Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.
Hedabideen eduki matxistak aztertzea, sailkatzea eta batzea izango da Kazetaritza Matxistaren Behatokia helburua. Angeriñe Elorriaga, Bitartez ikerketako kideak adierazi du: “Kazetaritza matxista kazetaritza txarra da. Kalitate kontua da, ortografia akats bat izan daitekeen bezala. Ez dago kazetaritza matxista onik”.
Albiste matxista hobeto azaltzeko, sailkapen bat egin dute arduradunek. Bederatzi atal bereizi dituzte eta mota bati dagokio bakoitza: emakumeen balioa irudi maskulinoekin lotzea, objektibizatzea eta enfasia azalekoan jartzea, indarkeria matxista erromantizatzea edota minimizatzea, emakume hitzaren erabilera erredundantea egitea, hizkuntza distortsioagatik diskriminazioan jardutea, esfera publikoan nomenklaturaren arabera bereiztea, emakumeen arrakastak generoaren araberako mesedeei egoztea, biktima errudun bilakatzea eta alderdi ez-profesionalaren araberako definizioa erabiltzea.
Euskarazko eta gaztelaniazko edukiak aztertu dituzte, baina ingelesezkoak ere sartzeko asmoa dute. Aztertutako eduki guztiak egunkarietan eta agerkari digitaletan agertu dira, baina aurrerago irratietako eta telebistetako albisteak sartzea ez dute baztertzen. Hemen kontsulta daiteke.
“Kazetaritza errealitatea aztertzeko aukera ematen duen lanbidea da”, adierazi du Pikara Magazine-ko kide Maria Angeles Fernandezek. “Haren zeregina zera da, botereak eta egiturak zalantzan jartzea. Eta feminismoak irakatsi digu patriarkatua eta matxismoa bizitzaren arlo guztiak blaitzen dituzten egiturak direla, kazetaritza barne".
Egitasmoa zabalik dago herritarren ekarpenetara, eta webgunean badago helbide elektroniko bat, irakurleek matxistatzat jotzen dituzten albisteak bidali ahal izateko.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]
Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Biktimak 13 urte zituenean, 1998 eta 2001 artean, Lointek kirol taldeko Mario Lopez entrenatzaile ohiaren parteko sexu abusuak jasan zituen. Emakumeak duela urtebete salatu zuen, eta epaiketa 2025eko urtarrilaren 14tik 16ra egingo da, Bizkaiko Auzitegian. Mugimendu... [+]
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Gizon batek egindako jazarpena salatu du Irati Rusiñol hendaiarrak sare sozialetan. Komisarian ere jarri du salaketa. Salaketa publiko egin ostean, beste 30 emakumek esan dute gizon beraren erasoak jasan dituztela. Rusiñolek adierazi du beste inori halakorik egin... [+]
Zur eta lur hartu dituzte Nafarroako Berdintasun teknikariek festa girorako enpresa zenbaitek egindako proposamenak. Edalontzia estaltzeko tapak edo eta edarian drogarik dagoen ikusteko eskumuturrekoak.
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.