Kimu berrien gozamena

  • Neguaren agurra zainzurien (Asparagus officinalis) emanak borobiltzen du. Eder askoak jaten ari gara oraintxe. Heldu ahosabaiaren erronkari, eta jarri landare batzuk baratzearen bazter batean. Ez dago barazki errazagorik. Eta hogei urtez izango dituzu zainzuri freskoak, neguaren amaiera eta batez ere udaberria gozatzeko. Oraintxe landatzen dira sustrai zarpak. Sustrai horiek landarearen elikagai erreserbak izango dira, eta, urtea joan urtea etorri, eguna luzatzen sentitu bezain pronto eta giroak laguntzen duenean, kimu samurrak sortuko dituzte. Kimu asko hartzeko, eman ongarritik erruz, urtean bitan onena. Badakizu, eman eta hartu. Maiatzaren amaiera arte kimuak moztu eta jan. Hortik atzerakoak utzi hazten, sustraiak janariz bete ditzaten. Hotzarekin horitzean, moztu, eta kimu berrien zain eseri. Maiatzean kimuak mozteari uztean eta adarrak horituta moztean ongarritu.


2022ko martxoaren 24an - 11:49
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zainzuriari kimuak jaten dizkiogun antzera, landare askorenak jan daitezke. Adibidez, lapa-belarrarenak (Arctium lappa). Honek beste izen batzuk ere baditu: lapaitza, amanu, belaun-belar, iraxkor, apo-xatar, karlotx, lapatxa-belar, lapata, lapatin, maite-belar, orkatz-belar eta urre-burusi ere esaten zaio, eta haren fruituak: orkatz, ohoin, lapagarratz eta abar. Horren zurtoin eta hosto berriak oso onak omen dira. Aurten dastatu behar ditut. Gure oiloek larratu edo bazkatzen duten sailetako bat lapa-belarrez josita dago. Oiloek ez dute ukitu ere egiten. Belar ia denak jaten dituzte, asuna (Urtica dioica) eta lapa-belarra dira bazkalekuan nabarmen geratzen direnak, oso-osorik. Asuna bezala egosita jan beharko dugu, hasteko, Erdi Aroan hala jaten omen zuten-eta. Gogoan izan: hosto eta zurtoin berri bigunak. Sator lanetan hasi nahi izanez gero, sustraiak ere jaten zaizkio: berriak gordinik eta zaharrak egosita. Denak dastatu beharko ditugu.

Lapa-belarrak bizi den lurraren ezaugarri asko adierazten ditu. Materia organiko ugariko lurretan hazten da, batez ere landareetatik eratorritako materia organiko oso zaharra dutenetan. Lur horren pHa 5,5 eta 6,5 artekoa izango da maizenik, eta kaltzio, potasio eta magnesiotik ondroso izango du. Horiek onak izan daitezke, baina txarretik ere azaltzen du: aziendak, makinak edo dena delakoak zanpatu eta trinkotutako lurra, lur itoa. Beraz, lapa-belarra asentatua dagoen lurra oro har baratzegintzarako egokia dela esaten ari zaigu, jarduera biologiko biziko lurra dela, onddo, bakterio, zizare eta abarrez ondo jantzia. 

Baratze horretan landarea bera ere erabili ahalko dugu: hostoen minda mineralizatzaile ona da oso (ur litroko 100 gramo hosto); sustraiak egositako urak intsektuak uxatzen ditu. Eta, esan bezala, barazki jangarria da, baita sendabelarra ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Gregorio Ugartemendia. Pagadien egile
“Jendeak arbola aldatu eta segituan nahi du etekina, eta hori ez dago”

Tolosatik abiatu eta Bedaion gora egin, Menditxiki aldera. Batean Bedaio, bestean Zarate, Gipuzkoako eta Nafarroako muga-mugan gara. Hantxe dira helburu ditugun lursailak, Itxitua eta Erlo, garai batean lahar, pagadi gaur egun: Gregorio Ugartemendia Zubillagaren basoa duzu.


2024-07-22 | Garazi Zabaleta
Erroak landaretegia
Fruta-arbola, fruitu ttipi eta landare mintegi ekologikoa

Mahaño Lanathoua 2017an hasi zen aitaren lurretan arbolak landatzen, oihan baratzea lantzeko ideiarekin. “Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik”, gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin... [+]


2024-07-22 | Jakoba Errekondo
Zientoka izen

Zuhaitzen eta arbolen sarobean nabil azken urte hauetan. Larrean, abaroan eta biaoan hor nabil atera ezinik. Zuhaitzei eta arbolei aparteko begirunea diedala jabetua izango zara, tarteka behinik ARGIAren Bizi Baratzea txoko honetan ibiltzen bazara. Eta azkenaldi honetan,... [+]


Euskal Herriko tigreak

Duela gutxiko kontua da. Iberiar katamotza (Lynx pardinus), mundu mailako felino espezie mehatxatuenetarikoa, “galtzeko arriskuan” egotetik “kaltebera” kategoriara igaro da IUCNren Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian. Espeziea kontserbatzeko egindako... [+]


2024-07-15 | Jakoba Errekondo
Porruak eta santuak

Porrusalda hemen da.


2024-07-15 | Garazi Zabaleta
Langileak ordezkatzeko zerbitzua
Laborariek ere oporretarako eskubidea izan dezaten

Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz askotan entzuten da lanbide "oso lotua" dela, jai egunik edo oporrik ez dela existitzen. Ipar Euskal Herriko Onetik eta Etxaldia gasnategiek, Berria eta Aldudeko Esne Kooperatibekin elkarlanean, laborariei bakantzak bermatzeko egitasmoa... [+]


“Azken dantza hau” bisiguarena izan ez dadin

Txikitan kaian arrantzatu ohi genituen ‘pantxito’ gehienak ziurrenik bisiguak izango ziren, baina nekez ikusten genituen bisigu handiak. Izatekotan, jatetxe ezagunetan izango zen, arraindegietako bisigu gehienak kanpotik ekarriak ziren bitartean. Egun, kostaldeko... [+]


2024-07-08 | Jakoba Errekondo
Erein aurreko hazien bedeinkazioak

Galdera hau jaso berria dut Bizi Baratzeako postontzian: "Gaia San Joan bezperako familia afarian atera huen, Unanue sagardotegian, Azpeitian. Seguran Santa Engrazia egunean erein behar ditugun haziak bedeinkatzen dira. Erein beharreko hazi guztiak eramatea komeni al da?,... [+]


2024-07-08 | Garazi Zabaleta
Nafarroako hazien liburutegia
“Kultura, liburuetan ez ezik, esperientzia pertsonal eta komunitarioetan ere badago”

2022an Nafarroako Liburutegien Sareak martxan jarritako proiektu berezia da hazien liburutegia. Clara Flamarique Goñi da Nafarroako Gobernuaren liburutegi zerbitzuko proiektuen arduraduna, eta honela gogoratu ditu hastapenak: “Zaragozako liburutegian martxan zuten... [+]


Bustitzen ez den arranoa

Ur azaletik gertu dabiltza arrainak igerian. Zerbait uretarantz gerturatzen ari da, hegan: arrano bat dator, bere atzaparrak aurrerantz luzatuta eta zaplast! Uretan sartu da, bete betean. Arraina harrapatu ostean burua uretatik atera du arranoak, baina arrainak hondorantz egiten... [+]


Traktoreen protestak hasi zirela bost hilabete
Zerekin egiten dugu amets? Elikagaien merkatu globalizatuan bira egiteaz harago

Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]


Jolastoki berdeagoak Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan, klima aldaketari aurre egiteko

Ingurumena, bioaniztasuna, uraren gestioa eta haurren beharrak oinarri hartuta, ikastetxeetako patioak aldatzeko proiektu kolektiboa jarri dute martxan Pirinio Atlantikoetan; Euskal Herriko lau herrik hartuko dute parte. Iruñean ere, itzal eta landare gehiago izango... [+]


2024-07-01 | Jakoba Errekondo
Tomate anderea eta presa kontuak

A zer lanak ematen dizkigun! Txoratzen gaitu tomateak (Solanum lycopersicum). Artaxoakoa dela, edo Tuterako Itsusia, edo Aretxabaletakoa, edo Erandiokoa, pikoluzea, gerezia dela, madari tomatea dela, Igeldo, mendigorria, transgenikoa dela, Eusko Labela dela, idi-bihotza, korta... [+]


2024-07-01 | Garazi Zabaleta
Laudiokolore
“Tropikoetakoak bezain ikusgarriak agian ez, baina ederrak dira hemengo orkideak”

Joxe Blanco Gomez laudioarra Lamuzanaturgunea blog-aren bultzatzaile eta Laudiokolore ekimeneko kidea da. Urteak daramatzate Laudion basa landareen inguruko sentsibilizazioa eta formazioa egiten, eta maiatzean, Arraño mendiko baso orkideen inguruko jardunaldiak egin... [+]


Rosalia alpina
Pagadiko erlikia

Kakalardo adar-luze honen irudiak ez du zalantza izpirik uzten: ez du parekorik. Gure lurretan, eta Europa osoan ere, genero honetako espezie bakarra da. Bere tamaina handiak (kakalardo bat izateko, noski) eta bere kolorazioak gure begietan betiko txertatzen dira ikusteko... [+]


Eguneraketa berriak daude