Kip- eta Chep- izen horiek norenak diren

  • Faith Chepngetich Kipyegon keniarrak 1.500 metroko atletismo proba irabazi zuen larunbatean, Paris 2024ko azken-aurreko egunean, bigarren emakumezkoa bilakatuz historian atletismoan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu dituena. Gauzatxo bati ere erreparatu diezaiokegu Chepngetich eta Kipyegon izen horietan. Atletismoko dominetan eta lehen postuetan, joko hauetan zein beste atletismo aukera handi guztietan ikusten ditugun aurrizki antroponimiko ezagun batzuk daude: Chep- eta Kip- izenak (batzuetan Jep-, Ki- edo Che-) nagusi dira luzerako hainbat lasterketatan. Norenak dira? Kalenjin herrien izenak dira eta esanahi zehatzak dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko abuztuaren 12an - 12:30
Kipyegon 2017ko proba batean. Erik van Leeuwen Wikimedia Commons cc-by-sa

Iragan berri diren Olinpiar Jokoetan dominadunak izan dira adibidez Kipyegon, Kibiwot, Chebet, Cheptegei, Cherotich, Chemutai...

Beste proba batzuetan ezagutu ditugu Kimutai, Kiprotich, Kipketer, Kibet, Chepchirchir eta Jepchirchir, eta kasu bakoitzean atleta bikain baino gehiago izen bakoitzarekin.

Izen hauek dituztenak gehienak Keniakoak dira, baina asko Ugandakoak ere bai. Kalenjinak dira, Kenian izen horrekin eta beste azpi-talde batzuekin izenekin ezagunak, eta Ugandako kasuan Sebei etniakoak: talde txikia Ugandan, Keniako mugan bizi direnak, baina besteen kidekoak hizkuntzaz eta, bistan denez, gaitasun atletikoetan.

Izenei dagokienez, tradizionalki, jaiotzean pertsona bati izen pertsonala (ponte-izena esan dezakegu) eman izan zaizkie izen hauek jaiotako egoeraren arabera zehazten da. Kalenjin hiztun komunitate gehienetan, izen maskulinoak Kip- edo Ki- rekin aurrizkiz hasi ohi dira. Aldiz, izen femeninoak Chep- edo Che- aurrizkiekin (-Jep ere bai) hasten dira.

Pertsonaren izena, beraz, jaiotzearen inguruabarraren deskribapenari dagokion aurrizkia gehituz eratorriko litzateke. Adibidez egunsentia baino lehentxoago (korir) jaiotako haurrari Kipkorir edo Chepkorir deitu dakioke. Koech da egunsentia, eta hortaz, Kipkoech eta Chepkoech egunsentiarekin bat jaiotako mutikoa eta neskatoa dira. Chepchirchir izen zoragarriak esan nahi du erditze azkar-azkarrean jaiotako neska, berez.

Dena dela salbuespenak daude bi kasuetan (mutilak Chep- izenarekin eta neskak Kip- hasierarekin), segun eta talde etnikoak edo hizkuntza-aldaerak (dialektoak). Emandako izen hauek deitura bilakatu dira kasu askotan gainera, izen-abizenen nazioarteko identifikazio moldeetara hurbildu direlarik Kalenjinen herrialdeetako burokraziak. Hortaz Kipkorir bat izan daiteke 21. mendean neska edo mutil bat, arbasoren baten izenetik jaso duena deitura.

Hain zuzen ere, Faith Chepngetich Kipyegon txapeldunaren kasuak horrelakoa dirudi: Faith ponte-izen kristaua, Chepngetich emandako izen kalenjina, eta Kipyegon aitaren abizena, Samuel Kipyegon baiteritzo aitari (atleta hura ere).

Gehiago jakiteko, Kalenjin izenak Wikipedian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntzalaritza
Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


2024-10-24 | Rafa Arriola
Egun on, España…

Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.

Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


Mañeruibarko haur euskaldunak sarituko dituzte Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak

Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.


Maitena Duhalde hizkuntzalaria
“Lapurdiko itsas hegian egun 80-90 urte duen belaunaldiaren hizkera deskribatu dut”

Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan... [+]


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-05 | ARGIA
Mikel Perez
“Euskara eta gaztelania nahastearen arrazoi bakarra ez da hizkuntza gaitasuna”

Mikel Perez Gonzalez hizkuntzalaria hitz egiterakoan erabiltzen den kode alternantzia aztertzen ari da, alegia, euskaldunek nola nahasten dituzten euskara eta gaztelania. Alternantziaren arrazoietako bat euskara gaitasuna da, baina Perezek gehiago ere kontatu ditu.


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


2023-07-20 | Cira Crespo
Anik Nandi, soziolinguista
“Uste zen hizkuntza sartzen bazenuen hezkuntza sisteman jendeak hitz egingo zuela, baina ez”

Anik Nandi Indiako soziolinguista da, Mendebaldeko Bengalan jaioa. Gaur egun doktoratu ondoko ikertzailea da EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Sailean, eta kolaboratzailea, berriz, Galiziako Errege Akademiako (Real Academia Galega) Soziolinguistika Mintegian eta... [+]


2023-07-12 | ARGIA
Mikromatxismo, egia berdadero, afariketan… Euskaltzaindiaren Hiztegiak 646 forma berri jaso ditu

Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]


Itxaropen-zerrenda

Bikotea osatzen duten bi lagunekin topo egin, haiekin hizketan hasi, eta haietako batek itxaropen-zerrenda esan du, nahastuta, itxaron-zerrenda beharrean. Haren bikotekidea konturatu da, konturatu denez, baina ondo disimulatu du. Hiztripuaren autorea euskara ikasten ari da, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude