Orain hamar urte eta Okzitaniako Tolosan, gobernatzen gaituen klase politikoari beraien jarduera elitista oker eta ankerra aurpegiratu genion, Yolanda Barcina, orduko Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakariaren figuraren gainean.
Hamar urteren ondoren lehengo lepotik burua darabilte gure lurraldea gobernatzen duten politikariek, tartean krisi ekonomiko lazgarri bat, pandemia global bat eta larrialdi klimatikoa zena zibilizazio larrialdi batean bilakatu diren arren.
Sinestezina bada ere, ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzen dute, alferrikako proiektu eta azpiegitura xahutzaileak sustatzen eta jendeari errealitatearen larritasuna ezkutatuz. Ferietako hitzontzien gisan unean uneko hitz gakoak, borobilak, dotoreak erabiltzen dituzte, egia ezabatuz. Ibarretxe Lehendakariaren garaietatik modan jarri ziren iraunkor edo jasangarri hitzak erabiltzen dituzte oraindik ere barra-barra. Gaur egun, elite ekonomikoen mesedetan diren proiektu eta azpiegitura guztiak omen dira berriztagarri, iraunkor, garbi, berde, ekologiko, despopulazioaren aurkako edo klima aldaketari aurre egiteko modukoak. Berdin dio Urkullu, Txibite edo Sanchez diren. Berdin dio AHTaren euskal Y-a edo Nafar Korridorea diren, Superportuak edo SuperSur-ak.
"Zibilizazio larrialdi batean murgildurik gauden momentuan, betiko legez jarraitzea, onartezina izateaz gain, kriminala da"
AHTk bidaiariak eta merkantziak eramanen dituela esanen digute, gezurti halakoak! Despopulazioari aurre egiteko proiektu onuragarriak direla botako dute aurpegi gogortuan keinu ziztrin bat bera egin gabe, denok jakin dakigun arren AHTa hiri handietan baizik ez dela geldituko herriak baztertuz, despopulazioa handituz eta betiko tren zaharkitua deuseztatuz.
Elite baterako agintzen dute eta elite horretako partaide izan nahi dute, behin politika utzita urrezko jubilazio bat jasoaz multinazionaletan: horiendako lege mesedegarriak onartuz eta diru publikoak proiektu faraoniko eta alferrikakoetan xahutuz urteetan lagundu dituzten horietan. Gora gure politikariak eta ate birakariak!
Nola uler daiteke bestela, inoizko pandemia handienaren ondoren eta “pertsonak aurrena!” lelo entzutetsuaren ostean, EAJk europar funtsak Petronor-Respsol eta AHTarendako bideratzeko asmoa agertu izana. Edota Txibitek eta Sanchezek Nafarroari egokituko zaizkion diru kopuruak AHTaren Nafar Korridorearendako bideratu nahi izatea.
Sistema kapitalista globalak bere mugak, gabeziak eta krisi ziklikoak geroz eta nabariago erakusten dizkigun unean, zibilizazio larrialdi batean murgildurik gauden momentuan, betiko legez jarraitzea onartezina izateaz gain, kriminala da.
Tamalez, agintari politiko profesionalek lehengo lepotik burua izaten jarraitzen dute. Eta guk arrapostu: bada, baita guk ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]