Kirola, dantza eta generoa

  • Urteak dira erakunde publikoak kirolaren sustapen lanetan dihardutela. Eskola Kirola moduko kanpainak antolatzen eta finantzatzen dituzte erakunde publikoek (3 milioi euro Gipuzkoan, adibidez). Gipuzkoako Diputazioaren datuen arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleen %80k parte hartzen du Eskola Kirolean. Mutilen eta nesken arteko desoreka handia zen orain 30 urte (%80 gizon. %20 emak.), baina emakumeen kirolaren sustapen kanpainekin ari dira orekatzen datuak (%60 gizon. %40 emak.).


2019ko martxoaren 12an - 11:17
(Argazkia: Oinkari dantza eskola)

Dantza ez da kiroltzat jotzen normalki. Dantzak ez du kirolak duen babes instituzionalik, ez azpiegitura sarerik. Hala ere, Gipuzkoan astero 10.000 lagun aritzen dira euskal dantzan. Horri gehitu beharko litzaizkieke beste dantza motak: balleta, modernoa, garaikidea, areto dantzak, kaleko dantzak eta e.a. Gehienak emakumeak. Kirol estatistiketan ez da jasotzen dantzaren berri, eta beraz, dantzan ari direnak, dantzaz gain kirolik egiten ez badute, pasibotzat jotzen dira. Alegia, dantzariak fisikoki aktibatu beharreko herritartzat jotzen dira, dagoeneko aktibatuta, dantzan ari direla kontuan hartu gabe. Aisialdirako jardueren eskaintza zabalaren erdian, baliabide eta babes urriekin lehiatzen da dantza, eta administrazio publikoa bera du lehiakide gogorrena, herritarrak kirolera bultzatzen baititu dantzan ari ote diren kontuan hartu gabe.

Ume guztiei gustatzen zaie dantza egitea. Musikak eragiten dizkigun sentipenak gorputzaren bidez azaleratzea gizaki guztiok dugun gaitasuna da. Ahalmen horrekin jaiotzen gara. Hazi ahala emakume gehienek gaitasun hori landu eta garatzen dute, eta gizonezko gehienek baztertu eta desaktibatzen dute. Umeei jaio orduko adierazten diegu zein den asignatu diegun genero-identitatea, eta genero bakoitzari lotutako jarduera estereotipatuetan trebatzen dira, beraien identitatea beste generoarekiko oposizioz eraikiz. Horrela, kirola, oro har, mutilen jardueratzat identifikatzen dute umeek eta dantza nesken jardueratzat. Beraz, eskola kirolaren garaia iristen denean ahalegin berezia egin behar da emakumeak kirolera hurbiltzeko, zenbait urtez neska asko aldenduta izan baita kiroletik, praktika maskulinoa zelakoan. Horrela, nagusiki dantzan aritu diren neskak kirolera bultzatzen dira, eta bertan, ordura arte kirola besterik egin ez duten mutilekin topo egiten dute.

Gizonezko gehienek dantza emakumeen jardueratzat daukate, ez dute ezagutzen eta ez dute balioan jartzen. Ez dakite dantza ondare kulturala izateaz gainera, osasunerako kirola bezain onuragarria dela. Arrotzak zaizkie dantzak eragiten dituen emozio eta plazer fisiko eta intelektualak, orekan eragiten dituen onurak, adimenaren, espazioaren eta dimentsioen antolaketan eta ongi-izate fisiko eta mentalean egiten dituen ekarpenak. Gizonezko gehienek ez dakite nola laguntzen duen dantzaren praktikak norbanakoaren garapen pertsonalean, intelektualean, afektiboan eta sozialean.

Neskek eta mutilek trebetasun eta gaitasun desberdinak garatzen dituzte hazkuntza prozesuan, baina bat-batean neskei esaten zaie gehien jorratu duten ariketak, dantzak, ez duela baliorik, eta kirola egin behar dutela. Kirola egin behar dute beraz, gutxi egin duten jarduera bat, eta beraiekin batera izaten dira kirola besterik egin ez duten mutilak. Gainera, kirola modu lehiakorrean ulertzen da nagusiki. Kirolaren bidez emakumeen gizonekiko gutxitasun konplexua eta gizonezkoen nagusitasunarena indartu eta naturalizatu egiten da. Baina kontuz, gizonezko gehienek ez dute inoiz dantza egingo; ez dira emakumeak trebatuta dauden jardueran arituko, ez dira gutxiago direla agerian jarriko dituen umiliaziotik pasa beharko.

Norbaitek azaldu diezadake zergatik ari den kirola sustatzen eta dantza baztertzen? Norentzat da hobea kirola sustatzea eta dantza baztertzea? Zergatik ez dugu dantza balioan jarri, dantza sustatu eta gizonezkoak dantzan aritzera bultzatuko dituen politika publikorik?

(Berriaren eztabaida gelarako kirola, dantza eta generoaren inguruko iritzia eskatu zidaten. Atal berean, Beñat Amenabarrek ikastetxeetako espazioaren antolaketan futbolak duen zentralitatearen inguruan gogoeta egiteko gonbidapena egin du. Espazio mugatua duen atalak dira, eta beraz, bion iritziak modu laburrean adierazita daude, gaiak dituen xehetasun guztiak kontuan hartu gabe, eztabaida sustatzeko asmoz, eta ez erantzun itxia ezartzeko intentzioz. Berriaren Eztabaida Gelan, Kirolaren ertzak sarreran daude bilduta bion iritziak eta hemen behean pegatu dut nire testua).

Artikulu hau Dantzan-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude