Khalid El Haddadi, Rifeko ekintzailea eta datozen udal hauteskundeetan EH Bilduk Bilbon aurkeztu duen zerrendako kidea Bizkaiko hiriburura itzuli da epaileak baldintzapean aske utzi ostean. Bere amaren hiletara zihoala Marokoko segurtasun indarrek atxilotu zuten, muga igarotzerakoan.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak jakinarazi zuenez, Marokoko segurtasun indarrek, muga zeharkatu bezain laster atxilotu zuten. Haddadik bere amaren hiletara joateko bidaiatu du Marokora. Izan ere, pasa den ostiralean hil zen Haddadiren ama, eta Alhucemas herrira bidean zihoan.
Gazte magrebtarrak Espainian legez kanpo sartzen dituen talde bateko kide izatea leporatu diote eta haren kontrako salaketa ezezagun batek jarri du. Kasua daraman epaileak baldintzapean aske uztea erabaki du eta ez dio pasaportea kendu, ezta Marokotik ateratzeko debekurik ezarri ere. Beraz, familiarekin egon ostean Bilbora itzuli da.
Khalid El Haddadi Rifeko ekintzailea da. Bilbo Zaharrean bizi da 90eko hamarkadaz geroztik eta ezaguna da hirian San Frantzisko auzoko Berebar jatetxeaz arduratzen delako. Horrez gain, pasa den astean aurkeztu zuten EH Bilduren zerrendako kide da maiatzeko udal hauteskundeetarako.
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]
Duela mende bat, 1923ko uztailean, espainiarrek lehen aldiz erabili zuten iperita edo ziape-gasa deiturikoa Arrifeko populazio zibilaren kontra. Aurretik, Lehen Mundu Gerrako potentziek soldaduen aurka ondo probatuta zuten arma kimikoa. Erabilera horren ondorioak gaur nabari... [+]
Elkartenet eta Agharas elkarteetako kideek berreskuratu eta TxikiLinux instalatutako 22 ordenagailu eraman dituzte Afrika iparraldeko Errachidia (Imet?aren amazigeraz) eskualdera, bertako ikastetxeetako irakasleei aurkeztu eta formazioa emateko. Tokiko amazig erakundeekin... [+]
Euskal Herrian jasotako ordenagailuei bizitza berria emango diete: TxikiLinux sistema eragilea erabiliz, Amazigh herriko haurrek erabiliko dituzte, horretarako hamabi gela informatiko sortuz. Oinarrizko hezkuntzarako sarbiderik ez duten eskualdean egingo dute proiektua.
Hizkuntza tipologiaz ez baina amazigerak eta kurduerak bizi duten prozesu simetrikoaz jardun du Karlos Zurutuza kazetariak: “Prozesu polit eta bitxi baten lekuko izan naiz. Egun batetik bestera, eta literala da hori, bi komunitateok euren hizkuntzei eusteko hartu duten... [+]
Bizkaian bizi diren amazighen elkarteak, Agharasek, irailaz geroztik irekiko ditu "Jauzi" harrera-etxearen ateak, Barakaldon etxerik gabeko migratzaileak aldi baterako hartzeko asmoz.
Gerra zibila bukatu eta zazpi urtera egoera oso larria da Libian. Estatua ez ezik, herria ere galdu dute libiarrek.
Azken bi urteetan Rifeko iparraldean izandako matxinadan parte hartzeagatik kartzelan zeuden zenbait preso indultatu ditu Mohamed VI. erregeak. Nolanahi ere, Naser Zafzafi eta mugimenduko beste pertsona ezagun batzuk ez daude indultatuen artean.
Protesten lau liderrek hogei urteko espetxe zigorra dute eta guztira 53 auziperatu izan dira.
Milouda El Hankari ekintzaileak amazigeraren tarifit aldaera du ama hizkuntza. 1968an jaio zen Al-Hoceiman (Rif eskualdean, amazigeraz Arrif). Garabide erakundeak eratua duen hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaroan izan zen iragan urrian Aretxabaletan (Gipuzkoa).
Gutxieneko eskubide demokratikoak eskatzen ari dira Marokoko Rif eskualdeko bizilagunak, joan den azarotik. Uztailaren 20ko “milioien martxa” amaitzean irakurri dute protestetako buruzagietako bat den Naser Zafzafik espetxean idatzitako mezua.
Rif eskualdeko protestek ez dute etenik eta tentsioa gora doa. Milaka polizia eta militar atera ditu Marokok kalera, baina ez dute lortu oraingoz herritarren manifestazioak geldiaraztea.
Amazigh herriaren musika eta poesia errezitaldia eskaini zuten Bilboko Hika Ateneoan otsailaren 10ean, Rifeko gizarteari elkartasuna adierazteko
Aljeriako parlamentuak ia aho batez onartu du Abdelaziz Buteflika presidenteak duela bost urte aginduriko konstituzio erreforma. Neurri horren bidez, besteak beste, Aljeriako hizkuntza koofizial bilakatu da amazigera, baina arabiera baino maila bat beherago geratuko da.