Klima aldaketari begira jarri dira Lurraman

  • Abiatu da Lurrama Miarritzen, igande gauera arte iraunen duen laborantza herrikoiaren festa. Klima aldaketaren gaiari begira jarri dira, soluzio indibidual zein kolektiboetan arreta jarriz.

Masson Delmotte eta Paola Nano dira aurtengo ediziorako ugazamak. | Argazkiak: Jenofa Berhokoirigoin. Argazkiak: Jenofa Berhokoirigoin.

2019ko azaroaren 08an - 15:02

Jendez betetzen ari da Miarritzeko Irati aretoa, Lurrama azokaren kari. Apairu, hitzaldi, merkatu zein baserriko abereen erakusketen bidez, laborantza herrikoiaren mundua ezagutaraztea dute xede antolatzaileek. Horrez gain, klima aldaketari buruzko gogoeta sustarazi nahi dute. “Gai hau hartu izanak zentzu osoa du, klimaren desafioari aurre egiteko bidea ere dugulako laborantza herrikoiarena”, antolatzaileen hitzetan. Konkretuki, igandea bitartean erronka honi buruzko hainbat hitzaldi eta mahai inguru dituzte finkaturik.

Valérie Masson Delmotte Klima Larrialdiari Buruzko Gobernu Arteko Taldeko lehendakarietako bat dute ugazama aurten, Slowfood egiturako Paola Nanorekin batera. “Guk gure jakintzak plazaratzen gabiltza, baina otoi jakintza horiek ekintzetara bideratzen lagundu behar gaituzue, denbora kontatua dugulako” deia luzatu die Masson Delmottek bertaratuei. Elikatzeko moldeak ondorio ekologikoak ere dituela azalduz, ekoizpen eta kontsumo iraunkor baten beharra azpimarratu die parean dituen nekazari eta kontsumidoreei. Aukera hau eskaintzen dabiltza merkatuan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ekoizleak, aurten nafartarrak ere dituztela haiekin.

Ostirala umeen eguna izan ohi da eta badabiltza helduen artean ezker eta eskuin, irakasleak hor dituztela zaintzen. Orotara, hogeita bi ikastetxe dira Miarritzera hurbildu, guztira 1.200 ume. Egunak gauari lekua utzi arau, umeek helduei utziko die espazioa eta gogoetak festa giroari. Nafarroa izaki lurralde gomitatua, Petti, Kaskezur eta Dj Tirri & Tery artistak egonen dira ostiral gaueko giroa berotzen.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurrama
2023-11-10 | Euskal Irratiak
Ostiralean ireki ditu ateak Lurramak, Iparraldeko laborantza iraunkorraren saloiak

Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman.


2023-07-11 | Enbata
Emazte laborariak argitan

Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan» tematikarekin.


2023-07-06 | Euskal Irratiak
Emazte laborariak argitan aurtengo Lurraman

"Emazte Laborariak Argitan"  izanen da aurtengo Lurramaren leloa. 27 emazte laborari agertzen dira afixan. Haien rolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak azpimarratuko dituzte heldu den azaroaren 10, 11 eta 12an, Miarritzeko Irati gelan.


2022-11-11 | Euskal Irratiak
“Mendiaren erabilpena lehen baino gehiago kudeatu behar da”

Lurrama, laborantzaren saloina Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten baina kasu, ostegunetik larunbatera iraganen da 17. edizioa. "Mendiguneak bizirik!" hautatu dute lema gisa eta Pirinio inguruko laborariak gomitatuak dira.


Aurtengo Lurramak mendiaz gogoetatzeko aukera eskainiko du azaroaren 10, 11 eta 12an

Miarritzeko Irati aretoan iraganen da laborantza herrikoiaren besta. Besta eta hausnarketa uztartuko dituzte hiru egunez, laborantza industrialaren parean garaturiko eredu herrikoia ezagutarazteko xedez.


2021-10-26
6.000 lagunetik gora elkartu dira Lurraman “lur elikatzailea” defendatzeko

Urriaren 24an 6.000 pertsona baino gehiago elkartu dira Arbonan, "lur elikatzailea defendatzeko". Izan ere, urtero elikagaietarako 650 hektarea lur desagertzen direla nabarmendu dute antolatzaileek. 120 egunez lurrak ez saltzeko egindako borrokari Lurrama festara... [+]


2021-10-19 | ARGIA
Aurtengo Lurrama Arbonan izango da, okupazioaren garaipena ospatzeko

Lurzaindiak eta ELBk jakinarazi dute Arbonaren okupazioa urriaren 24ean amaituko dela, eroslea erretiratzea lortu baitute. Urriaren 24ak, okupazioaren 120garren eta azken eguna markatuko du eta bertan egingo da 2021eko Lurrama berezia.


Herri oso bat sar daiteke Arbonan

Erosleak azkenean ez ditu Arbonako etxe eta lursaila erosiko. ELB eta Lurzaindiako kideen eta hauei juntaturiko herritarren aitzinean amore eman behar izan du. Okupazioak oraindik segitzen du, saltzaileak 3 milioi euroren gose segitzen duelako eta negoziaketa fasean okupaziotik... [+]


2020-11-10 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos (Euskal Herriko Laborantza Ganberako lehendakaria)
“Aurten deliberatu dugu gure diru biltze kanpaina, Lurramarekin lotzea”

Ekimen gehienak bezala, Lurrama ere ezeztatu behar izan dute aurten. Baina zer nolako ondorioak utziko ditu horrek Lurrama elkartean eta Euskal Herriko Laborantza Ganberan?


2020-11-03 | ARGIA
Lurrama bertan behera geratu da eta EHLGren kanpaina ekonomikoan parte hartzeko deia egin dute

Azaroaren 13tik 15era egitekoa zen 2020ko Lurrama bertan behera uztea erabaki du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak: "Apiriletik formula desberdinak landu ditugu, suprefeturaren gomendioen arabera egokituz, bainan ezin dugu bururaino joan. Hamaboskarren edizioa berezia... [+]


2020-10-27 | ARGIA
Formatua aldaturik eta eskaintza ttipiturik, aitzina doa Lurrama

"Biharko mundua, gaurko hautua" lemapean egingo dute Lurrama aurten, azaroaren 12tik 15era, Miarritzetik atera eta Ipar Euskal Herriko xoko ezberdinetan ekimen ezberdinak eskainiz.


2018-11-19 | ARGIA
10.000 bisitari pasatu dira 2018ko Lurrama feriatik

Hamar mila jende hurbildu da asteburuan zehar Miarritzen burutu den Lurrama feriatik, antolatzaileek astelehenean azaldu dutenez. Azokako parte hartzaile eta bisitarien zerbitzuak bermatzen 900 boluntario aritu omen dira.


Eguneraketa berriak daude