Koldo Almandozen ‘Oreina’ filma Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da

  • Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da Koldo Almandozen Oreina. Zinegile donostiarraren fikziozko lehen lan luzea irailaren 21etik 29ra bitartean egingo den jaialdian estreinatuko da eta, hil horretan bertan, 28tik aurrera, aretoetan ere ikusi ahal izango da.

Irailean estreinatuko da 'Oreina', lehenbizi Zinemaldian eta gero aretoetan.

2018ko uztailaren 12an - 12:24

Ibilbide luzeko zuzendaria da Koldo Almandoz, orain arte film laburren alorrean nabarmendu dena. Dokumentalak, lan esperimentalak eta fikziozkoak uztartu ditu bere ibilbidean, nazioarteko hainbat jaialditan parte hartuz –besteak beste, Cannes-eko Kritikaren Astean, Rotterdameko Nazioarteko Festibalean, Habanakoan edo Teherangoan parte hartu du azken 20 urteetan egin dituen lanekin–. 

Oreina izango da estreinatuko duen fikziozko lehen lan luzea, baina Donostiako Zinemaldia ez da ezezaguna bere filmentzat. Urrutirago joan gabe, iaz Plágan laburrarekin Zabaltegi-Tabakalera sailean izan zen eta 2016an ere, Sipo Phantasma-rekin zeresana eman zuen.

Bigarren film horretako ekipoari erreparatuz gero ikusten da profesional batzuek errepikatu egin dutela Almandozekin Oreina-n, besteak beste, Espainiako Zine Akademiaren Goya sarietan Handia-n egindako lanagatik irabazle izan ziren Javier Agirre argazki zuzendaria eta Laurent Dufreche muntatzailea.

"Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu" Almandozen lanak, Txintxua Films ekoiztetxeak aurreratu duenez.

Jatorri ugaritakoak dira filmeko pertsonaiak, eta askotarikoak haien egoerak: elkarri hitzik egiten ez dioten bi anaia, norabidea galduta dabilen mutil gaztea, "zelatan dabilen edo eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea"...

Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraiai Elias, Erika Olaizola eta Laulad Ahmed Saleh dira filmeko aktore nagusiak. 2017ko udazkenean egin zituzten errodaje-lanak, nagusiki Gipuzkoan –Aginagan, Usurbilen, Orion, Donostian, Zubietan eta Oiartzunen–, zenbait eszena Eguesibarko (Nafarroa) Elkanon grabatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2018
Aukerak eta loturak

Izaro filmaren kronika. Zuzendaria: Txuspo Poyo. Irailaren 23an, Donostiako Zinemaldian ikusia.


Kapuscinski garaile

Ez da ohikoena animaziozko dokumental batek lortzea publikoaren saria. Baina Another Day of Life ere ez da ohiko animazio lana. Hasteko, Ryszard Kapuściński gerra-kazetari handia duelako abiapuntu (haren Egun bat gehiago bizirik liburua eta hitzak ditu oinarri... [+]


Esperimentu bat irabazle, erraldoi digitalak sumatzen hasi diren edizioan

Zarata handirik egin gabe, Isaki Lacuestak dagoeneko bi Urrezko Maskor eskuratu ditu Donostiako Zinemaldian hamarkada honetan. Lehenbizikoa aski eztabaidagarria iruditu zitzaidan, 2011n Sail Ofizialera ekarri zuen Los pasos dobles-i asmo handi samarreko lana izatearen traza... [+]


Analisia
Esperimentu bat irabazle, erraldoi digitalak sumatzen hasi diren edizioan

Zarata handirik egin gabe, Isaki Lacuestak dagoeneko bi urrezko maskor eskuratu ditu Donostiako Zinemaldian hamarkada honetan. Lehenbizikoa aski eztabaidagarria iruditu zitzaidan, 2011n Sail Ofizialera ekarri zuen Los pasos dobles-i asmo handi samarreko lana izatearen traza... [+]


Kapuscinski garaile

Ez da ohikoena animaziozko dokumental batek lortzea publikoaren saria. Baina Another Day of Life ere ez da ohiko animazio lana. Hasteko, Ryszard Kapuściński gerra-kazetari handia duelako abiapuntu (haren Another Day of Life liburua eta hitzak ditu oinarri pelikulak),... [+]


Isaki Lacuestaren ‘Entre dos aguas’ garaile Zinemaldian, aldarrikapen politikoz beteriko ekitaldian

Isaki Lacuesta zuzendariaren Entre dos aguas filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Saria eskuratzen duen bigarren aldia da, 2011n Los pasos dobles filmarekin ere irabazi baitzuen. Fikziozko istorio bat modu hiper errealistan pantailaratzen asmatu du... [+]


“Capharnaum”. Miseriara kondenatuta

Zertarako ekarri ume bat mundura, miseriara kondenatuko baduzu, jaiotzen den unetik tratu txarrak emango eta bizimoduz aldatzeko aukerak lapurtuko badizkiozu? Hala pentsatzen du Capharnaüm filmeko protagonistak, 12 urte inguruko mutikoak (ez berak ez gurasoek ez dakite... [+]


Sail Ofiziala | 8. eguna
Urrezko Maskorra lortzeko lehia nola bukatu den, plano-sekuentzian kontatua

Zinemaldiaren azkenaurreko eguna da eta nabaritzen da amaierako konpasetan gaudela, azken filmak, azken kritikak, azken kafeak pelikula eta pelikula artean eta aurreko egunetan baino jende gutxiago, bai publikoarentzako emanaldietan, bai prentsakoetan, programazioa ere... [+]


Sail Ofiziala | 7. eguna
Preso egon denaren gogoa espazio-ontzira itzultzen da beti

Claire Denisen eta Isaki Lacuestaren filmak programan ikusita, gaurko eguna markatuta geneukan Sail Ofizialeko indartsuenetakoen artean. Eta, behingoagatik, aurreikuspenak bete dira: zuzendari paristarrak zientzia fikziozko lan batekin eta gironarrak dokumentalaren eta... [+]


“Se rokh”. Errealitate gordina, umore ukituz

Oraingoan ere, dokufikzioa hautatu du Jafar Panahik. Beste behin, bera da protagonistetako bat, eta beste behin, tonu umoretsua aukeratu du Irango errealitatea salatzeko. Ezaguna zaigun formula darabil, eta ongi darabil gainera. Jafar Panahiren zigilua du Se rokh filmak,... [+]


Sail Ofiziala | 6. eguna
Umami zaporedun egun bat

Glutamato monosodikoak osasunari egiten dizkion kalteen berri izan nuenetik janari asiarretik urrun samar nabil, sortaldean hainbeste erabiltzen duten soja saltsa gehienek osagai hori baitaukate. Daukadan abstinentzia sindromea txikia ez dela kontuan izanda, gaur egun gogorra... [+]


“BlackKkKlansman”. Arrazista ergelak

Dibertigarria da estatubatuar zuri ultraeskuindar arrazistez barre egitea; are gehiago, osasuntsua eta aringarria dela esango nuke. Spike Lee zuzendariak behintzat ziur barre gustura egin duela BlacKkKlansman errodatu bitartean. Umorea eta salaketa maila berean erabili ditu... [+]


“Jainkoak ez dit barkatzen”. 36ko gerraz inoiz kontatu ez dizutena

Zergatik ez du inork aurretik pelikula bat egin Lezo Urreiztietari buruz? Zergatik ez digute hau aurretik zine-areto batean kontatu, hain historia harrigarria daukan norbait izanda?


Sail Ofiziala | 5. eguna
Humans of late capitalism

Ekaitz frikia zegoen iragarrita gaur egun osorako Zinemaldiko parte meteorologikoan, programan Peter Strickland eta Carlos Vermuten filmak agertzen zirelako. Eta aurreikuspenak bete dira, baina neurri batean bakarrik: gauza arrarorik gertatzen ez bada, Stricklandena izango da... [+]


“Pajaros de verano”. Odolak kateatuta

Tradizio zorrotzak dituen komunitate itxi baina baketsuko kide direla hasiko dute Pájaros de verano filma, eta guztiz suntsitutako familia izango dira amaierarako. Tartean, diru-gosea, pasioa eta mendekua gurutzatuko dira hiru belaunalditan zehar, tragedia handienen... [+]


Eguneraketa berriak daude