Kattina Barberarena: “Peruko nekazariek ez zuten ulertzen laborari izan nahi ginuela”

  • Kattina Barberarenak (Iholdi, Nafarroa Beherea) nekazaritza ikasketak egiten dituzten beste bi gazterekin batera Euskal Herria utzirik hilabete eman du Peruko mendialdean bertako baserritar txiroen bizimodua eta Andeetako antzinako laborantza ezagutzen.


2019ko ekainaren 25ean - 09:03
Kattina Barberarena Ande mendietan bertako nekazari batekin lanean. (Argazkia: Laborari)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Berriki Perura joan zira.

BTS ACSE [nekazari profesional izateko] formakuntza segitzen dut Donapauleko Errecart lizeoan. Oportunitate bat ukan dugu herri atzerritar batetarat joaiteko. Aintzin ene anaiak ber formakuntza egin zuen eta ikastaroa Perun egin zuen, zinez bikaina atzeman zuen eta ametsarazi zautan. Beraz gelako bi lagunekin, Miren eta Ximun, Perurat joaiteko motibatu gira.

Hango Cedinco elkartearekin harremanetan sartu gira. Ingeniariak enplegatzen dituzte hango laborantxa garatzeko eta laborarier permititzeko diru gehiagoren irabaztea. Azken urte hauetan proiektu bat badute lur sagarren inguruan. Peruko 2000 lur sagar moten artean, hautatu dituzte 6 garatzeko. Laborari batzuer kontseiluak emaiten dizkiete untsa ekoizteko, biologikoan, cahier des charges [baldintza plegu] delako bat errespetaraziz eta hola patatak bost aldiz gehiago pagatuak dira beste patatak baino. Holako proiektu bati esker hango motak ez dira desagertzen, bereziak dira, biziki koloretsuak, eta horiekin Agropia kooperatibak xipzak egiten ditu, atzerrirat saltzen dituztenak. Estatuak Cedinco elkartea sustengatzen du, proiektu desberdinetan.

Apirila erditsuan joan gira eta hilabete batez elkarte horrentzat ingeniarien lana egin dugu, etxaldez etxalde ibiliz, kontseiluen emaiteko eta laguntzeko. Castrovireillna, Huancavelica eta Huancayo probintzietan ginen, mendian diren herri ttipi batzuetan, 3000-4000 metrotan direnak, herri pobreenetan, hiri batetik zazpi orenetan direnak. Egonaldia bukatzeko aste batez ibili gira, gehiago leku turistiko batzu bisitatuz, ber herrian beste mundu bat ikusiz.

Esperientzia ona izan da?

Nahi ginuen hango laborantxa deskubritu baita ere mendiak, kultura… Nahi ginuen beste bizi molde bat ezagutu eta zinez ezin ahantzizko esperientzia bizitu dugu. Hango familiekin bizi ginen, bizpahiru egunez etxe bakoitzetan, haien bizi moldeer egokituz. Ez zuten gure aisetasuna. Laborantxa aparte kontseiluak eman dizkiegu ere garbiketari buruz adibidez, haien egiteko manerak ez baitira batere gureak bezala, ez zuten dutxarik eta errekan garbitzen ginen, ez komunik, ez autorik, etxeak lastoz ziren, ez sukalderik, dena lurrean zen, ez zuten haragia erosten ahal hainbeste kariago zen haientzat, zinez bizi molde bat gibelatua, bainan portablea badute! Pobre dira, pleñitzekoak dira bainan ez dira sekulan pleñitzen, jendea zoriontsua da, bizi erakaspenak izan dira guretako. Ez dute hemengo estresa, beti lasai dira, ez dira beti lasterka ari, denbora hartzen dute haien familiekin goxatzeko. Beti laborarien artean lanean ari dira, beti elgar laguntzen dira, bada elkartasun harrigarria

Hango laborantxa nolakoa da?

Egon giren tokian, laborantxa ttipi bat zen, dena eskuz egiten zuten, ez da deus mekanizatua, aitzurrarekin ari ginen lurra itzultzen eta asto gainean joaiten ginen lur sagarren xeka. 150 urte gibelean dira. 2 eta 5 hektarea arteko etxaldeak ziren, lur sagarrak bazituzten baita ere kabale batzu, lau ardi, bi behi, zerri, llama... Ekoizten duten hiru laurdena etxen jateko dira, gero merkaturat joaten dira saltzeko. Kontseiluak eman dizkiegu lur sagar gehiagoren egiteko, adibidez ez zuela balio 10 urtez uztea lurra pausatzen. Erran diegu ere behiak bi aldiz jeitziz esne gehiago ukanen zutela. Etxalde batzutan gasna egiten zuten ere, baita ere iaurtak, dazkigun gauzak ekarri dizkiegu ere.

Gero hango leku zabaletan bada laborantxa industriala, intentsiboa, oiloak hormonekin haziak, animaleko arto lekuak… Cedinco elkarteak laguntzen du aldaketa klimatikoari buru egitea, laborariak laguntzen ditu ura instalatuz, arbolak landatuz, eta eskoletan ibiltzen da haurren sentsibilizatzeko.

Hango laborantxa ikusita zer diozu hemengo laborantxaz?

Ez dut gauza txarrik erraiten ahal hemengo laborantxari buruz. Ohartu naiz esplikatzen genielarik guk laborari izan nahi ginuela, ez zutela ulertzen, haiek dena entseatzen baitute haien haurrek beste lan baten atzeman dezaten, diru gehiago irabazteko. Esplikatzen ginuen hemen laborariak untsa bizi zirela eta hori kalitatezko desmartxeri esker; entseatzen ginuela gure mozkinak untsa balorizatzea, laborantxa ttipia atxikiz. Hortaz biziki interesatuak ziren eta gogoeta bat abiatuko dute han zerbait plantan ezartzeko. Erran diegu ere gazteak sensibilizatu behar zirela gauza onen jateko, eta ez ainitz ta merke.

Hemen instalatuko direneri kontseilatzen diezu ikustea zer pasatzen den familiako etxaldetik kanpo?

Bai zinez. Estudioak laborantxan egiten ditut eta ikastaldiak egiten ditut etxalde desberdinetan, produkzio ezberdinekin, transformakuntza ezberdinekin… Hori, ene etxaldeari zer ekartzen ahal nuken eta zer ez nuken egin nahi ikusteko. Nahiz eta segidan instalatu nahi duzun, laborantxa maite duzulakotz eta nahi duzulakotz hortarat joan, bestalde ikustera joan behar duzu, hor da ikasten. 18 urtetan instalatzea enetako pixka bat goiz da, gero bizirako da eta behar duzu ikusi denetarik bukaeran jakiteko xuxen zer nahi duzun, ez tronpatzeko. Azkenean arazo gutiago ukaiteko ere etxaldean... Instalatu aintzin nahi nuke esperientzia garatu, kanpoan lan eginez, bidaiatu ere, hori heldutasun eta idekidura gehiago irabazteko esperantzarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Laborantza lurren zaintzeko Peio Dufau abertzaleak aurkeztu legearen alde egin du Frantziako Legebiltzarrak

203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]


2025-02-25 | Euskal Irratiak
Laborantzaren orientazio legea: garaipena eskuinarentzat, porrota ingurumenarentzat

Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ipar Euskal Herriko laborantza
EHLGk hogei urte beteko dituela, egitura publikorik ez zerumugan

Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]


EBren eta Mercosurren arteko akordioa ezarri ez dezan eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari

Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


Eguneraketa berriak daude