Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak antolatutako euskarari buruzko ikerketa linguistikoen lehiaketaren bi irabazleak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak. Koldo Colomo izan da saritua, Hiztegi ttipia. Izarbe eta Mañeru Ibarretako euskal izengoitiak liburuagatik, eta Jose Luis Erdoziaren Nafarroako euskal hizkeretako lexia konposatuak lana. Lehiaketa honen helburua euskararen inguruko lexikografia, dialektologia, toponimia eta soziolinguistikako ikerketak bultzatzea da eta arlo horretan ikertzaileek egiten dituzten azterlanen argitalpena sustatzea.
Koldo Colomo Garesko euskara teknikaria da eta Hiztegi ttipia. Izarbe eta Mañeru Ibarretako euskal izengoitiak lanean, Mañeruibarko eta Izarbeibarko 425 izengoiti bildu ditu, iturri bibliografiko nahiz dokumentaletatik. Egileak bi ibar horietako ondare onomastikoa bildu du, irakurleari euskarazko erregistro informalerako baliabide lexiko eta linguistikoak eskaintzeko asmoz.
Beste saritua Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazlea izan da: Lehengo harenez. Nafarroako euskal hizkeretako lexia konposatuak ikerlanean hiztegietan sarrera nagusi edo azpisarrera moduan, normalean agertzen ez diren bederatziehundik gora lokuzio, esapide edo esamolde, aditz perifrasi eta gainerakoak bildu ditu. Nafarroako euskal hizkeren eremuetako hiztunek erabili izan dituztenak dira, eta horietako zenbait, oraindik erabiltzen direnak.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.
Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra... [+]
"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]
Faith Chepngetich Kipyegon keniarrak 1.500 metroko atletismo proba irabazi zuen larunbatean, Paris 2024ko azken-aurreko egunean, bigarren emakumezkoa bilakatuz historian atletismoan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu dituena. Gauzatxo bati ere erreparatu... [+]
Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.
Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.
Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan... [+]
Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.
Mikel Perez Gonzalez hizkuntzalaria hitz egiterakoan erabiltzen den kode alternantzia aztertzen ari da, alegia, euskaldunek nola nahasten dituzten euskara eta gaztelania. Alternantziaren arrazoietako bat euskara gaitasuna da, baina Perezek gehiago ere kontatu ditu.
Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.
Anik Nandi Indiako soziolinguista da, Mendebaldeko Bengalan jaioa. Gaur egun doktoratu ondoko ikertzailea da EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Sailean, eta kolaboratzailea, berriz, Galiziako Errege Akademiako (Real Academia Galega) Soziolinguistika Mintegian eta... [+]
Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]