Supercor Expres, El Corte Ingles markako denda ireki dute Gasteizko erdialdean: elikagaiak, opariak, aldizkariak… salduko dituzte bertan, baina komertzio txikiari “min handia” egingo dion ordutegi batekin, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dutenez. Izan ere, goizeko lehen orduetatik gaueko ordu txikiak arte -02:00ak arte- irekitzeko asmoa dute, urteko 365 egunetan.
Sindikatu hauek deituta, elkarretaratzea egin dute irekiera egunean bertan, maiatzaren 29an, ordutegi horren kontra protesta egiteko. Jai egunetan, igandetan edo gauetan komertzio honek ateak irekiko dituela salatu dute, “jaietan denok jai” aldarrikatuz. Izan ere, izen berdina duen plataforma jarri dute martxan sindikatuok.
“Urte asko dira igandetan eta jai egunetan ez zabaltzeko borroka abiatu genuenetik”, gogoratu dute bildutakoek. Lantokiko bizitza eta familia bizitza elkarbanatzeko apostuan berretsi dira hauek, baina horrelako komertzioekin langileek hau ezinezkoa dutela uste dute. Zentzu honetan, supermerkatu berri honek erdialdeko eta Gasteizko komertzio txikiari min handia egingo diola uste dute
Udaletxean ere
LAB sindikatuak EH Bildu taldearen bitartez aurkeztutako mozio bat onartu du Gasteizko Udalak. EH Bildu, Ahal Dugu eta Irabazi taldeek mozioaren alde egin dute, eta proposamenak aurrera egin du EAJ, PP eta PSE-EEren abstentzioarekin. Afera arautzeko ahalmena Espainiako gobernuaren esku dagoenez, Espainiako Kongresuari legea aldatzeko eskatu diote, eta Udalari saltoki txikien aldeko hainbat neurri hartzea galdegin diote mozioan.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Sei urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete Oscar Pierreri langileen eskubideen aurkako hainbat delituengatik. Epaiketa asteartean izan da Bartzelonan, eta astelehenean iragarri du legearen pean kontratatuko dituela 15.000 rider. CGT sindikatuak “fiskaltzaren aurrean... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Libertimenduzko Jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistak bere egoitzan (Amara Berriko Olaeta plazan), martxora bitarte. Lehenengo jarduera abenduaren 14an izango da, eta Felix Likiniano anarkista historikoa izango dute hizpide.
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]
Suhiltzaile Gaindituak Haserre elkarteko kidea da Josu Artetxe Esperanza (Aiara, 1995) dozenaka suhiltzailerekin batera, ziurgabetasun egoera bizi du 2022ko oposizioetako araudian egin nahi duten aldaketa dela eta.
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.
Altsasuko enpresak likidaziorik gabeko hartzekodunen lehiaketa iragarri zuen pasa den asteartean, 48,8 miloi euroko zorra baitu autobusen enpresak. Gaur egun 367 pertsonak egiten duten lan bertan.