Ezkerreko militanteek Facebook sareaz egiten duten erabilera kezkagarria da. Hala uste dute Nadir kolektibo tekno-aktibista alemaniarreko kideek. Zuckerbergen asmakizuna datuak prozesatzeko makina izateaz gain, militanteek euren burua eta mugimendu osoarena konprometitzeko egina dela uste dute, euren webgunean azaldu dutenez. Beste kolektibo alternatibo eta antikapitalista batzuk, Nodo50 eta Riseup esaterako, bere egin dute Nadirren adierazpena.
Kalean eta taldean era guztietako borroka eta eztabaidetan parte hartu ondoren, ezkertiar askok Facebook erabiltzeko joera salatu dute. Esplotazioaren bidea hautatzen dute, tentazioari ezin eutsirik.
Zein da Facebooken gaitza?
Nadir kolektiboak azaldu duenez, erabiltzaileak edozein informazio partekatzean guzti hau Facebooken esku uzten du. Sare honek datu horiek erlazionatzeko duen gaitasuna izugarria dela diote, interneten zokoak ezagutzen ez dituen batek nekez ulertzeko modukoa. Halaber, ekintzaileak ez du bere burua soilik konprometitzen. Azpimarratu dute kideak eta kolektiboak nahi gabe salatzen dituztela.
Facebookek erabiltzaileen datuen eta profilen salerosketa egiten du eta, ondorioz, pertsonak produktu bilakatzen ditu kolektiboaren ustez.
Interneten inguruan ezjakintasun handia dagoela onartzen dute, eta hori dela egoera hau eragiten duena. Horregatik, Facebook “etsai politikoaren” aurka altxatzeko deia egiten dute, ezkerrak “Troyako zaldi” hori alde batera utzi behar duela uste baitute.
Facebook eta bestelako sare sozialek erabiltzaileen datuen erabilera eztabaida politikora ekartzea ezinbestekoa dela uste dute artikuluarekin bat egiten duten kolektiboek.
Irakurri artikulu osoa Nadir kolektiboaren webgunean (gaztelaniaz)
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Apirilean egin zituzten hogei langilek Facebooken azpikontrata den CCC Barcelona Digital Services enpresaren aurkako salaketak, oinarrizko eskubideak urratzen dituztela adierazi zuten langileek, gaur egun mila inguruk salatu dute. "Gestapo" gisa definitzen dute lan... [+]
Sionista hitza daukaten argitalpenak ezabatuko ditu, juduei edo israeldarrei erreferentzia egiten dieten kasuetan. Orain arte baino modu zabalagoan hartuko dute erreferentziak aztertzeko irizpidea, eta sionisten aurkako mugimenduei eragin diezaieke.
Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]
Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]
Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]
Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]
Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]
Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.
Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]
Seattleko (AEB) eskola distrituak salaketa ezarri du epaitegietan gazteen buru osasuna kaltetzeagatik Facebook, Instagram, Snapchat, TikTok eta Youtuberen aurka. Irabaziak handitu nahian buru osasuneko krisia eragin izana leporatzen diete multinazional teknologikoei.
Irlandan duenez egoitza fiskala Meta multinazionalak, herrialde horretako Datu Babeserako Batzordeak ebatzi du legez kanpo erabili dituela sare sozialen erabiltzaileen datuak. Herritarrak publizitate pertsonala baimentzera derrigortzen dituela azaldu du. Facebooki 210 milioi... [+]
Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazional estatubatuarrari 265 milioi euroko isuna ezarri dio Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, Facebookeko erabiltzaileen datuak zaintzeko behar bezalako neurriak ez hartzeagatik. Sare sozialeko 533 milioi... [+]