Kintsugia, ehun urtetik gorako japoniar teknika, apurtutako zeramikazko piezak urre hautsez erreparatzean datza, "orbainak" disimulatu beharrean, balio berria duen bakarra den zerbait sortzen da. Horixe izan zen pasa den otsailaren 24an indarkeria matxista desberdinetatik biziraun duten emakumeei egindako erreparazio sinbolikoko ekitaldian erabili genuen sinbolismoa.
Gure bizi-esperientzietako batzuek orbainak uzten dizkigute, azalean ikus daitezkeenak edo ikusezinak. Batzuek ezkutatzeko eta bizitzen jarraitzeko ahal duten guztia egiten dute. Batzuek beren memoriaren eta historiaren parte direla erabakitzen dute, eta osatze-prozesu bati ekiten diote. Erreparazio prozesu bat, gure hauskortasuna aitortuz, aurre eginez, bizirauteko hainbeste denboraz jarri ditugun maskarekin ezkutatzeari utziz.
Bide hori ezin da bakarkakoa izan, beste emakume, gizon, jendarte, instituzioez… babestutakoa izan behar da. Helburu horrekin, Mugarik Gabek, beste erakunde batzuekin batera, indarkeria matxista desberdinetatik biziraun duten hamabost emakumerekin dokumentazio-prozesu bat abian jarri genuen. Bizi izan duten indarkeriagatik jaioterria atzean uztera behartutako emakumeak, harrera egin dieten herria topatu arte beste indarkeria askori ere aurre egin dietenak. Nortasuna ukatzen zaien emakumeak, eta nahi duten bezala bizitzeko trabak jartzen zaizkienak. Beren lekuak utzi eta esklabo bihurtzen dituzten lanetan murgiltzen diren emakumeak, eskubiderik gabe eta eraldatzeko ezer egiten ez den errealitate batean murgilduta daudenak. Indarkeria-prozesuetatik ateratzen diren emakumeak eta egoera hori larriagotzen eta birbiktimizatzen dituzten instituzioak aurkitu dituztenak.
Indarkeria matxista desberdinetatik biziraun duten hamabost emakumerekin dokumentazio prozesu bat abian jarri genuen. Indarkeriagatik jaioterria atzean uztera behartutako emakumeak. Nortasuna ukatzen zaien emakumeak
Elkartu ginen eta galdetu genien: "Zer behar duzu zauri hori erreparatzeko, osatzeko eta aurrera jarraitzeko?". Izan ere, galdetzea eta entzutea erreparazio-prozesuan funtsezko elementuak dira. Aurreiritzirik gabe, enpatiaz eta irekitasunez entzutea. Eta, batez ere, jendarte moduan dugun erantzukizunarekin aditzea, erreparazio eskubidea eraldaketa sozialerako urratsa baita, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza amesten dugu.
Entzute eta sinesgarritasun hori erreparaziorako lehen neurri bat izango litzateke, beraiekin gaudela sentituko luketelako, biktimekin, eta eurak direla jendarte honen parte eta ez erasotzaileak.
Gehien errepikatzen den eta arreta gehien pizten duen gaietako bat da emakume guztiekiko elkartasunaren adibidea. Eurak bizi dutena eta bizitzen ari direna beste inori ez gertatzeko grinagatik mobilizatzea, elkarteekin ekimenetan, prozesuetan inplikatzea, eta horretarako kontatu egin behar dute, eta kontakizun horiek gure memoria kolektiboaren parte bilakatu.
Instituzioetan ere jartzen dute arreta, beren protokoloak birpentsa ditzaten eta egiten dituzten ekintzen jarraipena eman diezaioten. Indarkeria instituzionala existitzen da, erreparatzailea litzateke akatsak eta jardunbide txarrak aitortu eta konpromiso zehatzak definituko balituzte hainbeste gauza aldatzeko, haiengatik eta etorriko direnengatik.
Partekatutako erreparazio-exijentzia zerrenda luzea izan zen. Prozesu horiek osagai indibiduala dute, bakoitzak behar duena osatzeko eta berriz ere bere bizitzaren protagonista izateko, baina baita kolektiboa ere.
Prozesuak ezin dira bulegoetatik diseinatu, indarkeriak bizi dituen emakume bakoitzaren aurrean abian jartzeko tresna gisa, eta ez dira bakarrik instituzioetatik abiatu behar, baita hurbileko inguruetatik eta oro har jendartetik ere. Prozesuek erronka asko planteatzen dituzte, eta baita beharrezko eraldaketa ere. Bakoitzaren aurrean gelditu, galdetu, eta batez ere, entzun egin behar da.
Hortik abiatuta, benetan indarkeria matxistatik biziraun duten emakumeak lagunduko duen erreparazio-prozesu hori definitu behar da, beren bizitzaz jabetu eta berriro goza dezaten, bizitako indarkeria atzean utzita, beren orbainak ezkutatu gabe. Orbain horiek min-istorio bat kontatzen dute, eta baita indarkeria matxistarik gabeko bizitzarantz gainditzekoa ere.
Lidia Ruiz Gómez, Mugarik Gabe
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]