Apirilaren 10ean, munduko 36 herrialde aberatsenek sortzen duten Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak —ELGAk, gazteleraz OCDE—Under Pressure: The Squeezed Middle Class (“Presiopean: Zukututako Klase Ertaina”) txostena argitaratu zuen. Txostenak bi ondorio nagusi uzten ditu agerian: alde batetik, klase ertain delakoaren beherakada eta, bestetik, errenta altuek duten aberastasun metaketaren hazkundea.
Baxu-jotzaileak ez dira izaten, salbuespenak salbuespen, musika talde baten protagonistak. Hala ere, abestien erritmoa mantentzeko ezinbesteko notak erreproduzitzen dituzte, hots, eskeletoa osatzen dute. Eta, batzuetan, nota sinple batzuk jota, geure buruan betiko geratuko diren erritmoak sortzea lortzen dute. Horren adibide argia: Queen taldeak eta David Bowiek elkarrekin egindako Under Pressure abestia, 2 nota nahiko izan zituena mitiko bilakatzeko. “Presioak estutzen gaitu” esaten zuten Freddiek eta Bowiek, “inork ez du eskatzen presiopean egotea”. Baina, 40 urte geroago, presio horrek oraindik hertsitzen gaitu.
Aurreko asteko asteazkenean, apirilak 10, munduko 36 herrialde aberatsenek sortzen duten Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakunde inperialistak eta hegemonikoak —ELGAk, gazteleraz OCDE— Under Pressure: The Squeezed Middle Class(“Presiopean: Zukututako Klase Ertaina”) txostena argitaratu zuen. Txostenak bi ondorio nagusi uzten ditu agerian: alde batetik, klase ertainaren beherakada, kolektibo horren bizitza-mailaren gelditze edo gainbeheragatik. Eta, bestetik, errenta altuek duten aberastasun metaketaren hazkundea. Azken datuen arabera, errenta altuenen %10ek aberastasunaren erdia daukate haien esku, errenta baxuenen %40k, ordea, aberastasunaren %3. Aberastasunaren banaketan Giniren koefizientea 1etik gero eta hurbilago dagoela guk badakigu, baina ELGA bezalako erakunde batek hori esatea paradoxikoa bezain lotsagarria iruditzen zait, geroxeago ikusiko dugun moduan.
“Inork ez du eskatzen presiopean egotea” zioen Mercury handiak, baina sistema horrek eskaintza eskariaren gainetik jartzeko abilezia handia daukan heinean, itotzeraino estutzen gaituela argi dago. ELGArentzat, urteko 11.488€ eta 30.531€ bitarteko errenta duten pertsonek osatzen dute Espainiako Estatuko klase ertaina; hortik beherakoak, aldiz, klase baxukoak dira . Eztabaidagarria, utopikoa ez bada, 11.500€-ko errenta duen pertsona batek, bakarrik, bizitza duina eduki ahal izatea. Txostenean sakondu ahala, klase ertainaren odolustearen klabeak aurki ditzakegu. Lehena, 80ko hamarkadatik hona sufritutako errenta igoeraren geldiketa, azken 10 urteetan %0,3 baino ez delarik igo. Horrez gain, oinarrizko ondasun eta zerbitzuak garestitu dira oso, izan ere, errentaren gainetik igo dira. Haien artean nabarmenena etxebizitza: errenta baino 3 aldiz azkarrago igo da eta pertsonen diru-sarreren herena suposatzen du.
Gaur egun, klase ertaineko bi etxetatik batek arazo ekonomikoak ditu eta familien %40 ez da gai ustekabeko bati aurre egiteko. Lan munduan dagoen ziurgabetasuna ere aspektu adierazgarria da. Klase ertainean mantentzeko kualifikazio maila asko handitu den bitartean, hezkuntza espezializatua eta graduondokoak nabarmen garestitu dira eta, gainera, automatizazio eta robotizazioaren ondorioz, klase ertaineko profesionalen eskuetan dauden sei enplegutatik bat desagertzeko arriskuan dago epe ertainera. Duela 30 urte ez bezala, klase ertainekoen seme-alabek, maila sozial horretan mantentzeko, 2 soldaten beharra izango dute “beheko solairura” jaitsi nahi ez badute.
Egoera lazgarria uzten digu ELGAren txostenak klase ertainari dagokionez, behe-klasea, berriz, guztiz ahaztuta uzten du. Baina, zorionez, erakunde potolo horrek egoerari aurre egiteko errezetak ere proposatzen ditu. Horien artean, errenta baxuen eta ertainen soldatak igotzea, emakumeen parte-hartzea handitzea lan munduan eta haien soldatak handitzea, errenta baxuen eta ertainen karga fiskala murriztea, lan egonkorrik ez dutenen diru-sarrerak bermatzea, etxebizitza, hezkuntza eta osasunerako sarbide duina izatea... Aurreko egoerara eraman gaituzten berdinek egoera horretatik nola atera gaitezkeen esaten digute. Lotsabako halakoak!
ELGA izan zen 2017ko martxoan Espainiako Estatuan Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, BEZa eta zerga berdeak igotzea proposatu zuen erakundea. ELGA izan zen 2018ko uztailean Pedro Sanchezi 2012ko lan erreforma ez ukitzeko eta despidoagatik indemnizazioak kentzeko“gomendatu” ziona. ELGA izan zen 2018ko azaroan Espainiako Estatuaren erretiro baldintzak gogortzeko eta erretiratze adina 67 urtetara atzeratzeko proposatu zuena. ELGA izan zen 2018ko abenduan pentsionisten protesten aurrean amore ez emateko eskatu zuena, pentsioak ez igotzeko. ELGA bera da 2019ko apirilean plazaratu duen egoeraren errudun.
2008ko krisia behe-klasearen eta klase ertainaren azken kolpea izan da. Pentsa zitekeen ekonomiaren susperraldiak berarekin ekarriko zituela bizi baldintzen hobekuntzak, baina urteak pasa dira eta ekonomiak gora egin duen arren, guk, langileok, krisian jarraitzen dugu. Gero eta hiritar gehiagok uste dute sistema hori ez dela justua, jasotzen dutena baino gehiago ematen dutela, eta normala da injustizia hauen aurrean jendea kalera ateratzea. Gure ardura da ezinegon hori bide egokitik bideratzea, munduak eskuinera egiten ari den biraren aurrean. Sindikatu, alderdi politikoen eta mugimendu sozialen helburua izan behar kalea berreskuratzea, faxismoak irabazitako eremuei aurre egiteko.
Presiopean jarraitzen dugu presioa beti sentitu izan dugunok. ELGA bezalako erakunde batetik zerbait espero badugu, gaitza baino okerragoa izango da erremedioa. Under Pressure abestiak esaten duen moduan, “presioa jendearengan, jendea kalean”.
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]
2023ko urtarriletik indarrean da oinarrizko elikagaiei –duela hiru hilabetetik, oliba olioa talde horretan dago– BEZik ez aplikatzeko neurria.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.