Irurtzungo plazaren inguruan abereak, garaiko nekazal produktuak eta artisau-ogibideak ikusi eta erosi ahalko dira. Antolatzaileen hitzetan, azoka honekin salmenta zuzena indartu nahi dute, "laborantza eta elikadura herrikoiak gizartea elikatzen baitu", eta aurtengoan gai hau plazaratuko du azokak: klima aldaketan laborantza iraunkorrak duen garrantzia: "Herritar baten Negutegi Efektuko Gasen %37,3a elikadura motaren ondorio dira".
Abere azokak hiru gune izango ditu: bertako abere arrazen azoka eta erakusketa, nekazal merkatu gardena eta artisau azoka. Gainera, bertaratzen direnek Gazta Txapelketa Herrikoian epaile izateko aukera izango dute. Eguerdian bertako produktuekin egindako bazkaria egingo dute eta arratsaldean aizkora txapelketa, Euskal Herriko III. mailako Txapelketarako bigarren kanporaketa, hain zuzen.
Irurtzungo azokak eta Lurramak indarrak batu dituzte aurtengoan. Urtero Lurramak Europako eskualde jakin bateko laborariak gonbidatzen ditu sarea egiteko, eta aurten Nafarroako EHNEko Bizilur taldea gonbidatu dute. Beraz, Irurtzungo azokan parte hartuko duten nekazari eta abeltzainak daude gonbidatuak Lurraman parte hartzera. Horregatik, Irurtzungo azoka Miarritzen egingo den Lurramaren ataria izango da, eta ardatz beraren inguruan arituko dira bi azokak: klima.
Irurtzungo abere azokak Arakil bailarako eta kanpoko sal-erosleak erakarri izan ditu mendez mende. Lehenik hilean behin egiten zuten azoka, 1792-1921 artean bi astez behin, 1921-1945 artean hamar egunean behin eta azkenik asteartero, duela 40 urte erabat galdu zen arte.
Eragile hauen guztien artean antolatuko dute VII. azoka: Irurtzungo eta Arakilgo udalak, Sakanako Garapen Agentzia, Plazaola Turismo elkartea, bertako arrazen sustapenerako elkarteak, Arbaso Euskal Herriko artisauen elkartea, Belardi Sakanako ekoizleen ekimena eta EHNE-Bizilur ekimena.
Azokak laguntzen du elikaduran herritarrek hartzen dituzten eguneroko erabakiez hausnartzen
Antolatzaileek zabaldu duten oharrean nabarmentzen dute herritarren elikatzeko moduak Negutegi Efektuko Gasen emisioan duen eragina: "Herritarren emisioen %37,5 dira elikadura motaren ondorio, batez ere, dieta hau osatzen duten elikagaiak urrunetik ekartzen direlako eta hauek ekoizteko ereduak orokorroean kutsakorrak eta baliabide xahutzaileak direlako, zer esanik ez jatorrizko herrialdeetako biztanleriaren eta komunitate indegenen giza eskubideei buruz". Honen aurrean, beste bide bat badela azaldu dute: laborantza iraunkorrean diharduten inguruko ekoizleengandik elikatzea: "Nekazari hauek garaikoak eta gertukoak diren elikagaiak eskaintzen dizkigute, Lurra eta baliabide naturalak zainduz, eta landa eremuetako biztanleria mantenduz". Azokak elikaduran herritarrek hartzen dituzten eguneroko erabakien inguruan hausnartzeko balio duela azaldu dute.
Baina politika publikoek ere nekazaritza eta abeltzaintza sostengarria sustatzen bere ardura dutela nabarmendu dute antolatzaileek, "beharrezkoak baitira politika justuak eta eraginkorrak. Hortaz, klima aldaketaren aurrean kontsumitzaile burujabe eta arduratsuak eta politika publiko eraldatzaileak behar ditugu".
"Klima aldaketari aurre egiteko, inoiz baino gehiago, laborantza iraunkorra eta elikadura burujabetza"
Praktika zehatz hauek jarri dituzte adibide: "Amazonas oihana suntsitzen ari den eta bertako komunitate indigenak zapaltzen dituen soja eta arto transgenikoez elikatutako abeltzaintza industrialaren aurrean, gure mendi eta larreetan bazkatzen duten abereen aldeko apustua egin behar dugu. Lurzorua, ur gozoa eta bioaniztasuna higatzen dituen eredu intentsibo eta kimikoaren aurka, agroekologia eta artzaintza estentsiboa. Gure itsasoak eta ingurua kutsatzen dituzten plastiko asko urrundik datozen barazki eta fruta ia-artifizialak denbora luzez kontserbatzeko pentsatuak daude. Horren aurrean, erein baratzeak herrietan, auzoetan, erosi gertuko nekazariei, babestu bertako arrazak eta galzorian dauden barietateak".
Klima aldaketari aurre egiteko "inoiz baino gehiago, laborantza iraunkorra eta elikadura burujabetza"ren garrantzia azpimarratu dute, honek bioaniztasunaren babesten duelako eta herrien biziaren alde egiten duelako.
Hona hemen azoka girotzeko egin duten bideoa:
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]