Hervé Falcianik zerrenda ez zuela horrela publiko egiterik nahi adierazi du Simona Levik. Falcianiren gertuko pertsona da, Xnet proiektuaren sortzaileetako bat, herritarren partetik informazio anonimoa jasotzeaz arduratzen den plataformakoa. Vilaweb agerkarian elkarrizketatu du Bel Zaballa kazetariak.
Levik dio izen hauek publiko egitea gobernuen erabakia izan dela. Falcianik bazekiela, baina ez zegoela ados. “Bera informazioa publikatzearen alde zegoen, baina beti ere, helburuak lortzeko erabilgarri bazen: zigorgabetasunari eta injustiziari amaiera jartzea". Ekintzaileak dioenez, Falcianik pentsatzen du zerrenda beste modu batera erabili behar dela.
Zerrendaren kontuak iruzurgile asko izutzeko balio duela dio, askok pentsa baitezakete zerrendan daudela, bertan egon gabe. Hala ere, ondorengoa dio informazioa horrela publikatzeari buruz: "Ustelkeria minbizia bezala da: organismoan sartzea lortzen baduzu, gainontzeko guztia iker dezakezu. Baina ikertu nahi duzun horren izena publiko egiten baduzu, zantzu guztiak desagertzen dira".
"Zer gertatzen da filmetan gaiztoak bere argazkia ikusten duenean telebistan? Itxuraldatu eta ihes egiten du, ezta? Hemen gauza bera. Espainiako ogasuneko kupulako jende askok Botíni abisua pasa zioten: “E, ezkuta ezazu ahal duzun guztia, eta ezin duzuna osagarritu". Pujolekin berdin. Eraginkortasun kontua da. Borrokatzen ditugun egiturak oso boteretsuak dira, oso ongi antolatuak, eta diru asko daukate. Guk zuhurtasuna bakarrik daukagu, eta “guk” diodanean, borroka egiten dugun jendea eta erakundeetan dagoen jende serioaz ari naiz".
Levik dio Espainiako Estatuan "askotan lagundu diela Zerga Agentziak iruzurgile handiei". Bere hitzetan, dirua zor zutenak jazarri beharrean, ikerketak agindu eta atzeko tranpa guztia ulertzen saiatu beharrean, egoera erregularizatzen lagundu diete. Gogoratzen duenez, Bartzelonako epaile batek salatu zuen 558 iruzurgile handiri Espainiako Estatuak abisua igorri ziela, eta horri esker egoera erregularizatu eta fortunaren parte handi bat ezkutatzea lortu zutela.
Zergatik pasa da horrenbeste denbora Falcianik datuak filtratu zituenetik, izenak publiko egin diren arte? Galdera horri erantzuna eman dio ekintzaileak elkarrizketan.
“Batetik, gobernu erakundeek zerrendaren kontrola galtzeko beldurra zeukatela uste dugu, eta horregatik nahiago izan dute publiko egin, kontrola zezaketen moduren batean. Bestetik, erakundeen barnean tentsioak daude zerga iruzurraren aurka lanean ari direnen eta konplizitateak dituztenen artean. Eta horren guztiaren erdian, espero ez zuten aldagai bat agertu da: gizarte zibila". Bankiaren eta Pujolen kasuak aipatzen ditu, barnean tentsioak daudela adierazteko adibide gisa. "Tentsio konplikatua da, konplizitateak daudelako, zinismoa dago eta egoera zaintzen ari diren herritarrak daudelako. Ez da harrapatzea bakarrik, sistema eta mekanismo batzuekin amaitzeko modua jarri behar dugu".
Leviren hitzetan, Falcianik zerrendaren parte bat bakarrik eman du, "barnetik" inplikatuei abisatzen zietelako. "Kazetariek eskuetan daukaten zerrenda ez da osoa eta ez da sekula izango".
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Diego de Egea epaileak libre utzi du Herve Falciani, poliziak Madrilen atxilotu eta hurrengo egunean.
Asko izan dira atxiloketa Kataluniako egoerarekin lotu dutenak, Anna Gabrielen eta Marta Roviraren estradizioetan presio egin nahi duelakoan.
Poliziaren etxean behin azaltzea ez dute aski izanen Bizi!ko kideek: agenteek eskuratu nahi zituzten ADN frogak emateari uko egin diotenez, berriro galdezkatuko dituzte hilabete honetan bertan. Horrela doa luzatzen dirudun handiei iruzur fiskala egiten aritu den HSBC bankuaren... [+]
Ostatuetan orain “Fernando Alonso” esan eta edonork aipatuko dizu HSBC, edo Falciani. Trending topic. Mundua XXI.eko krisitzar itzel honetaraino bankugintza globalak ekarri duela salatu duten Attac bezalako taldeen garaipen txikia ote? Ez oraindik. Ez behintzat... [+]
Frantziako Polizia Bizi!-ren egoitzan sartu da, HSBC bankuaren Baionako bulegotik hartutako aulkien bila. ehKz-k egindako bideoan ikus daiteke polizia bulegoan sartu den unea.
Egunotan HSBC bankuko 203 herrialdetako 106.000 bezeroen –iruzurgileak eta iheslari fiskalak–; zenbait izen filtratu dituzte hedabideek; 200.000 milioi dolar zituzten euren kontuetan. 9.187 Frantziako Estatuko bezeroak dira, 2.694 Espainiako Estatukoak, eta 169... [+]
Ostatuetan orain “Fernando Alonso” esan eta edonork aipatuko dizu HSBC, edo Falciani. Trending topic. Mundua XXI.eko krisitzar itzel honetaraino bankugintza globalak ekarri duela salatu duten Attac bezalako taldeen garaipen txikia ote? Ez oraindik. Ez behintzat... [+]
"Aulkiak itzuliko ditugu HSBC-k estatu frantsesari etekin fiskaletik hartutako 2,5 miliar itzultzen baditu". Bizi! mugimenduko lehendakari Jean-Noël Etcheverryk Baionako polizia-etxean deklaratu behar izan du HSBC bankuan egindako ekintzagatik. Aulkiak itzuliko ez... [+]
Publikatu dute Falciani iruzurgileen zerrendako lehen euskal herritarraren izena: Jose Maria Echevarria Arteche. Getxoztar honek gutxienez 1999tik 2007ra izan zituen hainbat kontu Suitzan, El Confidencial gunean jakinarazi dutenez.
80 gipuzkoarren izenak leudeke Falcianiren zerrendan, Noticias de Gipuzkoak argitaratu duenez. Informazio honen arabera, denek beren egoera erregularizatu zuten 2011n.
Munduko zerga iruzurgile aberatsenen Falciani zerrenda argitaratzen hasi dira. Zerrendan 61 izen aurreratu dituzte. Ikusi pertsona bakoitza nor den, alfabetikoki ordenatuta.
Argitaratu dituzte Hervé Falcianik filtratutako 100.000 iruzurgile fiskalen zerrendako hainbat izen. Duela zazpi urte informatikari honek HSBC bankuko bezeroen zerrenda filtratu zien hainbat herrialdetako autoritateei.