Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko nahikaria izanez gero, saihestu dezakegu klima larrialdia.
Berez klima larrialdiari buelta emateko bide emankorra litzateke metano (CH4) isurketen beherakada. Karbono dioxidoaren ondotik, berotegi efektua eragiten duen bigarren gas nagusia izanik ere, metano isurketak mugatzeko neurri eta helburu sendorik ez dute hartzen estatuek. Hori horrela, "inoiz baino altuagoak" izan dira azken bost urteetako metano isurketak. Hori dio Environmental Research Letters aldizkarian plazaraturiko irailaren 10eko ikerketa berriak. Klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik eramandako azterketa du oinarri txostenak.
CH4ak atmosferan denbora gutxiago irauten duen arren –bederatzi urte inguru, karbono dioxidoak haatik mende batzuk–, bere berotze ahalmena CO2arena baino anitzez handiagoa da: 80 aldiz handiagoa lehen hogei urteetan eta 30 aldiz handiagoa ehun urteko epeari begiratuz gero.
1980. urteaz geroztik dabiltza metano isurketak neurtzen eta azken bost urteetan izan da emendio esanguratsuena. Klimaren aldeko Parisko Hitzarmenak muga bezala jartzen zuen 1,5 graduko tenperaturen igoera gainditurik dugun honetan, igoera horren herena eragiten du metanoak, txostenaren arabera. Sektore guztietan igo da isurketa: laborantzaren sektorean –eredu agroindustriala da ekoizle nagusia–, zaborren alorrean, erregai fosilen ustiaketan...
Hor ere klima justiziaren nozioak badu bere garrantzia, hain zuzen, estatu aberats bakar batzuk direlako isurketa horren oinarrian: metano isurketaren bi herenak hamar bat herrialderen ardura dira –nagusiak izanik, Txina, AEB eta Errusia–. Azpiegitura txarrengatik istripuz gertaturiko isurketek ere pisu handia dute –%50az emendatu dira iaz–.
Biharamunean atera du, bere aldetik, ikerketa itxaropentsuago bat Lancet Planetary Health aldizkariak: Lurraren Aldeko Batzarra deitu nazioarteko ikertzaile taldearen ikerketak dio "aldaketa erradikalak" bideratuz gero buelta eman diezaiokegula klima larrialdiari. Politikan, ekonomian eta oro har jendarte mailan bideratu beharreko aldaketak zerrendatzen ditu ikerketa berri horrek. Zehazkiago, baliabideen banaketa justuagoa, erregai fosilen bukaera, baita karbono isurketa ahula eragiten duten bizi eredu iraunkorren eta teknologien orokortzea ere dira hartu beharreko aldaketen artean. Zentzu horretara joanez, kontsumoari mugak jartzeko eta zergak justizia sozialaren eta ekologikoaren alde banatzeko gomendioa garatzen dute ikerketan.
Galdatzen dituzten aldaketa drastikoek erabakidunen mesfidantzak eta oztopoak eraginen dituztela badakite: "Beharrezkoa den aldaketaren tamainak gobernu anitz asaldatuko ditu. (…) Aldaketa hori ez da berehalakoan onartuko. Neurri batean beldurgarria da, baina erakusten digu oraindik badela lekua gizakientzat eta beste espezie batzuentzat".
Mundu mailako 65 adituk landutako 62 orriko txosten mamitsuak helburu du zehaztea planetako 7.900 milioi biztanleak nola egon daitezkeen mundu bizigarri batean, beti ere elikagaiak, ura, energia, etxebizitza eta garraioa modu justu eta iraunkor batean eskura izanez. 2050 urteari begira ere jartzen dira, ordurako 9.700 milioi biztanle aurreikusten direlako. Argiki diote: gaur egungo baldintza sozial, ekonomiko eta politikoek ez dute gero bizigarririk bermatzen, eta aipaturiko aldaketak ezinbestekoak dira.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]
AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]