Laudion eman zitzaion amaiera aurtengo Kuadrillaartekoari, finala eta jai eguna ospatu zen. Bat bateko 12 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest. Talde bakoitzak beretik zekarrena emateko asmoz.
Goizean goizetik oholtza atondu, bazkaritarako mahaiak jarri, Laudio BHI institutuko kiroldegiak egun honetan bere ikuslegoari eskaini behar zion guztia prest egon zedin.
Hamabiak pasatxo heldu da Araban zehar ibilitako autobusa Laudioraino, jendea umoretsu eta eguneko jaiari gogoz heltzeko asmoz, egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, Kuadrillartekoa. Gorbeialdeko eta Gasteizko trikitilarien doinuez doinuez lagunduta poteoan abiatu zen jende andana, Laudio erdialdeko kaleak bertso aleek bereak eta bi egiten zituzten bertaratutakoen ikusmiran.
Bazkari herrikoian jana eta edana falta izan, babarrun jana sakramentuz atondurik, 90 lagun inguru elkartu ziren mahai inguruan. Bazkalostean, trikiaren doinuan dantzaren bat eta Intsixv taldearen alboka eta danbor soinuak entzungai.
Bertsolariak oholtzara igo aurretik, Kuadrillartekoaren sintonia eta 120 lagun saioko ale ederrak entzuteko gogoz. Dena prest final handirako, Arantxa Sobrino aurkezlearen ahotsak entzun orduko oholtzaratu ziren14 bertso lagunak, Katuko muinoak, Errexala eta Izena pentsau bida taldetako kideak.
Kantuan aritutakoak Gasteizko Katuko muinoko Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre. Aramaioko Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. Gasteizko Errexala taldeko Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta. Gai jartzen Nieves Del Alamo eta epaitzen Iker Elexpuru, Oier Iñurrieta, Kristina Arteaga, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.
Giroa alaitzeko moduko agurrak prestatu zituzten taldeek "Muinoko Alayak" kanta popurria, euskal punk eta kanta modernoen arteko popurriarekin hasi dira aramaioarrak eta "Brayanen bizitza" filmeko doinuarekin Errexalako kideak.
Zortziko txikian eman zioten hasiera saioari, ale ederrak entzun genituen jatetxe garestietan xoxak gastatzen ibilitako Eli eta Ainara edota pisukideak ziren Manex eta Patxi. Suhiltzaile lanetan aritu dira Unai Anda bertsolari neutroak esandakoei erantzunez. Seiko motzean Orain 30 urtetako musikariaren paperetik aritu dira Ekaitz eta Danel. Puntuari erantzunez jarraitu zuen saio puntuagarriak. Iparragirren doinuan etorkizunean Marten babes ofizialeko etxe bat egokitu zainen paperetik aritu dira. Ganbarako lanaren aurretik puntuka aritu ziren talde denak.
Diegoren gitarra doinuz kantatu dute bertsolariek ganbarako lanean, botilen papera hartu dute bertsolariek, pasadizo ezberdinak ekarri dituzte hauek gogora.
Opari eta oroigarri gabe ezin zen amaitu aurtengo edizioa ere bat-bateko zein idatzizko talde parte hartzaileei otartxoa jaso dute. Bertsolari finalistek gainera Kuadrillarteko argazkia jaso zuten oroigarri gisara eta Iñaki Viñaspre, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego eta Xabier Antiak landare bana jaso dute, Arabako bertsogintzaren sustraiak errotzen ari direlako loratuko dira kimu berriak.
Beraz eskerrik asko hau dena posible egin duten babesle eta laguntzaile guztiei eta nola ez Laudio BHI insitututari bere kiroldegia uztearren.
Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.
Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]
Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]
Urriaren 10ean Murgiako Palatu kirol eremuan burutu da 2020ko Kuadrillarteko finala. Aramaioko "Izenbakuek", Gasteizko "Sumendiola bete poto" eta Aramaioko "Konde basoko iluek" taldeek kantu dute bertan. Izenbakuek taldekoak Manex Agirre, Danel... [+]
2020ko Kuadrilla Arteko finala hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute, hau da, Gasteizko “Sumendiola bete poto”-k, Aramaioko “Izenbakuek” eta “Konde basoko iluek”.
Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista... [+]
Hasierako ligaxkan hamabi taldek hartu dute parte eta hauek dira finalaurrekoetara sailkatutakoak: Sumendiola bete poto (Gasteiz), Kakiturriko gladiodoloreak (Gasteiz), Lautadako ahuntzak (Zalduondo), Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz)... [+]
Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile... [+]
Otsailaren 1ean jokatu zen Kuadrillartekoaren bigarren asteburua. Bi saio egin zituzten Zalduondon eta Gasteizen. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen... [+]
Urtarrilaren 24an hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko hiru saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.
Txapelketa formatua izango du aurtengoak eta guztira 280 parte-hartzaile baino gehiago izango dira. Urtarrilaren 24an egingo dira lehenbiziko saioak eta finala martxoaren 28an izango da, Murgian.
Larunbata, hilak 17, Gasteizko Alde Zaharrean aurtengo Kuadrilla artekoaren finala eta jai eguna ospatu zen. Arabar bertso Kuadrillen eguna ere bai, parte izan diren 14 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest, talde bakoitzak bere hazitxoa jarri zuen eguna... [+]
Urtarrilean hasiera eman zion 2018ko Kuadrilla artekoak, 14 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde eta idatzizko modalitatean 16 talde aritu ziren, denera 300 lagun inguru. Bertsozale.eus-ek egunaren ... [+]