Kolore Guztietako Basoak elkarteak salatu duenez, gaitzak jotako pinuaren ordez baso eremu gehiena eukaliptoekin ordezkatzeko dinamikarekin Bizkaia daramate Portugalen begien bistatik kendu nahi duten eredu berera. Zehazki Bizkaiko Foru Aldundiko agintariei egozten die gertatzen ari denaren erantzukizuna.
"Portugalek atzean utzi nahi duen baso eredurantza garamatzate arin-arin (...) Basogintza sektore ofizialak eta foru administrazioak, ostera, eukaliptoranzko apostua egiten du. (...) Bizkaiko Foru Aldundiko Mendietako Zerbitzuaren diru-laguntzen joerak eukaliptoa landatzea errazten dute (...) Beraz, ezer egiten ez badugu, Bizkaian Kaliforniako pinuak betetzen zituen 70.000 hektareetatik gehienak eukaliptoak hartuko ditu". Horrela mintzo da Kolore Guztietako Basoak elkarteak zabaldu duen salaketa berriak. Hainbat pertsonalitate ezagunek eta naturaren kontserbazioan bezala aktibismo ekologistan dabiltzan elkarte sorta batek osatutako koalizioa da Kolore Guztietako Basoak.
Elkartearen arabera, onddo-gaixotasunek hondatutako pinudiak eraitsi ostean hainbat lurjabek eukaliptoa landatzeari ekin dio, agintariei galdetu ostean. Basoen jabe horiek, antza, ez dute ikasi lehendik pinuarekin gertatutakoarekin eta haientzako mezua badu Kolore Guztietako Basoak elkarteak: "Lagun horiei zera galdetzen diegu: Pinus radiata pinuarekin gertatu zaiguna eta gero, zer gertatuko zaio, zuen iritziz, epe ertainean, lur masa horien osasunari eta errentagarritasunari, eukalipto landatzeak hainbeste ugalduz gero? (...) Eukaliptoa aukera errentagarrientzat jotzea kalkulu eta kudeaketa akats potoloa dugu, landaketa horiek guztiontzako dakartzaten albo-kalte ugarien kostuak ez zenbatzeagatik: ur-zikloa eraldatzea, biodibertsitatea eta lurraren emankortasuna murriztea, lur-egiturak suntsitzea, enpleguak gutxiagotzea eta suteen posibilitatea eta larritasuna handiagotzea".
Baina, elkarteak salatzen duenez, Bizkaiko Foru Aldundia basoen jabe pribatuei okerreko gomendioak emateaz gain oker larriagorik ere egiten ari da: "Zorionez, Bizkaiko udal asko Kontserbazio Basoak eta Naturatik Gertuko Ekoizpen Basoak ezartzen ari dira haien Erabilpen Publikoko Mendietan. Aldiz, udal horietako askok mehatxuak aurkitu dituzte bidean: kudeaketa produktibistara itzultzea planeatzen duten agintari berriak; eta are larriago, Aldundiko Mendietako Zerbitzuaren menpeko tramiteen luzatze arrazoirik gabekoa. (...) Duela hilabete gutxi, EHUko zientzialari batzuk eta Aranzadi Elkarteak argitara eman zuten eukalipto landaketaren ondorioei buruzko txostena, Eusko Jaurlaritzak eskatutakoa. Txintik ere ez diegu entzun, baina, diputazioetako Mendi Zerbitzuetakoei, basoen egoerari buruzko errelato zoriontsuari eustea nahiago dute".
“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.
Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen... [+]
Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako... [+]
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]
Eukalipto kopurua ia boskoiztu egin da azken urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Aranzadiko eta EHUko adituek egindako ikerketaren arabera, zuhaitz horren hedapenak kalte egingo lioke Euskal Herrian ingurumenari, eta intsinis pinuaren tokia hartzen badu, epe motzean mendi... [+]
Xixon hiriko udal batzak gehiengoz erabaki du herri-lurrak "eukaliptorik gabeko" eremu izendatu eta dagoenekoz horietan landatutakoak ebakitzen hastea. Izquierda Unidak aurkeztutako proposamenak PPren kontrako botoak bildu zituen; honek ezkerreko hautetsiei aurpegiratu... [+]
Antzuolako Udalak, Eukaliptoa, eta lurrarentzat zein bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko espezie guztien landaketak saihesteko, bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuen astearteko ohiko osoko batzarrean.
Eguzkitik landa eremuko lurjabeei eskatzen diegu, honelako zuhaitz espezieak, ingurumenerako kaltegarriak direnak, eukaliptoa esate baterako, alde batera utzi ditzatela. Diru iturri azkarretan soilik pentsatzeari utzi eta bere lurraren emankortasuna eta ingurumen kalteak ere... [+]
Egurraren sektoreko enpresek jardunaldi bat antolatu zuten joan den ostiralean Hernanin, jarraitzen duten baso-kudeaketa ereduari euskarri zientifikoa eman nahian. Eta fundamentuzko ezer esan ez zen hitzaurrearen ondoren, saiatu ziren gure lurraldea gero eta sarriago estaltzen... [+]
Larunbatean, martxoak 23, Basoen Munduko Eguna dela eta, aldarrikapen giroan ospatzeko kanpaina antolatu dute Galizian: bertako mendi eta ibarretan monolabore bilakatua diren eta azken aldian sekulako suteak eragin dituzten eukaliptoak erauziko dituzte egun eta ordu berean, baso... [+]
Behar bezala zaindutako 15 urteko gaztainondo batek, 6.000 eta 8.000 euro arteko produktua sor dezake urtean hektareako. Eukaliptoz beteriko tamaina bereko eremu batek ordea, 1.000 eta 2.000 euro artean, Info Asturiesen webgunean irakur daitekeenez.