Fadi Hassan palestinarraren aurkako epaiketaren atarian, 40 bat lagun bildu dira izaera internazionalista eman dioten kontzentrazioan. Kaxilda liburu-denda, Biladi elkartea eta Askapena mugimenduaren izenean egina zegoen deialdia eta bertaratuei eskerrak emateaz gain, adierazi dute garrantzitsu jotzen dutela epaiketa hau "politizatu" izana, Hassanen jardunaren atzean Palestinarekiko elkartasuna oztopatu nahia dagoela uste baitute. Hirian eraldaketa bultzatzen duten eragileek pertsona honen aurpegia ezagutu dezatela nahi dute, bere jarreragatik persona non grata izendatzearekin batera.
"Zapaltzailea ez litzateke hain boteretsua, zapalduen artean konplizeak ez balitu". Esteban Zamora Donostiako Kaxilda liburu-dendako arduradunetako batek Simone de Beauvoir-en esaldi horrekin laburbildu du Fadi Hassan palestinarrarekin gertatzen ari zaiena.
Astelehen goizean Kaxildako bi kidek eta hirugarren pertsona batek epaiketa izan dute Donostian, izena egiten ari den Fadi Hassanen aurka. Palestinari buruzko liburu baten aurkezpenaren aurretik eraso egin ziela salatzen dute, nahiz eta salaketa Hassanek berak jarri gauza bera egotziz haiei.
Igandean Nazioarteko Palestinarekiko Elkartasun Eguna izan zela oroitarazi dute, eta nabarmendu Palestinaren egoera larria dela Israelen okupazioaren eraginez. Nabarmendu dute, adibidez, Gazan dagoeneko ez dutela ez ur edangarririk ezta elektrizitaterik ere askotan. "Palestinarena kasu enblematikoa da borroka internazionalistan, erantzuna eskatzen du, eta Euskal Herrian internazionalismoa bandera historikoa da", adierazi du Zamorak.
Horrez gain, azaldu dute Fadi Hassan, palestinarra izan arren, Donostian herri horrekiko elkartasunez antolatzen diren ekitaldiak oztopatzen ari dela. Elkarretaratzean 40 bat lagun bildu dira, tartean, Hassanekin mota bateko edo besteko istiluak izan dituzten zenbait pertsona. "Hona etorri naiz, ikus gaitzan, atzean jendea dugula jakin dezala nahi dudalako", adierazi dio ARGIAri horietako batek.
ARGIAk ikerketa erreportajea eskaini zion Fadi Hassani, Donostiara duela bost urte heldu zenetik gaur egun arte egindako bidearen zenbait printz jasoz. Kontzentrazioaren antolatzaileek ARGIAri publikoki eskertu diote erreportajea, pertsona horren nondin norakoak hobeto ulertzen lagundu ziela adieraziz, eta kontzentraziora bertaratu direnei liburuxka moduan banatu diete euskarazko eta gaztelaniazko bertsioa.
Jarraian Kaxildako kideek egiten duten irakurketa eta esker hitzak.
Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.
Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.
Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.
Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]
Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.
Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]
Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.
Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.
10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]
Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]
“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]