Testu akademiko asko sortzen dira, baina gutxi dira teknologia eta gizarte gaiak gaurkotasunez eta gertutasunez lantzen dituztenak. Horrelakoa da Ekaitz Cancelak eta Jule Goikoetxeak idatzitako «Spanish Fake Sovereignty: From Privatising the Nation-State to Becoming a Digital Colony» eta, horregatik, bertan esandakoari azaleko begirada bat behintzat ematea ere merezi du.
Espainiar estatuko burujabetza digitalaren estrategiak teknologia autonomia sendotu baino, herrialdearen burujabetza pribatizatzea eta estatu zentralizazioa eragin duela argudiatu dute Cancelak eta Goikoetxeak.
Testuan, AEBetako teknologia erraldoiekin lankidetzak, herrialdea «kolonia digital» bihurtu dutela argudiatzen dute. Espainiar estatuko menpekotasun ekonomiko, teknologikoa eta estatuaren militarizazioa kritikatzen dute. Atzerriko inbertsioaren menpean, burujabetzaren narratibaz mozorrotuta, des-demokratizazio dinamika bat martxan jarri eta tokiko eta eskualdeko ekimen alternatiboen garapena zapuzten duelako.
Dinamika horiek herri eta nazio burujabetza eliteen interesen eta atzerriko kapitalaren aliantzaren mesede egiten du soilik, barne desberdintasunak areagotu, eta autogobernu eta autodeterminazio gaitasuna murriztuz.
Espainiar estatuko burujabetza digitalaren estrategiak kolonia digitala bilakatu du, burujabetza eliteen interesen mende jarriz
Hausnarketarako bide ematen dute mahai gainean jartzen dituzten gaiak: lehena, burujabetza digitala (eta teknologikoa) terminoaren perbertsioa eta erabilera; bigarrena, pribatizazioaren sakontzea teknologiaren bidetik; hirugarrena, militarizaziorako saltoa; laugarrena, nazio eta herri zapalduek burujabe izateko aukeren murriztea.
Ohikoa izan da orain arte estatuek, arlo militarreko erabakietan, ahalik eta burujabetza maila altuena eskuratzen saiatzea. Frantziak bide ezberdin bat hartu zuen, software librea aukeratuz ejerzitoan eta administrazio publikoan burujabetza digitala eskuratzeko. Orain hartutako bide horrek, hezkuntzan eta beste hainbat alorretan ere eragina (positiboa) izaten ari da.
Kolonia digital bilakatzeak, arlo digitalean ere eskuak lotuta izateko saiakera bat besterik ez da, baina kasu honetan militarizazioak hartzen duen zentraltasuna nabarmentzekoa da. Hartutako erabakiak zalantzagarriak izateaz gain, AEBen menpekotasun teknologikoan oinarritutako mendebaldeko bloke militarrean lerrokatzea dute helburu.
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]
Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]
ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak atxikimendu kanpainarekin.
Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]
EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]
X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]