Klima ez badugu sendatzen, berriz gaixotuko gara

  • Fernando Valladares Madrilgo Natur Zientzien Museoko Biogeografia eta Aldaketa Globalen departamenduak ari da lanean. Ekologia eta ingurumen arloan munduan aipatuenen artean dago zientzialaria.The Conversation aldizkarian argitaraturiko artikulu honetan dio soilik natura osasuntsu batek babestuko gaituela pandemietatik: "Natura osasuntsu batek guretzat egiten dituen lanak, horien artean zoonositik babestea, ordainezinak dira".


2020ko apirilaren 04an - 09:47
"Pandemiak gordinki erakusten digu zein sentiberak garen ongi funtzionatzen ez duen ingurune natural batean" (arg.: Anbientum)

Konfinamenduan eta aurrekaririk gabeko osasun-krisian murgilduta, Covid-19rako botikak eta txertoak aurkitzen ahalegintzen gara. Birusaren funtzionamendua eta bizi-zikloa aztertzen ditugu, jatorriari buruzko hipotesiak eginez. Baina eztabaidaezina da gure ohiturak eta portaerak direla arriskuan jartzen gaituztenak. Pandemiaren atzean naturaren suntsipena dagoelako.

Ez dago osasun-sistemarik, ezta inongo estatuko segurtasun-indarrik ere, naturak ematen digun babesa emateko gai denik. Hori bai, espezieetan aberatsa den eta ondo funtzionatzen duen natura behar du izan.

Biodibertsitatea, birusen kontrako ezkutua

Duela hamabost urte eman ziren biodibertsitatearen funtzio babesleari buruzko lehen argibide zientifikoak. Karga birikoaren diluzioari eta kutsaduraren moteltzeari esker, biodibertsitatea hesi handi eta eraginkorra da zoonosiarentzat. Kasu praktiko askotan ikusi da, hegazti gripetik Lymeren gaixotasunera, eta lehen azterketa eta simulazio epidemiologikoak hori berresten eta indartzen joan dira.

Egunetik egunera hobeto ulertzen dugu egungo pandemiaren jatorria. Azterketa molekularrei esker, zoonosi honen pausu giltzarrietako batzuk argitu daitezke: saguzarretan oso segur aski sortua, uneren batean pangolinetara pasa zen, eta hauetatik gizakira.

SARS-CoV-2ak saguzarrarekin batera eboluzio luzea izan du, eta beraz, saguzarra osasuntsu dagoenean, karga birikoa oso txikia da. Hala ere, estres egoeretan, jazartzen zaionean bezala, ehizatzen eta manipulatzen denean, animaliaren immunitate sistema deprimitu egiten da, eta karga birikoa izugarri igotzen da.

Ekosistema funtzionalak dituen eta espezieetan aberatsa den natura osasuntsu batek, oso modu zabalean babesten gaitu patogenoek eragindako infekzioen aurrean.

Antzeko zerbait gertatzen zaie gainerako ostalariei, hala nola pangolinari, Asiako eta Afrikako eskualde askotan legez kanpoko ehizaren eta trafikoaren jomuga baita. Egoera horretan, ostalari immunodeprimitua karga biriko altura iritsiz gero, birusa arriskutsuagoa da gizakiarentzat.

Horrela babesten gaitu naturak

Ekosistema funtzionalak dituen eta espezieetan aberatsa den natura osasuntsu batek, oso modu zabalean babesten gaitu patogenoek eragindako infekzioen aurrean. Ez bakarrik biodibertsitatearen bidez. Adibidez, naturak basamortuko hautsa geldiarazi eta kutsadura atmosferikoa gutxitu dezake, birusak hedatzen dituzten eta Covid-19k eragindako pazienteengan arnas sintomak areagotzen dituzten bi bide.

Klima aldaketa txertatzen dugunean ekuazioan, naturak tarte gutxiago du eraginak arintzeko eta gure osasuna babesteko. Fenomeno global honen ondorioz, basoek, karbono-hustutegi funtzio ahulagoa edukitzeaz gain, sute handiak izateko joera handiagoa dute, Australian berriki gertatu den bezala.

Keak herrialdeko biztanleriaren %80ri eragin zion. Baina arazoa ez zuten australiarrek bakarrik izan. Orain pandemiarekin gertatzen den bezala, keak azkar zeharkatu zuen planeta.

Ez dago suteen kea munduko hiri nagusietara hamar egunetan iristea saihestu dezakeen erakunde nazional edo nazioartekorik, eta hiri horien kutsadura arazoak areagotu eten dira. Era berean, egiten duten neurrian, ez dago berotegi efektua sortzen duten gasak baso tropikalek bezain beste murrizteko gai den industriarik edo enpresarik.

Natura osasuntsu batek guretzat egiten dituen lanak, horien artean zoonositik babestea, ordainezinak dira.

Globalizazioa eta migrazio klimatikoak

Gaur egungo zoonosiekin dugun arazoaren zati handi bat globalizazioa da, giza biztanleriaren mugimendu azkar eta masiboak dakartzana. Horregatik, hartu diren neurri eraginkorrenak eta premiazkoenak pertsonen mugimenduak mugatzeari lotutakoak izan dira.

Baina, agian, ahaztu egiten zaigu klima-aldaketak hamarkadak daramatzala planetako hainbat eskualdetan migrazio-mugimendu handiak zabaltzen. Fenomenoak ez ditu soilik jendeak eskualde afrikar edo tropikaletatik Europara edo Amerikako Estatu Batuetara migratzen, eremu horien barruan ere areagotu egiten ditu mugimendu horiek. Dagoeneko Europan gertatzen da.

Ingurumen-arrazoiek eragindako mugimenduek, era berean, arazo natural, sozial eta sanitario larriak sortzen dituzte.

Krisi klimatikoak hor jarraitzen du

Konfinamenduak hurrengo egunaz ikasteko eta hausnartzeko balio diezaguke. Azkenaldian entzun dugu mantra: gure ahalegin guztiek orain balioko dute laster normaltasuna berreskuratzeko. Baina zer normaltasun? Hona ekarri gaituena? Pandemien alde egiten duen normaltasuna, ekosistemak suntsitzen dituena, klima aldaketa eragiten duena, desberdintasun sozialak sortzen dituena eta eredu ekonomiko jasanezinean oinarritzen dena?

Txinan berriro ere ikatza erretzen dute energia sortzeko, eta lehen baino gehiago izan badaiteke hobe, euren helburua ekonomia berpiztea delako, ingurumen kostuei erreparatu gabe.

Pandemiak gordinki erakusten digu zein sentiberak garen ongi funtzionatzen ez duen ingurune natural batean. Egungo egoerak entsegu gisa balio beharko luke zain dugun krisi handi bat birpentsatzeko, krisi hori ez baita amaituko, eta koronabirusaren pandemia baino konplexuagoa baita hura kudeatzea eta geldiaraztea: klima-aldaketarena.

Politikariak ez dira ados jartzen klimaren munduko gailurretan, baina bakoitzak bere herrialdean eta bere erara bultzatzen du behin eta berriz ekonomia betiko moduan.

Normaltasun bideraezin horretara ez itzultzeko lan egingo badugu, baizik eta naturarekin orekan dagoen eta denboran iraunkorra den normaltasun berri batera, beharrezkoa da sakonki zalantzan jartzea zein esparru sozial eta ekonomikotan mugitzen garen.

Inork ez du beste pandemia bat jasan nahiko hilabete batzuetan. Pandemia hori, Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, koronabirusarena baino askoz hilgarriagoa izan daiteke.

Biosferaren ekuazioan, Homo sapiens-ak ezin du hain baliabide-kuota handia bereganatu, ezta ingurumen-aldaketarik eragin ere, ekosistemak lehengoratzeko eta berreskuratzeko behar duena baino askoz abiadura handiagoan. Guztion begiradaz –adituen zein aditu ez direnak, ekonomistak, biologoak, medikuak, matematikariak, soziologoak…– baino ezin izango diogu heldu arazo honi, egun oso ezberdin batean, eta hilabete gutxira beste konfinamendu batean ez erortzeko esperantzarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


Aitor Cevidanes
“Akainak gaitza kutsatzeko denbora behar du, egunean bertan kenduta ez dago arriskurik”

Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]


Ekainik beroena izan da aurtengoa mundu mailan, erregistroak daudenetik

Klimari buruzko datuak jasotzen dituen Copernicusen arabera, hamahirugarren hilabetez jarraian errekorra hautsi da aurtengo ekainean. Parisko Akordioan hitzartutako 1,5ºC-en helburua ez da bete eta egoera aldatzen ez bada, errekor negatibo berriak izango direla aurreikus... [+]


Jolastoki berdeagoak Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan, klima aldaketari aurre egiteko

Ingurumena, bioaniztasuna, uraren gestioa eta haurren beharrak oinarri hartuta, ikastetxeetako patioak aldatzeko proiektu kolektiboa jarri dute martxan Pirinio Atlantikoetan; Euskal Herriko lau herrik hartuko dute parte. Iruñean ere, itzal eta landare gehiago izango... [+]


2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


2024-06-24 | Nicolas Goñi
Nola saihestu dezakegu aire kutsatuaren murrizteak dakarren berotze efektua?

Azken urteotan nabaritu den beroketa globalaren emendatzea neurri batean kutsadura murriztearen ondorioa da, hain zuzen, murriztuz doazen aerosol sufredunen isurketek, berez, berotegi efektuaren zati bat konpentsatzen dutelako. Paradoxa horrek egoera berri batean sartzen gaitu,... [+]


Paloma Castro (AEMET Nafarroa)
“Udaberria arrunta izan da eta uda ohi baino beroago izango da”

Ostegunean hasi da uda. Hartara, udaberriko eguraldiaren balorazioa eta udakoaren iragarpena egin du gaur AEMETek. Apirila 1961az geroztik hilabeterik lehorrena izan den arren, udaberri “arrunta” izan da eta uda ohi baino beroagoa izatea aurreikusi dute.


2030erako lur eta itsas eremuak %20 lehengoratzeko araudia onartu du Europar Kontseiluak

Astelehenean onetsi du Europar Kontseiluak Natura Lehengoratzeko Legea, hiru hilabeteko blokeoaren ondoren. "Mugarri gako bat da kontinenteko ekosistemen babeserako eta berreskurapenerako", esan dute hainbat elkarte ekologistek, besteak beste, BirdLife Europe,... [+]


Ikusten banauzu, egin negar

Elba ibaiaren arroa, 1417. Lehorteak eraginda ibaiaren mailak nabarmen egin zuen behera, eta norbaitek ur maila markatu zuen harri batean, idazkun bat zizelkatuta: “Harri hau berriro ikusten baduzu, negar egingo duzu. Ura maila honetan zegoen 1417... [+]


2024-05-29 | Nicolas Goñi
Marshall uharteetan, elkarlana dute itsasoaren igoerari egokitzeko planen oinarrian

Ozeano Barean, atoloi apalez osatuak, Marshall uharteak dira klima aldaketaren aurrean herrialde hauskorrenetakoak, itsas mailaren gorakadak zuzenki mehatxatzen dituelako. Bertako gobernuak egokitze plan sakon eta zehatz bat martxan jarri du, biztanleekin elkarlanean, behetik... [+]


Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Frantziako Estatuaren gobernantzaren mugak begi-bistan Mayotte uharteetan

Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain justu, uraren krisi gogorrari aurre egin nahian dabiltza bertako herritarrak. Bigarren... [+]


2024-05-08 | Nicolas Goñi
Ekialdeko Afrikan, oztopoak oztopo, eurite aldaketei egokitzeko ekimenak martxan

Etiopia, Somalia eta Kenyako hainbat eskualdetan ia hiru urtez euririk gabe egon ondoren, azkenaldian urpetuak izan dira. Sasoi kontrasteak ohikoak izanik ere eskualde hartan, klima aldaketarekin larritzen dira, eta euriak hobeki baliatzeko hainbat tokiko ekimen garatzen ari... [+]


Eguneraketa berriak daude