Lehenik, gure errespetua eta begirunea adierazi nahi diegu Koldo Mitxelena berari eta haren senide eta gertukoei. Ez baitu atsegina izan behar, haren izena daraman kultur guneak horrelako kulturaren ikuspegi hertsi eta zentsuratzailearen gune bilakatuta ikustea.
Euskal Wikipediak honela definitzen du kultura: “kultura, oro har, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak”.
Ez da gure asmoa kultura zer den eta zer ez den eztabaidatzea; gai konplexua da eta ez da gure egitekoa. Baina, bai adierazi eta aditzera eman nahi dugu gure harridura, edo haserrea, edo etsipena, Koldo Mitxelenako zuzendaritzak, bertako aretoa erabiltzeko ezarri dituen “irizpide” edo “kultura” berriaren aurrean.
Kontua da, beste batzuetan egin dugun moduan, uztailaren 2an egingo den Pirinioetako bidea ekimena, Koldo Mitxelenan aurkeztea pentsatu genuela. Dakizuen bezala, Gure Eskuk Kataluniako beste eragile batzuekin elkarlanean antolatutako ekimena da, Kantauritik Mediterraneoraino makina bat tontor argiztatuko duena.
"Irizpide aldaketa bat egon da, eta hemendik aurrera, kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak bakarrik antolatu ahalko dira”, esan ziguten. Zur eta lur geratu ginen.
Deitu genuen, bada, telefonoz bertara gure asmoen berri emateko, eta data aukerak ikusteko. Bertako langileak esan zigun zein data zeuden libre eta online dagoen eskaera-orria bete behar genuela, eta bertara bidali. Erantsi zuen, lehendik ere horrelako aurkezpenak eginak genituela, baina, orain, zuzendaritzak irizpide berriak zituela, eta ez zekiela baimena emango ote ziguten. Beraz, osatu genuen eskaera-orria eta bidali emailez. Erantzunik jasotzen ez genuenez, telefonoz deitu eta hauxe ahoz jaso genuen erantzuna: "Irizpide aldaketa bat egon da, eta hemendik aurrera, kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak bakarrik antolatu ahalko dira”. Zur eta lur geratu ginen. Baina, geldi ez. Lehenengoa, beste toki bat bilatzea eta aurkezpena egitea izan zen. Eta egin genuen aurkezpena. Eta, donostiarrok, uztailaren 2an, Jaizkibel argiztatuko dugu lezoar, pasaiatar eta hondarribiarrekin batera.
Hala ere, ez ginen lasai. Ezin genuen ontzat eman ezezkoa. Lehen ere antzeko hainbat ekitaldi eginak ziren bertan –nahikoa da hemerotekan pixka bat arakatzea–. 2016an, maiatzaren 27an, hizlarien artean besteak beste, Laxaro Azkune eta Angel Oiarbide herri-galdeketen inguruan. 2017ko ekainaren 20an, Donostiako herri-galdeketaren aurkezpena, 2018ko azaroaren 18an burutuko zena. Gogoan dugu beste bat, 2013an-edo izango zen, Gazta zati bat dokumentalaren harira eta Gure Esku Dago sortzeko asmoez izango zen; entzuleen artean, beste askorekin batera, EAJko goi-kargudunen bat.
Irizpide berrien arabera, “Kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak bakarrik” antolatu omen daitezke. Eta, ez al da, bada, kultura herritarrak auzolanean elkartzea, benetako auzolanean, herri demokratikoagoa, herri parte-hartzaileagoa, jendarte buru askeagoa eta burujabeagoa bilakatzeko? Ez al da, bada, kultura, helburu horrekin, auzolanean, mendi tontorrak argiztatu nahi izatea, mendeetan zehar, Euskal Herriko (ez bakarrik) mendietan ekain suak piztu ditugun moduan?
Bada, badirudi Koldo Mitxelenako arduradun berrientzat hori ez dela kultura. PSEko Arkaitz Millan da Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatua; bere ardurapean dago Koldo Mitxelena, eta, orain, gertatu da irizpide aldaketa. Herritar soilok ezin dugu jakin zein izan den halako aldaketak egiteko prozedura, ez gainontzeko alderdien ikuspegia ere.
Baina, herritar gisa, gure ardura ere bada, Koldo Mitxelena kultur gunea herriarena baita. Herritarrak anitzak gara eta gauza batzuk gustukoak izango ditugu eta beste batzuk ez. Baina, onartu ezin duguna da Koldo Mitxelena zentsuraren kultur gunea bilakatzea. Horregatik, irizpide aldaketa hori berrikustea eskatzen diegu horretan parte hartu dutenei, edota eragin dezaketen guztiei, Koldo Mitxelena, berriz ere, herritar guztien zerbitzura egon dadin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]