Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.
Kurdiscat atariak jakinarazi duenez, “Turkiak” artilleriaz egin dio eraso Kobane hiriari asteartean. ANF berri agentzia kurduaren arabera, “Turkiako armada eta bere milizia yihadista SNA airetik eta lurretik” ari dira Kobaneri eraso egiten.
Egun bat lehenago, astelehenean, Manjib hiriaren kontrola bereganatu du SNAk. Ordura arte SDF Siriako Indar Demokratikoen eskuetan zegoen hiria. Manjib eta Kobane, bihak daude Siria iparraldean kokatuta, eta elkarrengandik hurbil.
Turkiak “erakunde terrorista” gisa ditu izendatuta SDF bera zein YPG Herriaren Babes Unitateak, Al-Assad garaitu duen azken erasoaldian esku-hartze zuzena izan du, eta Recep Tayyip Erdogan presidentearen bere helburu nagusietako bat kurduen kontrolpeko eremuak bereganatzea da. Erdoganek hainbat aldiz adierazi du Turkiak ez duela etsiko Siria “terroristarik gabe” utzi arte.
Han eta hemen jarri ditu dantzan Koban taldeak elektroswing doinuetara ohitu gabeko gerriak. Udako agenda ere kontzertuz josia dute dagoeneko. Bien bitartean, mimoz landu duten izen bereko diskoa kaleratzeko tartea ere izan dute. Bertan jaso dute hiru urteko ibilbidean sortu,... [+]