Maialen Chourrautek Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi berritan, Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ahotik entzun dugu, Oria ibaian (Usurbilen, Orbeldiko zentralaren inguruan), ur lasterren kanala egiteko asmoa oso aurreratua dagoela.
Hasteko, zorionik beroenak Maialeni, ez baita balentria makala lortutakoa. Gertaera pozgarri horren ondorioa, baina, kezkatzeko modukoa da. Ez baita normala, inondik inora, Olinpiar Jokoetako dominak izatea Oria ibaian sekulako eragina izango duen kanal artifiziala eraikitzeko aitzakia. Panem et circenses (ogia eta zirkuko ikuskizuna), aginte-eredu bihurtuta.
Kanal artifizialaren ideia ez da berria, antza. Euskal Kanoe Federakuntzako presidente ohiak Aquel proyecto en Oxinbiribil izenburua duen prentsa-artikuluan argitu duenez, Irungo Udalak onartu eta Jaurlaritzako Ingurumen Sailak atzera botatako proiektu hura auzipetua izan zen eta kontrako epaia jaso zuen; artikuluaren arabera, Oxinbiribil naturagune babestura urteko 500.000 pertsona gehiago bideratuko zirelako. Oxinbiribilerako gehiegizko giza-presioa dena, onargarria al da balio agroekologiko handiko lurzoruak dituen Orbeldirako?
"Ez da normala, inondik inora, Olinpiar Jokoetako dominak izatea Oria ibaian sekulako eragina izango duen kanal artifiziala eraikitzeko aitzakia"
Kanal berria egiteko, zentralaren hondakinak eraitsi eta 195 metro luzeko kanal berriaz gain, pabiloi bat eraikitzea da plana: alegia, ibai-ertza urbanizatzea, presa bere horretan utzita. Hori gutxi ez, eta Oria ibaitik 12.000 l/s hartzea ere, aurreikusten da.
Proiektuak administrazio ezberdinen onespena behar du. Hasteko, Udalarena, jarduera baimena bere esku baitago. Alkateak argitzera eman duenez, Udalak Plan Bereziari hasierako onespena eman dio, nahiz eta Udalaren 2016ko “Oria ibaiaren Paisaiarako Ekintza Planean” Orbeldi inguruaren leheneratzea proposatzen den (horretarako ezinbestekoa litzatekeelarik presa eraistea). Jaurlaritzaren EAELAB batzordeak ere aldeko txostena igorri omen du, proiektua egokitzeko baldintzapean eta, arreta merezi duen kontua: Foru Aldundiak “interes orokorrekoa” izendatu behar du proiektua.
Azken urteotan, gure ibai eta erreketako uren kalitatea asko hobetu da, baina, kanalizatutako erreka-ibai eremu handiak ditugu han eta hemen, eta horiei lotuta, erreka eta ibaietako bizidunen mugikortasuna oztopatzen eta kaltetzen duten presa eta bestelako egiturak. Aldundiaren arabera, gutxi gorabehera, 750 oztopo daude Gipuzkoako ibaietan, gehienak gaur egun funtziorik eta erabilerarik gabeak. Horregatik, berriki aurkeztu du Gipuzkoako Ibai-Oztopoak Iragazkortzeko Plan Gidaria (2020-2035), 8,5 milioiko aurrekontuarekin. Nola ezkontzen da plan hori Orbeldin egin nahi den ur-lasterren kanal berriarekin?
Bestalde, Alemania eta Europa erdialdeko uholdeek berriki erakutsi digute, ibai eta erreken urbanizazioak eragiten dituzten ingurumen arriskuak. Aldian-aldian errekek beren lekua hartzen dute eta zenbat eta urbanizatuagoak egon ibilguak, orduan eta handiagoak eragindako kalteak.
Bada, horratx galdera: zerk du interes orokorra Orbeldin (Oria ibaian), natur kontserbazioak edota ur-lasterren kanalak? Bata ez da bestearen osagarri, ezta bestearekin bateragarri ere.
Klima larrialdi egoeran gaudela sinesten badugu, gure osasuna baldintzatzeraino iritsi den biodibertsitatearen galeraren testigu izanda, natur ingurunearen erabilera pribaturen aurrean, bioaniztasuna kontserbatu edota berreskuratzeak lehentasuna izan beharko luke. Horixe baita interes orokorreko proiektua ez ezik, interes orokorreko helburua.
Erabil dezagun teknologia lehendik urbanizatutako eremuetan. Kirol ikuskizunen eraginak aparra bezala desagertzen dira; aldiz, halako obrenak luzaroan dituzte ondorio larriak. Ikuskizunak ez al du errealitatea (bioaniztasunaren galera jasanezina) ezkutatuko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]