Kolonoen aurpegi berria


2023ko abuztuaren 26an - 08:37
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Negu gau zorrotza, nahi baino gose handiagoa eta ezin lo egin, beldurra baitzen nagusi. Aspaldiko oroitzapena, urteak joan dira, eta asko, baina horrelakoak beti daude gordeta, betirako baitira. Mendian bizi izandako hainbat gertakizun –ez denak lasai eta zorionekoak–, bizipen ugari ekartzen dizkit burura. Jakina, ez dut pasadizorik mamituko, baina bai argitu nire lagunaren haserrea.

Nire laguna, beste euskaldun asko bezala, ez zegoen batere pozik hizkuntzarekin “goikoek” erakutsitako jarrera txepel eta eskasarekin, baina oso ongi zekien herritarren esku dagoela benetako agintaritza. Ez dut nolanahi ahaztuko –gaueko izarrak teilatu– bere ahots sendoari entzundakoa: “Ez gara konturatzen, baina euskarak dakarren euskal nortasuna da gure armarik zorrotz eta eraginkorrena”.

Nire lagunak zioen bezala, ez dirudi zalantzagarria denik Euskal Herria izena euskarari loturik doala, eta hasiera batez hizkuntzak markatzen zuela Euskal Herriaren azalera. Lekuko jendearen mintzaira izanik, mugak nekez izaten ahal ziren finkoak, beraz, hiztunen araberakoak ziren.

Lurraldetasuna dela eta, egia da, maila politikoa da agerian geratzen dena, baina, hala ere, askoz sakonagoa den maila soziala gaineratu nahi nuke. Lehena ikusten da gehien, baina bestea sakonagoa dela uste dut.

Abertzaletasunaren lurralde helburu estrategikoa, maila politikoan eskatzen dena baino eskakizun zabalagoa da, denboran gizarte euskaldunak argi agertu du hori. Estatua osatzea baita abertzaletasunaren helburu politikoa, eta asmo horren aurka bi estatuen eraso bortitza etor daiteke, harrokeriaz gainezka, azken hilabete hauetan bezala. Euskara suntsitu nahian dabilena ez baita demokrazia, beste zerbait da, kolonoak dira.

Urteak igaro ahala ikasi dugu askok uste baino prozesu gogorragoa izaten ari dela. Kanpotik, bi estatuetatik, asma zitezkeen erasoak jasan behar izana aski ez, eta barrutik ere, desadostasun ugari eta sakonak izaten ari dira.

Hainbeste desadostasun nabarmen tartean izanik, nolabaiteko lotura bilatu beharko bagenu, euskal abertzaletasunaren nahia eta autodeterminazio eskubidearen eskaera aipatuko nituzke.

Egoera honi aurre egiteko ez da aski herriak bere nazio hizkuntza zaharra mirestea, iragarki baikor eta alaitsuak aski ez diren bezala

Lurralde ikuspuntutik begiratuta, baieztapen horiek abertzale guztiek onartzen dituztela esango nuke, eta horrela ez egitekotan, euskal abertzalearen definizio berria beharko litzateke.

Hori dela eta, bitarteko urratsek ezin dute lurralde helburu estrategikoa nahita gorde, baztertu. Horrela, autonomia markoen lurraldetasunak bultzatuta, benetako marko “orokorra” ahazteko arriskua izan daitekeelako. Jakinik horixe dela estatuaren helburua.

Horrela gertatzen da. Estatuak nolabaiteko autonomia maila eskaintzen duenean, erakunde abertzaleak eskatzen duena baretu nahian, edo multzo horretako “beste talderen batek” neurri apalagoko lurralde eskaera egingo balu, –Eusko Alderdi Jeltzaleak Nafarroarekin egindakoa, kasu–.

Beraz, bi maila horietako helburuak batzen ez direnean, bien arteko lotura eraiki behar da, beharrezkoa izango den herri sostengua lortzeko. Gaur egun ez da horrela, baina horrela beharko da izan, nahiz bakarren batzuk ez duten “begi onez” ikusten.

Horrelako jarrera ezkor bezain harroa plazaratzen dutenen aurrean nahi nuke agertu, abertzaletasun guztietan bezala, asko direla erabiltzen diren bideak, helburu horri eusteko. Euskarak, antzinako instituzioek, historiak, paisaiak, ohitura edo kirolak, denek lotura elementu gisara eragiten dute, eta batasun sentimendua sortzen eta indartzen lagundu.

Euskarak dakarren nortasuna dela eta –nire lagunaren esaldia berreskuratuz– argitu nahi dut, euskararen egoera aztertuz asko idazten dela, eta baliteke gehienak mesederako izatea. Baina, nire ustez, bihotza eta maitasunean oinarritzen garenean euskarak galdutakoa berreskuratzeko, oker, oso oker gabiltza.

Egoera honi aurre egiteko ez da aski herriak bere nazio hizkuntza zaharra mirestea, iragarki baikor eta alaitsuak aski ez diren bezala. Nik ez dut uste, herria “jo eta su” abiatuko denik, jatorrizko hizkuntza berea duelako soilik, hizkuntza hortaz jabetzera. Nik ez dut uste.

Euskaldunak –hiztun ez direnak barne–, Euskal Herria osatzen dugun guztiok, mugiarazteko arrazoiak ezin izan litezke hizkuntzaren zahartasuna edo edertasuna. Jendeak “ikusi” egin behar du euskaldunak zertarako duen euskara. Ikusi eta jabetu, nola eta zergatik euskaldun askoren bozak erabiltzen diren euskarari eraso egiteko.

Inork ez dezake uka, herri bati hizkuntza ordezkatzean, arrotz-prozesuan sartzen dela, eta hizkuntza komunitatea osatzen duen jendeari, bere elementurik funtsezkoena aldatzean, kide izatea ere aldatu egiten zaiola. Hizkuntzaren bidez beste herri baten partaide egiten baita.

Nire lagunak ez zuen arrazoirik falta, gaur ere, lehen bezala, Madrildik heltzen diren inbertsioak “kamusten” dute gure hizkuntzaren aldeko zorroztasuna. Egia latza.

Hor kolonizazioaren aurpegi berria.

Josu Iraeta, idazlea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Eguneraketa berriak daude