“Klasea, lurraldea eta aliantza berriak”

  • Greba aurreko egunetan ordenagailuan eta sakelekoan bero sumatu da deialdia. Baina gure goxora elkartzen ei gara sareetan eta, akaso, horrek hainbatetan errealitatea desitxuratua itzultzen digu. Sareak bero, kale gorria hotz. Berdin eskolak eta lantegiak, edo herritar askok hala aipatzen du bederen, baita greba berotzen aritu diren hainbat sindikalistak ere.

     


2020ko urtarrilaren 30an - 20:02
Iruñeko manifestazioaren amaiera Gazteluko Plazan. (Arg.: X.Letona)

Nafarroako LABek eta Steilasek hezkuntza mailako gehiegizko gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte –plantillen laurdena izan da–. Lan munduko armada prekarioak erabakitzeko aukera gutxiago du oraindik. Hau ez da ohiko erantzun greba bat, “erasorako greba” baizik, deitzaileek definitzen duten arabera. Irudi kontraesankor horien guztien gainean abiatu gara kalearen erantzuna neurtzera.

 

Goizeko 8:40etan abiatu da Kalebira Iruñeko Gazteluko Plazatik, lainu goibelen artean, eguna guztiz argitu gabe oraindik. 200 bat lagunez osatutako pikete informatiboak Nafarroako Legebiltzarrera jo du zuzen Sarasate pasealekuan barrena. Han izan dira lehen tentsio uneak Espainiako Poliziarekin, hauek manifestariak errepidetik erretiratu dituztenean. Mozal Legea so, hor lehenengo bideoak poliziekin, hor lehen tira-birak, “benga, igo espaloira!”, “kazetaria naiz” nik, “a, ados” eta utzi dit neure kaxa errepidean; baina beste batek “kontuz, eta igo espaloira!”, “kazetaria naiz”, “bai, baina horregatik berdin harrapatuko zaitu autobusak”, berak umore ukituz. Irribarrea atera zait. Oihuak, bultzada txikiak, oro har nahiko lasai atera gara ataka honetatik.

Iruñeko Carlos III.a Etorbidea. (Arg.: X. Letona)

 

Hainbat tentsio une izan dira Iruñea erdialdeko piketean, baina txarrena Iruñerriko herrietan eta auzoetan izan da. Goizaldeko 5etatik 10etara Burlatako Aretako poligonoko sarrera moztu dute bidoietara kateatutako lau gaztek. Atxilo eraman dituzte. Donibane auzoan ere atxilotu bat egon da. Txantrean bost lagun identifikatu dituzte, Mendillorrin sei, Sanduzelain bi, Atarrabian beste sei... denera dozenaka izan dira.

 

Legebiltzarraren aurrean hitzaldi laburra egin du mugimendu sozialetako neska gazte batek. Handik etxebizitza zuzendaritzara, lan zuzendaritzara, Nafarroako gobernuko immigrazio bulegora, La Caixara, Mango saltokira, Espainiako Gobernu ordezkaritzara eta, besteak beste, gizarte segurantzara. Horietan guztietan egin dituzte hitzaldi laburrak PAHkoek, gazteek klima aldaketaren aurka, SOS arrazakeriak, AHTaren aurkako mugimenduak, pentsiodunek... Grebaren helburuetakoa ondo baino hobeto lotu da ibilbidean zehar: mugimendu sindikala eta mugimendu sozialak lotzea.

 

Aspaldikoa da aldarrikapena eta beharra, Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohiak argi adierazi zuen Una mirada sindical contracorriete”liburuan. Azpititulua honakoa zen: Clase, territorio y nuevas alianzas. Eta sindikalista beteranoak zioen etorkizuneko borroketan ezinbestekoa zela mundu sindikala feminismoarekin, mugimendu ekologistarekin eta arrazakeriaren aurkako taldeekin lotzea. Hori da gaur goizean kaleetan islatu dena, hori greba honen lorpen handietakoa: langileak kalean, Euskal Herrian, aliantza berriak josiz.

 

 

 

 

Feminista gazteek hainbat arropa denden zapalkuntza salatu dute euren hitzaldian (Arg.: X. Letona)

 

 

 

Planeta babesteko oihua ere presente egon da goizeko piketeetan. (Arg.: X. Letona)

“Greba orokorra”, “inor ez da ilegala”, “gora borroka feminista”... horiek eta beste asko behin eta berriz herritarren ahotik ateratakoak, baina bat bereziki errepikatzen zen eta indar betez: “Gobierne quien gobierne las pensiones -edo 'los derechos' batzuetan– se defienden”. Norberak pentsatzen du, batetik, hor dagoela pentsiodunen bi urteko mobilizazioen isla eta indarra. Bestetik, Madrilen gobernu aurrerakoia eratu denean, hor da deia ezkerreko alderdiei, kaleko aldarrikapenak instituzioetara eraman eta aurrera atera ditzaten. Eta hor da, halaber, ezker sozialaren bultzada, ezker politikoari presio eginez.

 

Greba deitzaileen arabera, Nafarroako iparraldearen erantzuna handia izan da maila guztietan. Iruñerrian eragina nabarmena industrian eta administrazioan, batez ere hezkuntzan eta udaletan, eta Iruñetik hegoaldera txikiagoa, baina lanuzte askorekin.

 

Balorazioak balorazio, bistan da ez dela egun batere normala izan eta mobilizazio egun garrantzitsua bizi izan dela. Kalean begi bistakoa zen. Denda asko zabalik, eta beste batzuk itxita. Kalea paperez josia grebara deituz eta milaka pertsona kalean. Hotz samar hasi da eguna eta asko egon gara eguerdian termometroak Gazteluko Plazan zein tenperatura markatuko zuen zain. Zein irudi utziko du eguerdiko manifestazioak? Izango du hamarkada hasierako greba haien itxurarik? Eta bai, izan du, eta herritar askok lasaitu ederra hartu du, irudiak indarra helarazten zuelako: 15.000 lagun esan dute batzuek, 20.000ko langaraino ere egin dute deitzaileek. Edozein kasutan, asko. Goxo jendetza, borrokaren eta eguzkiaren berotasunean. Eta hizlariak jo eta su, ekitaldi amaierako jario bizian: pentsionistak, mugimendu sozialak, SOS Arrazakeria, ikasle mugimendua, ESK, LAB eta ELA, denak errenkadan. Zazpi hizlari, zeru urdina sabai eta banderola berde, gorri eta moreen itsaso txiki bat kiosko azpian babesle.

 

“Borroka hau hasi besterik ez da egin”, esan du ESK-ko Iratxe Alvarezek. “Asteartean dugu bilera Foru Gobernuarekin, honek eta patrolanak gure aldarrikapenei kasu egiten ez badiete, udaberri gorria izango dugu”, luzatu du ondoren LABeko Imanol Karrerak. Pepe Mujica ekarri du kiosko gainera ELAko Imanol Pascualek, “Ez goaz, iristen ari gara” eta “herri batek duen ondasunik preziatuena jende borrokalaria da, eta plaza hau horrelako jendez beterik dago”.

 

Eusko Gudariak eta Internazionala abestu dute ondoren eta herritarrak pozarren erretiratu dira bazkaltzera, arratsaldeko mobilizazioetarako berriz ere indarra hartzera.

 

 

 

Gazteluko Plaza, manifestazioa abiatzen hasi denean. (Arg.: X. Letona)

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: U-30 Greba Orokorra
2021-06-02 | ARGIA
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira auzipetutako kidearen absoluzioa eskatu dute Gasteizen

Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]


Analisia:
Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.


2020-02-07 | Topatu.eus
Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.


Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu dute Durangon

Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako  Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.


2020-02-05 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


2020-02-04 | LAB sindikatua
Jendarteak kalera eramandako aldarriei erantzuteko eskatu diogu Maria Chiviteri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]


2020-02-04 | ARGIA
Elkarretaratzea deitu dute Durangon, greba egunean Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatzeko

Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.


Ertzain baten erantzun euskarafoboa Galdakaon: “Ez dut euskaraz hitz egin nahi”

Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]


Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.


2020-02-04 | Arrosa Sarea
AUDIOA | Greba orokorraren errepaso kritikoa

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.


2020-01-31 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


Gorria

Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.


2020-01-31 | Hainbat egile*
Greba eguna Piriniotan

Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko. 

 


Eguneraketa berriak daude