Kode irekiko energia: sortu, garatu, egokitu... demokratizatu


2013ko urriaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Riversimple konpainiak kode irekian diseinatu ditu bere hidrogeno-autoak.

"Klima aldaketaren ondorio suntsitzaileenei aurre hartu nahi badiegu, beharrezkoa dugu energia berriztagarri, garbi eta eraginkorrak oinarri izango dituen sistemaranzko trantsizioa egitea", idatzi du Bryanek Red Pepper agerkarian.

Zentzu horretan, beharrezkoa da lekuan lekuko komunitate, enpresa txiki eta langileek botere handiagoa izatea. Horrek eragingo luke baliabide eta azpiegiturak esku pribatuetatik demokratikoki kontrolatutako sektore publikoaren eskuetara pasatzea; eta energia sistemak deszentralizazio bidean jartzea.

Hainbat bitarteko daude horretarako; kode irekiko energia da horietako bat.

Mozilla Firefox, Android edota Linux bezalako proiektuen filosofia du oinarri: lizentzia libreen pean diseinatu, zabaldu eta garatu dezakete erabiltzaileek. Enpresa handiekiko menpekotasuna hautsi egiten da.

Kode irekiko egitasmoak

Kode irekiko energiaren alde egin duten eragileetako bi Onawi elkartea eta Riversimple konpainia dira. Lehenaren helburua da jende ororentzako eskuragarriak izango diren aerosorgailuak diseinatzea; bigarrenak kode irekian diseinatu ditu bere hidrogeno-ibilgailuak.

Bestalde, OpenEnergyMonitor gailuak jendearen energia kontsumoa neurtzen du (elektrizitatea, gasa, hezetasuna, tenperatura, karbono dioxidoa...), erabilpenaren gaineko kontrola handitu eta sistema jasangarriagoen aldeko jarrera piztu aldera.

Enpresako ordezkari Carlos Alonsok dioenez, "energiaren gaineko kontrola izatea funtsezkoa da kontsumo ohiturak aldatu ahal izateko". Kode irekiko sistemarekin, erabiltzaileek kontrola dezakete energia-datuak noiz, nola eta non erregistratzen diren.

OpenEnergyMonitor-ek Carbon Co-op enpresarekin kolaboratzen du. Energia kontsumoa aurrezteko proiektuak garatzen ditu enpresa horrek, eguzki panelak tartean, eta aipatu monitoreek sistema horiek egokitzen eta hobetzen laguntzen diote.

La Tortuga herrixkako proiektu eolikoa

Aerosorgailuak egiten dituen Onawi erakundea, energia eolikoa oinarri duen proiektua garatzen ari da Peruko La Tortuga herri txikian. Turbina eolikoak instalatzeaz gain, horiek fabrikatzeko manufaktura-industria txiki bat garatzeko dihardu lanean Onawik. Turbinak lekuko langileek fabrikatu, instalatu eta mantentzen badituzte, haien beharretara hobe egokituko dira. Komunitateari mesede egingo dio horrek, industria-sarea osatzeaz gain, energia garbiagoa erabiliko duelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
2024-10-11 | ARGIA
Desazkundeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean urriaren 21etik 24ra

Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Statkraften zentral eolikoaren proiektuari helegitea jarri diote Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo udalek

Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


2024-03-25 | ARGIA
“Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde” manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Jasangarritasunaren Euskal Azokak hamargarren edizioa egingo du asteburuan Durangon

Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.


Adrián Almazán
“Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu”

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea adostu dute EAJ, EH Bildu eta PSEk

EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Eguneraketa berriak daude