Haren hilketaren erantzuleak zeintzuk diren argitzea eta horiei ardurak eta erantzunkizunak eskatzea nahi dute. Horretarako, sumarioaren kopia bat eskuratzea nahi dute. Bidea "zaila" izango dela azaldu du Angel Otaegiren familiako abokatuak, baina "merezi" duela uste dutela azpimarratu du. Eneko Etxeberria alkateak, bere aldetik, "justizia eta erreparazioa" aldarrikatu ditu.
Gaur, irailak 27, Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetarra hil zuela 41 urte bete dira, eta haren hilketa argitzea eskatzeko kereila kriminala jarri du Otaegiren familiak gaur bertan. Angel Otaegiren lehengusu Mertxe Urtuzagaren izenean jarri dute helegitea, baina osasun arazo batzuk tarteko Urtuzaga ezin izan da epaitegian aurkeztu. Hala, Angel Otaegiren familiaren abokatu Mikel Elortzak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak haren izenean jarri dute kereila Azpeitiko epaitegian.
Eneko Etxeberriak adierazi duenez, "Angel Otaegiren erailtzaileek aurpegiak dituzte, izen-abizenak dituzte, eta 41 urte beranduago aldarrikatu nahi dugu ez dagoela justiziarik haren familiarentzat. Horregatik, aurkeztu dugu gaur kereila kriminala frankismoaren garaiko hainbat arduradunen aurka, horien gainean egindakoaren ardura erortzea nahi baitugu, Angelentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko". Bidea "zaila" izango dela azpimarratu du Etxeberriak, "biktima batzuentzat ez baitago justiziarik", eta "hori agerian uztea nahi" dutela adierazi du.
Kereila kriminalarekin lortu nahi dutena da Angel Otaegiren hilketaren erantzuleak zeintzuk diren argitzea, eta horretarako sumarioaren kopia bat eskuratzea. Mikel Elortza abokatuak azaldu duenez, "familiak hainbat saiakera egin ditu eta oraindik ez dute lortu sumarioa eskuetan izatea. Eskatzen duguna da auzitegiek sumarioa eskuratzea eta guri ematea". Horrez gain, 41 urte geroago "oinarrizko informazioak eta eskubideak zapalduta jarraitzen" dutela adierazi du Elortzak, "hortik ondorioztatuko baitira hainbat puntu juridiko".
Bidea "zaila" izango dela nabarmendu du Angel Otaegiren familiaren abokatuak: "Badakigu bidea oso zaila izango dela. Horrelako kereila kriminalak, beste herri batzuetan aurkeztu dituztenak, ez dute aurrera egin, eta bidea oraingoz Argentinan dago irekita. Memoriak eta errekonozimenduak merezi dutela uste dugu, eta horregatik hartu dugu bide judiziala".
Albiste hau Uztarria.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
1975eko irailak 27. Franco hilzorian, Juan Carlos I.a Borboikoa ordezko izendatua ordurako. Bost fusilatu: Txiki, Otaegi, Sánchez Bravo, Baena, García Sánz. Jon Paredes Manot Txiki-ren anaia da Mikel. Begietara begira-begira zuela fusilatu zioten anaia... [+]
María Victoria Sánchez-Bravo Sollak badu iloba bat bost izen dituena: Luisa Ramona Humberta Anjela Juana da. 1975eko irailaren 27an Franco diktadoreak fusilatu zituen bost borrokalarien izenak daramatza neskak. José Luis Sánchez-Bravo Solla... [+]
Irailak 27, krimenaren +42. urtea. Gezurra dirudi Bartzelona urrunean abokatu zahar bati eztarria korapilatzea, euskaldunok espektakulutan entreteniturik gabiltzan bitartean.
Tramitera ere ez dute onartu auzitegiek eskaera. Azpeitiko Udalak eta familiak frankismoaren krimenen kontrako Argentinako kereilara batuko dute kasua.
Kanposantuko nuarbeko aldapan gora / Orduan haurrak zirenak / Zazpi pinuak zain dauzkate / Kanposantuan ateak beti zabalik nuarbek. Poema gidari hartu eta abiatu gara kanposantuko Nuarbeko aldapan gora, orduan haurra zen Mertxe lagun harturik. Poetak ez dio gezurrik: kanposantuan... [+]
1975eko salbuespen egoerari eta frankismoaren blokeo informatiboari aurre egiteko sortu genuen "Noticias del País Vasco durante el estado de excepción" buletina. Zenbaki bakoitzetik 50.000 ale banatu ziren isilpean eta eskuz esku, Euskal Herrian, ... [+]
40 urteko diktaduraren ondoren Francok azken hatsa eman zuen 1975ean. Urte sinbolikoa izan zen inondik ere, frankismoaren aparatuen (polizia, oligarkia, justizia...) eta jendartearen arteko hortik aurrerako pultsuak zedarritu zituelako 1978an ernalduko zen erregimen... [+]
1975eko irailak 27. Franco azkenetan, Juan Carlos I.a Borboikoa ordezko izendatua. Bost fusilatu: Txiki, Otaegi, Sanchez Bravo, Baena, Garcia Sanz. Txikiren ama da Antonia Manot. Zalamea de la Serenatik Zarautza, Bartzelonatik barrena…