Komikiaren hizkuntza ulertzeko sarrera tailerra emango du Joseba Larratxe Joseviskyk eta nork bere zinta marraztuko du. San Juan plazan ariko dira, 17:00etan hasita. Pare bat orduko saio irekia izango da, eta izena eman beharrik ere ez dago.
Kontenporanea arte eta kultura garaikidearen topaketaren barruan emango du "Mugimendu ikusezinak" sarrera tailerra. Komikilariak horrela azaldu du izenburua, Hitzen uberan webgunean egindako elkarrizketan: "Bi ideiari egiten die erreferentzia: batetik, komikiak denbora eta mugimendua modu abstraktuan irudikatzen dituelako (benetako mugimendu eta denboraren iraganik gabe), eta bestetik, komiki zaletasuna lur azpiko mugimendua izan delako, publiko orokorrarentzako ikusezina". Denbora luzez bigarren mailako artea kontsideratu bada ere, sortzaile berri askok erabat moldagarria den arte adierazpena dela ulertu dutela dio.
Marrazten jakiteak gozatzen lagunduko badu ere, lehentasuna beste bat dela nabarmendu du elkarrizketa berean: "Oso marrazki sinple eta eskematikoekin komiki bikainak egin daitezke, medioaren helburua istorioak kontatzea delako. Askoz garrantzia handiagoa emango diogu biñeten sekuentziari eta hauek orrialdean osatuko duten konposaketari marrazkiari berari baino".
Tolosako liburutegian ikastaroa, bigarren urtez
Iazko ikastaroaren emaitzek bultzatuta, bigarren urtez ari da "Mugimendu ikusezinak" komiki ikastaroa ematen Tolosako liburutegian. Urriaren 5ean hasi eta bi hilabetez bilduko dira. "Komikia boladan datorren espresio modu artistikoa dela jakina da, baina zergatik? Non egon da ezkutatuta orain arte? Zeintzuk dira bere narrazio tresnak eta nola eraikitzen da komiki bat?", galdera hauek izango dituzte aztergai.
Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.
Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.
Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan
Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023
------------------------------------------------------
Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]
Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.
Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]
Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri
----------------------------------------------------
Hamaika ipuin irakurri dizkiegu etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]
Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023
2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]
Hector German Oesterheld (1919 -1978) gidoilari eta Francisco Solano López (1928 –2011) marrazkilari argentinarrek sortu zuten El Eternauta komiki klasikoa 1957etik 1959ra bitartean, telebistaren eragina txikia zenean, eta komikiaren ospea eta harrera, aldiz,... [+]
Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte Ño! komikian (ARGIA, 2023) Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta testuen egile Miren Artetxek eta Eli Pagolak. Mamuak, trabak, heldulekuak eta... [+]
1929ko krakaren aurrean herritarren aldartea altxatzeko asmoz sortu ziren lehenengo komiki liburuak AEBetan. Gidoilariek eta marrazkilariek ez zeukaten beren lan eskubideak defendatuko zituen superheroirik ordea.
Ziburu da Durango berria. Txikian. Baina hori da maite dugun formatua ere. Abendu hasierarako hamaika idazle eta musikari izan ohi dira lan berriak kaleratzen dituztenak, baina bada ekainaren lehen asteburua ere kontutan hartzen hasi denik. Ño! komikia aurkeztuko dute... [+]
Irati filma egiteko inspirazio iturri izan den izen bereko komikia aurkeztu dute gaur Koldo Mitxelena Kulturunean. Irati komikia, izatez, duela urte asko sortu zuten Juan Luis Landak eta Joxean Muñozek, gaztelaniaz. Orain, ordea, euskaraz ere irakur daiteke, Erein... [+]