitzeko behin Estatu burgesaren aginte politikoa lortuta bere eremu eta logiketan arituz. Kontrakoa bai. Izan ere, Estatu burgesak eskaintzen dituen bideak erabiliz sozialismoa eraikitze-saiakera gehiegi odolez ito dituzte. Horregatik, Venezuelan irekitzeko bide berri hau, Estatu komunalaren eraikuntza, erronka originala suposatzen zuen.

El Maizal komunaren sarrera.

2020ko urtarrilaren 20an - 12:46

Chávezek 2006an planteatu zuen Estatu komunalaren eraikitzeko beharra, txikitik handira, eta handik gutxira komunetarako ministerio bat sortu zen eta oinarrizko egiturak hasi ziren sortzen. Antolaketari dagokionez, auzo eta herri mailan kontseilu komunalak daude, gutxienez 150 familiaz osatuta egon behar direnak. Bigarren maila batean komunak daude, gutxienez 5 kontseilu komunal barnebiltzen dutenak. Gaur egun, Venezuelan 3.000 bat komuna daude erregistratuta, batzuk oso aktiboak eta beste batzuk nahiko “nominalak” (erregistratuta bai, baina benetako funtzionamendurik gabe), haien presentzia oso heterogenea izanda Venezuelako lurraldean. Komunen elkartzetik hiri komunalak sortzen dira, hiri klasikoaren eredutik askoz haratago doazenak. Hiri komunalak gaur egungo antolaketa admnistratibotik gain daude. Esaterako, udal edo estatu ezberdinetan kokatuta dauden komunak barnebil ditzakete. Hiri komunalek azpiegitura konplexuagoa daukate baita eskumen gehiago ere, milizia batailioi bat izatea, adibidez. Edozein kasutan, egituraketa komunalaren garapenak oso hiri komunal gutxi eratzea ahalbidetu du oraindik. Garapen beste fase batean, hiri komunal guztiak batuta Estatu komunala osatuko litzateke, egitura instituzional berriaz osatuta. Egitura hauen guztien osaketa eta funtzioak 2009-2012. urteetan argitaratutako hainbat legeetan zehaztuta daude.

Tartea badago ere (historikoa, geografikoa, sozioekonomikoa…), asmo honek sobieten eredua jasotzen du neurri handi batean. Proiektu erraldoi honek jendarte berri baten antolaketaren osagai ezberdinak barnebiltzen ditu: ekoizpena, ekoizteko baliabideen (lurra barne) jabegoa, erlazio ekonomikoak, parte-hartzea eta erabakitzeko prozedura, segurtasuna, autodefentsa… Planteamentu honek herriaren protagonismoan eta ahalduntzean jartzen du gakoa. Boterearen gaia da gakoa, Leninek Estatua eta Iraultza idazkian oso ondo azaldu zuenez. Estatu komunala osatzeak Estatuaren eredu kapitalista gainditzea suposatuko luke, nazioarteko kapitalismoaren aurkako borrokan jauritiki zuzen bat izanda (edozein kasutan, ezinbestez beste herri batzuekin batera garatu beharreko borroka, inperialismoaren kontrako nazioarteko fronte zabal batean kokatuta).

Liburutegi komunala Altos de Lidice komunan (Caracas), 2017ko guarimbetan eskuinekoek eraso egindakoa.

Chavismoaren lehenego hamarkadak (1999-2008) gehiengoaren bizi baldintzak asko hobetu zituen, ideario eta imajinario kolektiboa irauli zuen eta herri antolatzea eta parte-hartzea nabari piztu zuen. Ordea, inertziak, heredatutako bizioak, kontrol-falta eta ustelkeria-kultura aldatzea ez da urte gutxiko kontua. Hauei gehitu behar zaizkie aurretik aipatutako beste faktore "makro" batzuk: dibertsifikatu gabeko ekonomia (petroliokiko guztiz dependientea), ekonomia informalaren garrantzia, ezberdintasun sozial handiak baita kanpoko erasoak ere. Horren guztiaren ondorioz, Estatua modernizatzeko eta ekonomia dibertsifikatuago eta efizienteago izateko aukera galdu zen neurri handi batean. Etor zitezkeen garai txarrei berme gehiagorekin aurre egitea ahalbidetuko lukeena, hain zuzen ere. Solasaldietan venezuelar batzuek aitortzen dutenez, gaur egun pairatzen duten blokeo kriminalaren efektuak eramangarriagoak izango lirateke oparotasun urteak hobeto kudeatu izatekotan.

2000. hamarkadaren amaieran sistema komunala eraikitzeko erronkak zama hori gainean izan arren, prozesua indartsu hasi zen, herri sektore handi bat mobilizatuz. Hala ere, laster hasi ziren gauzak okertzen prozesu luze horretan. Chávez 2013an fisikoki desagertzeak agerian utzi zuen Latinoamerikan hain ohikoa den "buruzagikeria"-rekiko dependentzia, bere gauza on eta txarrekin. Venezuelan zegoen Chávezekiko atxikimenduak bideratu zuen aldaketarekiko eta sozialismoarekiko atxikimendua populazioaren sektore zabal batean, eta bere diskurtso zein neurrien bidez herria politikoki formatu zuen; lehen inork egin ez zuen bezala. Ordea, prozesu baten norabidea pertsona baten eskuetan (edo buruan, hobeto esanda) egoteak ahultasun handia erakusten du aldi berean. Bere eztabaidaezinezko liderrik gabe, prozesu bolivartarra ahulduta geratu zen. Maduro presidentearen lehenengo pausoak ez ziren batere errazak izan. Hasteko, bere presidentziaren lehen urteetan egondako petrolioaren prezioaren jaitsiera handiak Estatuaren diru-sarrerak mugatu zituen era oso larrian. 2013tik 2017ra Venezuelako BPG % 36,9 jaitsi zen. Aldi berean, prozesuarekin bukatzeko ofentsiba areagotu zen, barrutik zein, bereziki, kanpotik, Venezuelako egoera nabarmenki okerragotuz.

Behiak ekoizteko unitatea El Maizal komunan (LaraPortuguesa estatuak).

Ebidentea da testuinguru hau ez dela sistema komunala eraikitzeko momenturik aproposena. Izan ere, chavismoa hedatze fase batetik erresistentzia fase batera igaro zen, non kontu ideologiko eta sinbolokoez gain, arazoa askoz materialagoa zen, mota guztietako baliabideak lortzeko zailtasun handiekin. Alabaina, krisiek beraiek sortutako beharra eta tentsioa aldaketa kualitatiboak gauzatzeko pizgarriak izan daitezke. Baliabideak Estatutik ia dohainik eta jarraipen eta kontrol gutxirekin lortzen zirenean inefizientzia nahiko orokortua zegoen eremu askotan. Eskasiak, ordea, beste bideak asmatzera eramaten du derrigorrez. Are gehiago, proiektu chavistaren kontrako ofentsibaren erdian, efizientzia eta ekoizte hutsa borroka mota garrantzitsuenetariko bat dira.

Horrela ulertu dute komunero askok eta autogestionatzeko eta ahalduntzeko ahaleginak indartu dituzte. Lara eta Portuguesa estatuen artean dagoen El Maizal komunan argi daukate. Gaur egun Venezuelako emankorrenetakoa den komuna honetan 10 ekoizpen-unitate martxan daude (landare- zein animalia-ekoizpena eta elikagaien eta beste produktuen banaketari lotuta), non 103 komunerok egiten duten lan, hazien, lanabes eta diru faltari ozta-ozta baina aurre eginez. El Panal 2021 komunarekin koordinatuta, Caracaseko 23 de enero auzoraino bidaltzen dute haien ekoizpenaren zati bat, merkatu kapitalistatik at arituz. Erresistitzeko eta aurrera egiteko jarrera islatuta agertzen da, harro, El Maizal-en lursailaren sarrerako panelean, non Chávez komandanteak adierazitako "¡Comuna o nada!" letra handietan irakur daitekeen.

Saiakera batzuk porrotean bukatu arren, landa-oligarkiatik erasoak pairatu arren baita gobernuaren kargu batzuengandik oztopoak baino ez jaso arren, komuna batzuek urteetako eskarmentua daukate eta emaitza positiboak erakusten dituzte. Herria antolatuta eta baliabideak erraztuta, herritik herrira ekoiztea eta bitarteko enpresa pribaturik gabe produktu asko helaraztea posiblea dela erakusten dute. Inurri-lanaren bidez herri boterea eraikitzen ari dira, sozialismo komunitariorako pauso praktikoak emanez eta Venezuelak jasaten duen gerra hibridoaren ondorioei aurre eginez, osasun eta elikadura arloetan nagusiki. Alderdi materialak ez ezik, alderdi mentalak ere eraldatzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Komunero asko kontziente dira beren eguneroko borroka etorkizuneko Estatu komunalaren enbrioia dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Nicolás Madurok irabazi ditu Venezuelako hauteskundeak

Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]


Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
“Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean”

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
“Ez dugu irla bat izan nahi”

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


2022-05-05 | Gedar
Gose greba bertan behera utzi behar izan du Asier Guridi iheslari politikoak

Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.


2022-04-20 | ARGIA
Asier Guridik 22 egun daramatza gose greban, nortasun juridikoa eskatzeko

Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]


2022-03-29 | ARGIA
Nortasun juridikoa eskatzeko gose greba hasi du Asier Guridi errefuxiatu politikoak Venezuelan

Martxoaren 29an gose greba hasi du Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Venezuelako Espainiako Kontsulatuaren aurrean "nortasun judirikoa" eskatzeko: izan ere, Espainiako Estatuak ukatu egin dio nortasun juridikoa eta ondorioz, oinarrizko eskubideetara... [+]


Gose greba mugagabea abiatu du Venezuelan dagoen Asier Guridi iheslariak, herritartasun eske

Venezuelan dagoen Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoak abenduaren 3an gose greba abiatu duela jakinarazi du. Caracas hiriburuko Espainiako kontsuletxearen aurrean dago, bere eskubideak eta 13 urteko bere semearenak aitortuak izan daitezen eskatzeko. 2005ean... [+]


2021-07-01 | Ibai Trebiño
Euskal Herriaren autodeterminazio eskubideari babesa eman dio Munduko Herrien Kongresuak

Nazioarteko 500 bat ordezkari elkartu ditu ekainaren 21etik 24ra Caracasen burutu den kongresuak. Autodeterminazioa eta amnistiaren aldeko ebazpen bana onartu dituzte. Itxiera ekitaldian Venezuelako presidente Nicolas Madurok Euskal Herria herri “ausart eta... [+]


Eguneraketa berriak daude