Zabalgarbi erraustegiarekin batera Arrigorriagako Cementos Rezola, Lemoako Lemona Industrial eta Donostiako Cementos Rezola daude Euskal Herrian negutegi eragineko gas gehien isurtzen dituzten zortzi fabrika kutsatzailenen artean. Lauak ari dira gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren baimenez, hiri hondakinak erretzen.
Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek eskaini ditu datuok Kutsaduraren erraldoiak kronikan, enpresa bakoitzaren kokapen geografikoa eta datuak ulertzea errazten duen grafiko interaktibo batez osatuta. Espainiako PRTR erregistro ofizialak –enpresek ingurumenean airean bezala lurzoruan eta uretan isurtzen dituzten kutsagaien neurketa aitortua biltzen dituenak– eskainitako datuak erabili ditu Euskal Herriko 15 enpresa kutsatzaileen rankinga osatzeko; horietan, zortzi kutsatzaileenetatik lau hondakinak kiskaltzen ari diren erraustegi eta porlan-fabrikak direla nabarmentzen da.
Fabrikarik kutsatzaileena Bizkaiko Petronor da eta bere jabea Repsol da, zeinaren buruzagi nagusia Josu Jon Imaz baita. Beste hainbat kutsagaiz gain, Petronorrek 2017an 2,204 milioi tona CO2 isuri zituen PRTRren arabera. Bigarren kutsatzaile handiena Zierbenako Bahia de Bizkaia zentral termikoa da eta negutegi eragina duten gasen artean gehien aipatzen den CO2-tan isuri zituen 469.000 tona. Rankingean hirugarren Sestaoko Edar Galindo araztegia dator eta laugarren Zabalgarbi: 273.500 tona CO2. Bostgarren Arrigorriagako Cementos Rezola: 364.555 tona CO2. Seigarren Lemoako Lemona Industrial (lehen Cementos Lemona) soilik CO2tan urtean 484.800 tona isuriz. Zazpigarren Iurretako Smurfit Nervion paper fabrika eta zortzigarren Donostiako Añorgan Cementos Rezolak daukan porlan-fabrika, 2011n 445.936 tona CO2 aireratuta (antza, PRTRk ez du bildu oraindik honen 2017ko daturik).
Udazken honetan Gipuzkoan –Añorgako zementu-fabrikatik oso hurbil– piztekotan diren Zubietako erraustegia, oker handirik ez bada, PRTRko 2020ko erregistroetan Euskal Herriko 15 kutsatzaileenen artean sartuko da, hondakinak erretzen dituzten lau usina horien uberan.
Ingurumenaren kutsaketan eta klimaren aldaketa eragiten duten gasen isurketan txapeldunak diren euskal enpresa guztiok biltzen dituen patronalak Aclima du izena, osorik esanda Aclima Basque Enviroment Cluster.
AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]