Udalbiltza eraberrituak gaur aurkeztuko du Bilbon lehen egitasmoa: Euskal Herriko Kohesio Fondoa. Egitasmoaren helburu nagusia, Euskal Herriak dituen baliabideak lurralde osoaren garapen orekatu eta kohesionatuaren bidean jartzea izango dela adierazi dute Udalbiltzako kideek.
Nazio eraikuntzarako egitura bat eratu nahi dute, Euskal Herrian diren desorekak gainditzen lagunduko duena. Fondoa bitarteko bat izango dela esan dute, esparru jakin batzuetan proiektuak gauzatzeko.
Bost lehentasun finkatu zituen Udalbiltzak martxoaren 2an egin zuen batzar nagusian, eta lehena lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa sustatzea dela argitu dute. Euskal Herria kohesionatzen eta esparru batzuk biziberritzen eta orekatzen joan nahi dute. Hori lortzeko, mugaz gaindiko politikak azpimarratuko dituzte fondoaren bitartez.
Honakoak dira Kohesio Fondoaren programaren gakoak:
Buxeta: Diru iturri mota desberdinak izango ditu Fondoak. Oinarri gisa "Zuberoa garatzen" egitasmotik berreskuratutako 315.000 euroekin hasiko da. Diru hau, Udalbiltzaren aurkako operazioa hasi zenean Espainiako Estatuak izoztu egin zuen.
Bitartekoak: Fondoaren bitartez, egoeraren diagnostiko zehatzak eta lan teknikoak garatzeko bitarteko batzuk aurreikusten dituzte.
Gizarte sarea: Gizarteko eragileekin lankidetza bultzatuko dute. Bilera ugari egin dituztela esan dute, eta gaur egingo duten ekitaldian argitaratuko dute, eragileen babes zerrenda.
Ideia: Ideia nagusia hainbat lekutatik biltzen dena berriro banatzea da. Txikitik handira eginez, helburu horretan fondoak izango du protagonismoa.
Osagaiak: Lauburua, haren buruetako bat hartuta, ‘txikitik handira’ ideia adieraziz. Udalbiltzaren ikurra ere sartu dute, eta haren kolore korporatiboak erabili dituzte.
Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.
Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]
Udalbiltzak bere lehen kultur-egitasmoa martxan jarri du: Geuretik Sortuak proiektua. Artistek beren sormen lana burutzeko hiru aste bitarteko egonaldia egingo dute, bere bizilekua ez den herri batean. Udalbiltzak azaldu duenez, proiektu honek "euskal kultura Euskal Herriko... [+]
Artikulu honek udalgintza eraldatzailearen adibide praktiko bat azaltzen du: despopulazioa, langabezia edo zerbitzuen irisgarritasunean arazoak dituzten zonaldeetan ekonomia suspertzeko Udalbiltzak eta Olatukoopek elkarrekin martxan jarritako Hauspotu programa, hain zuzen... [+]
Ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuek (ESE) eguneroko praktikan erakusten dute posible dela jardueren erdigunean dirua metatzea ez den baloreak jartzea. Haien arteko sareak indartuz doaz, jarduera ekonomikoen fase bakoitza geroz eta gehiago ESEko proiektuen bidez hornitzeko... [+]
Apirilaren 24ean zendu da Lekuinen bizi eta bertako hautetsi abertzalea ere izandako Dominique Duhalde. Koronabirusaren testuinguruagatik berehala egitea ezinezkoa izan arren, omenaldia eskainiko diote egoera baretuko denean.
Herri eta bailara ugari basamortu bihurtzen ari da Euskal Herrian. Lan eta zerbitzurik gabe, egungo merkatuak bazterturiko eremuotan nola bizi? Egoera hori irauli nahi du Udalbiltzak, eta horretarako, logika lehiakorretik at, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia... [+]
Joan den ostiralean aurkeztu zuten Donostian Hauspotu, herriak bizituz programa, Euskal Herriko eremu zabalek nozitzen duten despopulazio eta gainbeherari tokiko proiektu eraldatzaileen bidez aurre egiteko. Udalbiltzak, Koop57 finantza erakundeak eta OlatuKoop sareak elkarlanean... [+]
Jabi Asurmendi Sainz, Arakaldoko alkatea (EH Bildu), izango da Udalbiltzako lehendakaria 2019-2023 epealdian, Luis Intxausperi lekukoa hartuta.
“Euskal Herri burujabe bat eraikitzeko bidean” 20 urte bete ditu Udalbiltzak, “Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea helburu”. Lehendakari eta zuzendaritza politiko berria iragarri ditu partzuergoak, eta martxan jarriko dituzten proiektuen... [+]
Koop57 irabazi asmorik gabeko kooperatibak eta Udalbiltzak lankidetza hitzarmena sinatu dute, hiru ardatzetan oinarrituta: Euskal Herriko lurralde desorekak arintzea, ekonomia soziala eta tokiko garapena sustatzea eta Euskal Herriaren kohesioan laguntzea.
Hartu-Eman esperientzien bankuak Euskal Herria "burujabetzaren bidean" jartzen duten ekinbideak bildu, saretu eta helaraztea izango du helburu. Dagoeneko hogeitamar esperientzia daude ikusgai Udalbitza.eus webgunean.
Euskal Herriko udaletxe askotan abenduaren 6a lan eta aldarrikapen eguna izango dela adierazi dute Luis Intxauspe Udalbiltzako presidenteak eta Patricia Perales Iruñeko Udaleko zinegotziak.
Igandean goizeko bostetan eskoletako ateetan egon behar dela diote batean eta bestean, behin eta berriz, hori da mezu nagusia nonahi Bartzelonan. Seietan Mossoak joango ei dira eskolak hustera.